Hiriko espazio eta altzariak berritu eta mantentzeko lanak egiteko lau lagun kontratatu dituzte eta beste bi adinekoei edota mendekotasuna duten pertsonei laguntzeko.

Uztailaren 25ean, Santiago egunean, XXXII. Gastronomia lehiaketa ospatu zen Arrigorriagan, Madalenak jaietan Angel Minguezen oroimenez. Parte hartzaileek bakailaoa, marmitakoa, paella eta tortillak prestatu zituzten.

Uztailaren 22an, Madalena egunean, ospatu zen IV. Oliba-hezur jaurtiketa, Aiko Maikoa kuadrilak antolatuta. Ume, gazte zein helduek parte hartu zuten eta irabazleak 9,90 metro luze jaurti zuen.

30 gazte inguruk parte hartu zuten uztailaren 20an Arrigorriagako Madalenak jaietan ospatu zen II. Pizza Jaurtiketa txapelketan.

Uztailaren 19an Esku Pilotako Binakako Finalak ospatu ziren Arrigorriagako Udal Kiroldegian. Bertan, Arrigorriagako, Basauriko, Zaratamoko eta Zornotzako pilotariek parte hartu zuten.

Uztailaren 19an VIII. Irristaketa herri ibilbidea ospatu zen Arrigorriagan, Madalenak jaietako egitarauaren barruan. Bertan, Hego Uribe eskualdeko patinatzaileak elkartu ziren, aita Bizkaiko beste herrietakoak ere.

Uztailaren 17an Madalenak jaiak hasi ziren Arrigorriagan. Afro Sound System perkusio afro-brasildarra, Sama Siku fanfarrea, buruhandiak eta txupinazoa nabarmentzen dira lehenengo egunean.

Arrigorriaga dagoeneko jai-giroan murgilduta dago. Uztailaren 17an pregoia eta txupinazoa bota zuten Arrigorriagako Caritaseko kideek. Afro Sound System perkusio afro-brasildar taldeak eta Sama Siku fanfarreak girotu...

Uztailaren 17tik 25era bitartean ospatuko dira Arrigorriagako jaiak. Adin guztietarako ekitaldiak antolatu dituzte eta barraken prezioa bere horretan mantenduko da.
Uztailaren 17an ospatuko da pilota jaialdia. Buruz buruko txapeldun zaratamoztarrak Zubietarekin jokatuko du, herrikide duen Elezkano II.aren eta Rezustaren kontra.