Sareak

Herriak

“Basaurin eskola-sukaldea jartzea Guraso Elkarteen aldarrikapen historikoa da; oso pozik gaude”

|

Sofia Taramona ikastetxeko jantokia // Geuria

Basaurin eskola-sukalde bat jarriko du martxan Eusko Jaurlaritzak eta zonaldeko bederatzi ikastetxe publikori emango dio zerbitzu.

Udal ordezkariak “oso pozik” daude albistearekin eta Basaurirentzat “oso mugarri garrantzitsua” dela adierazi dute: “Basauriko Udalak, familiek, ikastetxeek eta tokiko hezkuntza-komunitate osoak espero eta ospatu duten albistea da, dudarik gabe”, diote.

“Proiektu hori eskola-jantokien ereduaren eraldaketaren barruan kokatu da, eta Basauriko Guraso Elkarteen aldarrikapen historikoa izan da. Hasiera-hasieratik izan du Udalaren babes irmoa”, diote udal arduradunek.

Eusko Jaurlaritzak 20 milioi euroko inbertsioa aurreikusi du 2028ra arte zonaldeko sukaldeak egokitzeko.

Eta 2025-2026 ikasturteari begira, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako zentroetan sei sukalde berri jarriko dituztela adierazi zuen Begoña Pedrosa Hezkuntza sailburuak Radio Euskadin. Horietako bat Basaurin.

“Elkarrekin eta etengabe lanean”

“Azken urteotan, elkarrekin eta etengabe lan egin dugu behar hori erakunde eskudunei helarazteko. Helburua argia izan da: hurbileko sukaldaritza lortzea, elikadura osasungarriagoa, kalitate handiagokoa eta eskola-menuen gaineko kontrol handiagoa bermatuko duena. Instalazio berriak hobekuntza nabarmena ekarriko du familia askoren, irakasleen eta, batez ere, ikasleen egunerokoan”, diote Basauriko Udaletik.

Ildo horretan, elkarlanean aritzeko “prest” daudela adierazi diote udal ordezkariek Eusko Jaurlaritzari, “proiektu hori ahalik eta lasterren eta kalitate-berme handienekin gauzatu dadin”.

☉ Basauri

Bideoa | Izaro abeslariaren ‘Libre’ kantatu dute Basaurin, A25aren testuinguruan

|

Indarkeria matxistaren aurka ekitaldia antolatu dute gaur Basaurin, Azaroak 25 plazan [hemen argazkiak]. Eta ekitaldian, besteak beste, Izaro Andresen ‘Libre’ abestia kantatu dute.

Osorik irakurri

☉ Basauri

Argazkiak | Indarkeria matxistak isilarazi dituen emakumeak oroitu dituzte gaur Basaurin

|

Emakumeen Aurkako Indarkeria Ezabatzeko Nazioarteko Eguna da azaroaren 25ean eta Basaurin hainbat jarduera antolatu dituzte. Gaur, azaroak 22, adibidez, indarkeria matxistak isilarazi dituen emakumeak oroitzeko ekitaldia antolatu dute Azaroak 25 plazan.

Osorik irakurri

☉ Hego Uribe

GEURIA finalista izan da Tokikom Sarietan, Eduki onenaren atalean

Eduki onenaren saria Aiaraldea komunikabideak irabazi du, “Jesus Garcia Ferreiro: mina jasanezin bilakatzen denean” lanagatik. Suizidioaren gaia hainbat ertzetatik lantzen duen erreportaje bikaina ondu du Aitor Aspuru kazetariak

|

Sari banaketako argazkia, irabazle eta finalistekin // Geuria

Gaur goizean, MUko Aretxabaletako Ideienea aretoan aurtengo TOKIKOM Sariak banatu dira. Lau sari nagusi banatu dituzte, hala nola azalik onena, eduki onena, ikus-entzunezko onena eta aipamen berezia.

Tokikometik azpimarratu dute sari hauen helburua dela tokiko kazetaritzaren lana aitortzea eta “komunitatearen zerbitzura egindako kazetaritza” balioestea.

GEURIA finalista izan da Eduki onenaren sarian, “Etxe (eta) Bizitzak” lan monografikoarekin. Epaimahaikideen arabera, monografikoak etxebizitzaren gaia lantzen du “giza dimentsioan”, tokiko testuingurutik abiatuta —baserritik okupaziora, alokairutik landetxeetara—, eta aztertzen ditu hainbat errealitate: arkitekturarekin, hirigintzarekin, eskubideekin eta higiezinen sektorearekin lotutakoak, adibidez.

Gainera, epaimahaiak nabarmendu du GEURIAren lana “gertutasun, konfiantza eta zintzotasun” ikuspuntutik egina dagoela, eta komunikazioaren bokazio publikoa mantentzeko ahalegina ikusten dela.

Eduki onenaren saria Aiaraldea komunikabideak irabazi du, “Jesus Garcia Ferreiro: mina jasanezin bilakatzen denean” lanagatik. Suizidioaren gaia hainbat ertzetatik lantzen duen erreportaje bikaina ondu du Aitor Aspuru kazetariak.

Beste sarituetako batzuk honako hauek izan dira:

  • Azalik Onena: Puntua aldizkariak jaso du “Keinu hizkuntza” azaleagatik.
  • Ikus-entzunezko Onena: Antxeta Irratia izan da irabazlea “Lodifobiaren aurkako ahotsak” elkarrizketa bildumagatik.
  • Aipamen Berezia: Goienaren Podcast-gelak jaso du bereizgarria, komunitateari ahotsa emateagatik eta herri-mailako parte-hartzea sustatzeagatik.

Adimen artifiziala aztergai

Sari banaketa ekitaldiaren ondoren, Tokikom-ek adimen artifizialari buruzko solasaldi bat antolatu du, kazetaritzan eta komunikazioan Adimen Artifizialak dakartzan erronka eta aukerei buruz hausnartzeko.

Osorik irakurri

☉ Basauri

Basauriko Basozelai-Gaztelu ikastetxeko bazkariko babarrun platerean zizare bat aurkitu dutela salatu dute

Egun horretan dozenaka ikasle bazkaldu gabe geratu zirela ere salatu du Guraso Elkarteak. Ikastetxeak azalpenak eta erantzukizunak eskatu dizkio Eurest enpresari, baita Hezkuntza Sailari ere

|

Basozelai-Gaztelu ikastetxeko jantokia // Basozelai-Gaztelu ikastetxea

Basauriko Basozelai-Gaztelu ikastetxeko Guraso Elkarteak komunikatu bidez salatu duenez, bazkariko plater batean zizare bat aurki zuen ikasle batek. Gertaerak astearte honetan, azaroaren 18an, jazo ziren: “Egun horretan jantoki-zerbitzua normaltasunez eman zen ikasle batek bere babarrun platerean zizare bat aurkitu zuen arte”, adierazi dute.

“Horrek arriskuan jartzen du gure seme-alaben osasuna, eta Eusko Jaurlaritzak azpikontratatutako Eurest catering enpresak eskaintzen duen zerbitzu ez-eraginkorraren beste adibide garbia da”, salatu dute.

Egun horretan dozenaka ikasle bazkaldu gabe geratu zirela ere salatu du Guraso Elkarteak: “Egun horretan dozenaka ikaslek ezin izan zuten behar bezala elikatu, eta horrez gain, litekeena da elikadura-infekzioa edota intoxikazioa izatea. Eta hori, onartezina da”, diote.

Guraso Elkartetik adierazi dutenez, ikastetxeak “zuhurki” jardun zuen eta zerbitzatutako indaba platerak kendu zituen. Gainera, bigarren txandan ez zizkieten indabak zerbitzatu ikasleei. “Catering zerbitzu berri bat ere eskatu zuen ikastetxeak, baina menu bera zenez, ez eskaintzea erabaki zuen”, zehaztu dute.

Ikastetxeak gertakari horren berri eman eta azalpenak eta erantzukizunak eskatu zizkion egun horretan bertan Eurest enpresari, baita Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailari ere; “hala ere oraindik ez dute azalpenik jaso”, deitoratu dute.

“Nahiz eta ikastetxeak gertakari horren berri eman duen dagozkien bideetatik, IGE gisa gure betebeharra da berriro ere eskola-jantokien eredu honekin buka dadila eskatzea, berriz ere frogatu denez, eredu hori ez baita eraginkorra”, diote. Guraso Elkartetik salatu dutenez, ikasleek egunero jasotzen duten menua “ez da osasungarria”: “Kalitate baxukoa da eta kantitate eskasekoa”, diote.

Ildo horretan, eskola-jantokien eredua “benetan aldatzea” eskatu dute: “Gure haurren osasunak eta hezkuntzak merezi duten bezala zaintzeko neurriak hartzea aldarrikatzen jarraituko dugu”.

Eskola-sukaldearen proiektua ez dago martxan

Joan den ekainean, Eusko Jaurlaritzak Basaurin eskola-sukalde bat martxan jarriko zuela adierazi zuen Begoña Pedrosa Hezkuntza sailburuak.

Zerbitzua aurtengo ikasturtean martxan egotea aurreikusi zuten, baina ez da hala izan, eta hezkuntza zentro bakoitza orain arteko cateringekin jarraitzen du.

Guraso elkarteen aldarrikapen historikoari Jaurlaritzak heldu zionean begi onez ikusi zuten herriko gurasoek. Baina ikasturtea hasi eta betiko martxan jarraitzen duela ikusi dute.

Osorik irakurri

☉ Basauri

Basauri osoa eremu tentsionatu izendatzeko eskaera egingo dio Udalak Eusko Jaurlaritzari

Alokairu eskuragarriko etxebizitzak eta zuzkidura-bizitoki berrien sustapenean arreta berezia jarri nahi du udal gobernuak

|

Pozokoetxe auzoa // Geuria

Basauriko udalerri osoa Bizitegi Merkatu Tentsionatuko Eremu (BMTE) izendatzeko eskaera egingo dio Udalak Eusko Jaurlaritzari.

Udalak Basauriko etxebizitzaren egoeraren azterketa egin du aurten, eta horren arabera “desorekak” antzeman dituzte etxebizitza parkean.

Horren ondorioz, alokairu eskuragarriko etxebizitzak eta zuzkidura-bizitoki berrien (aldi baterako alokairu baxuko etxebizitzak) sustapenean arreta berezia jarri nahi du udal gobernuak.

“Gure udalerriak gainditzen du alokairuko etxebizitza ordaintzeko behar den ahaleginaren % 30eko maila, % 30,8ra iristen baita. Ondorioz, alokairu-prezioak geldiarazteko eta etxebizitza ordaintzeko egin behar den gehiegizko ahalegin ekonomikoa txikitzeko, ezinbestekotzat jotzen da udalerria tentsio-eremu izendatzeak dakartzan onurei heldu ahal izatea”, dio Zuriñe Goikoetxea Hirigintza arloko zinegotziak.

Lau jarduerako plana

Etxebizitzaren inguruan dauden desorekak zuzentzeko, neurri espezifikoen plana egingo du Basauriko Udalak.

Eta planak lau jarduera-ardatz ditu: etxebizitza eskuragarria sustatzea; bizitegi-eraikinen parkea kudeatzea eta hiri-berroneratzea; prestazioen sistema, alokairu-laguntzak eta kolektibo zaurgarriak babestea; eta, erakundeen arteko koordinazioa, herritarrei informazioa ematea eta planaren jarraipena egitea.

Etxebizitza eskuragarria sustatzeari dagokionez, 2026-2029 aldian, bizitegi-merkatu tentsionatuko eremua indarrean egongo den urteetan, udal gobernuak aurreikusi du 362 etxebizitza —% 73 babes publikokoak— eta 42 zuzkidura-bizitoki eraikitzen hastea Azbarren auzoan, Eusko Jaurlaritzak koordinatuta. “Aldi horretan, etxebizitza-eskaintza osoaren % 46, gutxienez, alokairura bideratuko da”, zehaztu du Goikoetxeak.

Horrez gain, alokairurako laguntza-programak sustatzen jarraituko du Udalak. Horiek dira: Bizigune eta Asap. “Gaur egun, Basaurik 52 etxebizitza ditu Asap programan eta 207 Bizigunen. Alokairu-merkatura bideratutako etxebizitza-kopuru handia da konparatuz gero beste udalerri batzuetan —hiriburuak barne— mobilizatutako etxebizitzekin”, dio Goikoetxeak.

Bizitegi-eraikinen parkeari eta hiri-berroneratzeari buruzko ardatzean, Basauriko Udalak dirulaguntzak ematen ditu udalerriko eraikin eta etxebizitzetan energia-efizientzia, irisgarritasuna eta birgaitzea sustatzeko. Ardatz horretan, planak planteatzen du etxebizitza turistikoak monitorizatzeko aukera, “bizitegi-erabilerako etxebizitzen kopurua murrizten dutelako”, dio zinegotziak.

Gazteen emantzipazioa

Planaren hirugarren ardatzaren helburua da Basauriko gazteei emantzipatzen laguntzen jarraitzea, “etxebizitza alokatzeko eta erosteko laguntzen baliabideak hobetuta, baita baliabide gutxien dituzten pertsonei eta familiei alokairua ordaintzeko ahalegina arintzen laguntzea ere”.

“Horretarako, planak proposatzen duen ekintzetako bat da Gaztelagun programa sustatzea, alokairurako laguntza ekonomiko bat emanez emantzipatu nahi duten gazteei. Gaur egun, laguntza hori jasotzen dute alokairu libreko etxebizitzetan bizi diren 188 gaztek”, dio Goikoetxeak.

“Ekintza-multzo horretako beste puntuetako bat da Eusko Jaurlaritzako Gazteria Zuzendaritzaren laguntzen gaineko jarraipena eta informazioa, Emantzipa programaren bidez. Kasu horretan, Bidebik denbora luzea darama Basauriko gazteei programa horien bien gaineko informazioa eta orientazioa ematen. Bestalde, Basauriko Udalak gazteentzako informazio-saioak ere egin ditu, emantzipazio-prozesuari eta laguntzei buruzko”, dio.

Lokalak, etxebizitza

Bestetik, etxebizitza pribatua mobilizatzeko eta alokairu soziala sustatzeko neurri fiskalak hartu ditu Basauriko Udalak. “Hori planak bete beharreko beste helburuetako bat da. Izan ere, 2026ko urtarrilaren 1ean, neurri-sorta berriak sartuko dira indarrean. Neurri horiek konbinatuko dituzte % 99ko hobaria Biziguneko eta Asap programetako etxebizitzei (lehen % 50ekoa zen) eta % 150eko errekargua hutsik dauden etxebizitzei“, dio Hirigintza arloko zinegotziak.

Era berean, planak dio udalerriak ordenantza bat izan behar duela lokalak etxebizitza bihurtzea arautzeko, eta Basauriko Udalak dagoeneko badu horrelako ordenantza bat, 2021ean onartua. Udal-arduradunek azaldu dutenez, ordenantza hori eguneratzeko eta malgutzeko prozesua hasi dute, “mota honetako etxebizitzen kopurua handitzeko”.

Basauriko Udalak planaren jarraipena egin nahi du urtero, lehen hiruhilekoan. Asmoa dute txostenak egiteko eta herritarrentzako informazio-zerbitzuak indartzea.

Osorik irakurri