☉ Basauri
Eleuterio Villaverde kaleko berrurbanizazio proiektua aldatu du Basauriko Udalak eta bertako zuhaitzak mantenduko ditu
Proiektu berrian berdegune bat sortuko dute, bertan dauden zuhaitz gehienak mantenduko dituzte eta espaloi zabalagoak eta irisgarriagoak egingo dituzte

San Migeleko Eleuterio Villaverde eta Ganguren Mendi kaleak berrurbanizatzeko proiektua aldatzea erabaki du Basauriko Udalak.
Eta aldaketa horri esker berdegune bat sortuko dute, bertan dauden zuhaitz gehienak mantenduko dituzte eta espaloi zabalagoak eta irisgarriagoak egingo dituzte.
“Horrela, gobernu taldeak erakutsi du beti entzuten dituela herritarren eta ekologisten aldarrikapenak, eta irtenbideak bilatzen saiatzen dela, baina indarrean dagoen legedia errespetatuz eta oreka bat gordez zuhaitzen kontserbazioaren eta babesaren eta herritarrek ingurune irisgarri, seguru eta mugikortasun inklusiborako egokietan ibiltzeko duten eskubidearen artean”, diote udal ordezkariek.
Hain zuzen ere, Sagarrak talde ekologistak zenbait elkarretaratze egin ditu azken hilabeteetan, Eleuterio Villaverde kaleko zuhaitzak ez kentzeko. Are gehiago, gaur, obrak hasiko ziren egunean, protesta egingo zuten kalean bertan.
“Gaur, Eleuterio Villaverde kalean obrak hasiko ziren egunean bertan elkartu gara lehen orduan Sagarrakeko hainbat kide eta San Migeleko auzotar batzuk. Orduan jakin dugu Udalaren hasierako proiektuak aldaketa izan duela. Oso pozik gaude Udalak proiektua aldatu duelako eta zuhaitz gehienak mantenduko dituztelako. Era berean, auzotarrek izan duten inplikazioarekin ere oso pozik gaude”, esan dio GEURIAri talde ekologistako kide batek.
Espaloia berdegune
Proiektu berriari dagokionez, tren geltokiaren ondoko espaloia berdegune bihurtuko dela adierazi dute udal ordezkariek: “Eta horri esker, zuhaitz gehiago mantendu ahal izango dira”, diote.
Udal arduradunek zehaztu dutenez, bost dira kenduko dituzten zuhaitzak, aurreikusitakoak baino zazpi gutxiago: “Biribilgunetik hurbilen dagoen eremuan eta geltokirako sarbidean kenduko ditugu bost zuhaitz”.
“Tren geltokiaren alboko aparkalekuaren ondoan egonleku bat sortuko dugu, bankuez hornitua. Gainera, tren geltokiko hesia landare-sarez estaliko dugu, eta itxura atseginagoa eta ingurunearekin integratuagoa eskainiko du”, diote.
Proiektu berriarekin, oinezkoek futbol zelaiaren ondotik doan espaloia erabiliko dute. Gainera, espaloiaren zabalera 60 zentimetro gehiago handituko dute: “Espaloiaren zabalera handitzeak ez du aparkaleku-plazen galera ekarriko”, zehaztu dute Udaletik.
Basauriko Udalak 500.000 euro bideratuko ditu Eleuterio Villaverde kalea berrurbanizatzen, 2025ko aurrekontuan zehaztu bezala.
☉ Basauri
Sagarrak talde ekologista: “Oso pozik gaude Basauriko Udalak Eleuterio Villaverde kaleko proiektua aldatu duelako”
Sagarrak talde ekologistak zenbait elkarretaratze egin ditu azken hilabeteetan Eleuterio Villaverde kaleko zuhaitzak ez kentzea eskatzeko

San Migeleko Eleuterio Villaverde eta Ganguren Mendi kaleak berrurbanizatzeko proiektua aldatzea erabaki du Basauriko Udalak.
Eta aldaketa horri esker berdegune bat sortuko dute, bertan dauden zuhaitz gehienak mantenduko dituzte eta espaloi zabalagoak eta irisgarriagoak egingo dituzte.
“Horrela, gobernu taldeak erakutsi du beti entzuten dituela herritarren eta ekologisten aldarrikapenak, eta irtenbideak bilatzen saiatzen dela, baina indarrean dagoen legedia errespetatuz eta oreka bat gordez zuhaitzen kontserbazioaren eta babesaren eta herritarrek ingurune irisgarri, seguru eta mugikortasun inklusiborako egokietan ibiltzeko duten eskubidearen artean”, diote udal ordezkariek.
Hain zuzen ere, Sagarrak talde ekologistak zenbait elkarretaratze egin ditu azken hilabeteetan, Eleuterio Villaverde kaleko zuhaitzak ez kentzeko. Are gehiago, gaur, obrak hasiko ziren egunean, protesta egingo zuten kalean bertan.
“Gaur, Eleuterio Villaverde kalean obrak hasiko ziren egunean bertan elkartu gara lehen orduan Sagarrakeko hainbat kide eta San Migeleko auzotar batzuk. Orduan jakin dugu Udalaren hasierako proiektuak aldaketa izan duela. Oso pozik gaude Udalak proiektua aldatu duelako eta zuhaitz gehienak mantenduko dituztelako. Era berean, auzotarrek izan duten inplikazioarekin ere oso pozik gaude”, esan dio GEURIAri talde ekologistako kide batek.
Espaloia berdegune
Proiektu berriari dagokionez, tren geltokiaren ondoko espaloia berdegune bihurtuko dela adierazi dute udal ordezkariek: “Eta horri esker, zuhaitz gehiago mantendu ahal izango dira”, diote.
Udal arduradunek zehaztu dutenez, bost dira kenduko dituzten zuhaitzak, aurreikusitakoak baino zazpi gutxiago: “Biribilgunetik hurbilen dagoen eremuan eta geltokirako sarbidean kenduko ditugu bost zuhaitz”.
“Tren geltokiaren alboko aparkalekuaren ondoan egonleku bat sortuko dugu, bankuez hornitua. Gainera, tren geltokiko hesia landare-sarez estaliko dugu, eta itxura atseginagoa eta ingurunearekin integratuagoa eskainiko du”, diote.
Proiektu berriarekin, oinezkoek futbol zelaiaren ondotik doan espaloia erabiliko dute. Gainera, espaloiaren zabalera 60 zentimetro gehiago handituko dute: “Espaloiaren zabalera handitzeak ez du aparkaleku-plazen galera ekarriko”, zehaztu dute Udaletik.
Basauriko Udalak 500.000 euro bideratuko ditu Eleuterio Villaverde kalea berrurbanizatzen, 2025ko aurrekontuan zehaztu bezala.
☉ Basauri
2026ko aurrekonturako herritarren ekarpenak jasotzen hasi da Basauriko Udala
Herritarrek 2026ko aurrekonturako proposamenak bidali ahal izango dituzte irailaren 28ra arte. Aurten ere 400.000 euro gordeko ditu horretarako

2026ko aurrekontuari begira, parte-hartze prozesua martxan jarri du beste urte batez Basauriko Udalak, eta horretarako 400.000 euroko partida gorde du.
Herritarrek euren ekarpenak egin ahal izango dituzte irailaren 28ra bitartean. “Proposamen zehatzak eta argiak izan behar dira eta lehenetsi egingo dira honako arlo hauei lotutakoak: adinekoak, gazteak, kultura eta hezkuntza, irisgarritasuna eta mugikortasuna, tokiko ekonomia eta gai sozialak”, dio Berta Montes Parte-hartze arloko zinegotziak.
Proposamenak onartuak izateko honako baldintza hauek bete beharko dituzte: gehienez 50.000 eurokoak izatea; onuragarriak izatea herritar askorentzat, ez bakarrarentzat; dagoeneko martxan edo planifikatuta ez egotea; urtero dirua gastatzea ez eskatzea; aurreko urtean aukeratuak izan ez izana; eta espazio pribatuei ez eragitea, hala nola, lokalak, kaleak edo lorategi partikularrak.
“Basauriarrak animatzen ditugu ideia berriak eta berritzaileak proposatzera: ez daitezela izan Udalak normalean egin ohi dituen lanak indartzeko proposamenak”, dio Montesek.
Aurten, gainera, nobedade bat gehitu diote prozesu parte-hartzailari: parte-hartzaileen artean, Social Antzokirako bi sarrera zozkatuko dituzte, “eta irabazleak nahi duen ikuskizuna aukeratu ahal izango du, eskuragarri baldin badaude”, dio Montesek.
Zelan parte hartu?
Herritarrek ados.basauri.eus plataformaren bitartez bidali ahal izango dituzte euren ekarpenak.
Era berean, datozen egunetan herritar guztiek proposamenak egiteko formularioa jasoko dute beren etxeetan.
Bestela, udaletxeko edo San Migeleko Herritarren Arretarako Zentroetan, Kultur Etxeetan, Artunduagako kiroldegian, Udal Euskaltegian eta Marienean ere eskura jarriko dituzte inprimakiak.
Metro sarreren ondoan era Hernan Cortes plazan ere postontziak ipiniko ditu Udalak, inprimakiak bertan uzteko.
Bide horiez gain, informazio karpak jarriko ditu Udalak Arizgoitin (irailak 24, goizez), Mandoen eskulturaren ondoan (irailak 24, arratsaldez), Solobarria plazan (irailak 25, arratsaldez), Hernan Cortes plazan (irailak 26, goizez) eta Arizko elizako plazan (irailak 26, arratsaldez).
“Aurreko urteetan basauriarrek izan duten parte-hartzeari esker, lortu dugu gaur egun gure egunerokotasunaren parte diren eta Basauri hobetzen lagundu duten proiektu asko aurrera ateratzea. Besteak beste, atsedenguneak estaltzea —adibidez, Solobarriakoa—, gure baserrietako produktuen azoka bat martxan jartzea, Bizkotxalden 3×3 saskibaloi-pista berri bat sortzea, adinekoek jarduerak egiten dituzten udal-lokalak hobetzea, espaloiak berritzea eta argiztapena hobetzea”, gogorarazi du Montesek.
☉ Basauri
Basauriko Udalak eguneko arretaren zerbitzua azpikontratatuko du, erabiltzaileei “ahalik eta prestaziorik onena” eskaintzeko
Zabor-bilketa, lorezaintza edo etxez etxeko laguntza-zerbitzua azpikontratazen dituen bezala, prozedura bera jarraituko du: “Basauriko Udalak ez dauka zerbitzu horiek bere gain hartzeko giza baliabiderik edo langile espezializaturik”

Eguneko arreta eta etxebizitza komunitarioaren zerbitzuak kontratatuko ditu laster Basauriko Udalak, eta Elkarrekin Podemosek eta Asanblada Feministak (BAF) eta Emakume feminista zaharren taldeak bi zerbitzu horiek azpikontratatuko dituztela salatu dute.
Udal ordezkariekin harremanetan jarri da GEURIA eta honakoa esan diote: “Udalak kontratu bidez esleituko dio kudeaketa enpresa espezializatu bati, Udalak hirugarrenen bidez ematen dituen beste zerbitzu asko bezala: zabor-bilketa, lorezaintza edo etxez etxeko laguntza-zerbitzua, esaterako. Basauriko Udalak ez dauka zerbitzu horiek bere gain hartzeko giza baliabiderik edo langile espezializaturik, eta kanpora ateratzen du zerbitzua, beste zerbitzu asko bezala, erabiltzaileei ahalik eta prestaziorik onena eskaintzeko”.
☉ Basauri
Eguneko arretaren eta etxebizitza komunitarioaren kudeaketa publifikatzea eskatu du Basauriko Asanblada Feministak
Bi zerbitzuak modu zuzenean kudeatuz gero urtean 1,3 milioiko kostua ekarriko lioke Udalari eta azpikontratatuta 636.000 euro. “Kudeaketa merketzearen ondorioz, zerbitzuaren kalitatea kaltetuko da eta lan-baldintzak okertuko dira”, salatu dute Basauriko Asanblada Feministatik

Eguneko arreta eta etxebizitza komunitarioaren zerbitzuak kontratatuko ditu laster Basauriko Udalak, eta Elkarrekin Podemosek salatu bezala, Asanblada Feministak (BAF) eta Emakume feminista zaharren taldeak azpikontratazioaren kontra agertu dira.
“2022an, Basauriko Udalak adinekoentzako eguneko zerbitzua eta etxebizitza komunitarioa abian jartzeko prozesua hasi zuen. Badirudi herritarren ongizateari eta zaintzaren arloari lagunduko diola, bai modu zuzenean zainduko dituzten pertsonei dagokienez bai zeharka zaintzaila izateari utziko dioten senideei dagokienez.
Hala ere, azpikontratazioaren bitartez zerbitzuak ez direla hobeak izango deitoratu dute: “Zaintza-arloko gabeziak ez dira konponduko, eta are gehiago, nagusiki feminizatuta dagoen sektore batean lan-prekarietatea indartu egingo da”, diote BAFetik.
Basauriko Asanblada Feministatik adierazi dutenez, “zuzeneko kudeaketaren bidez eguneko arretaren kostua urtean 668.049 eurokoa izango litzateke (Udalak emandako datuen arabera), eta azpikontratatuta, berriz, 523.929 eurokoa, % 23,85 gutxiago. Etxebizitza komunitarioari dagokionez, zuzeneko kudeaketak urtean 604.155 euro balioko luke, eta azpikontratatuta, berriz, 112.017 euro, % 18,54 gutxiago”.
“Kudeaketa merketzearen ondorioz, zerbitzuaren kalitatea kaltetuko da eta lan-baldintzak okertuko dira”, salatu dute Basauriko Asanblada Feministatik: “Ezin dira baldintza berak egon kostu-diferentzia horrekin”.
BAFeko eta Emakume feminista zaharren taldeko ordezkariek uste dute, “diru publikoa pertsonen bizitzako une desberdinetan beharrezkoak diren baliabideak kudeatzeko dagoela, eta ez aurrezteko”.
Zentzu horretan, emendakinak aurkeztuko dituzte BAFek eta Emakume feminista zaharren taldeak: “Udalari eskatzen diogu eredu pribatua birplanteatzeko, kudeaketa publikoko eredu baten ordez”.
Udal ordezkariekin harremanetan jarri da GEURIA eta honakoa esan diote: “Udalak kontratu bidez esleituko dio kudeaketa enpresa espezializatu bati, Udalak hirugarrenen bidez ematen dituen beste zerbitzu asko bezala: zabor-bilketa, lorezaintza edo etxez etxeko laguntza-zerbitzua, esaterako. Basauriko Udalak ez dauka zerbitzu horiek bere gain hartzeko giza baliabiderik edo langile espezializaturik, eta kanpora ateratzen du zerbitzua, beste zerbitzu asko bezala, erabiltzaileei ahalik eta prestaziorik onena eskaintzeko”.
☉ Basauri
Basauriko eguneko arretaren eta etxebizitza komunitarioaren kudeaketak azpikontratatuko dituztela salatu du Elkarrekin Podemosek
Elkarrekin Podemosek alegazioak aurkeztu dizkio bi zerbitzuen memoriari: “Uste dugu ez dela beharrezkoa bi zerbitzu berri horiek azpikontratatzea”

Basauriko Udalak Sarratun irekiko duen eguneko arretaren eta etxebizitza komunitarioaren kudeaketa azpikontratazeko asmoa duela salatu du Elkarrekin Podemosek.
“EAJk PSEk osatzen duten gobernu taldeak udal eskumenekoak diren bi zerbitzu horiek azpikontratatzeko asmoa agertu du, etorkizuneko langileen soldaten kalterako, baita zerbitzuaren kalitatearen kalterako ere”, salatu dute.
Alderdi moretik adierazi dutenez, “argi adierazten da uztailaren 29an osoko bilkuran aurkeztutako bi zerbitzuen memorian, Udalak, printzipioz, ahalmen ekonomikoa izango lukeela zerbitzu berri horiek bere gain hartzeko, urtean milioi bat euro inguruko gastu arruntean”.
Udal ordezkariekin harremanetan jarri da GEURIA eta honakoa esan diote: “Udalak kontratu bidez esleituko dio kudeaketa enpresa espezializatu bati, Udalak hirugarrenen bidez ematen dituen beste zerbitzu asko bezala: zabor-bilketa, lorezaintza edo etxez etxeko laguntza-zerbitzua, esaterako. Basauriko Udalak ez dauka zerbitzu horiek bere gain hartzeko giza baliabiderik edo langile espezializaturik, eta kanpora ateratzen du zerbitzua, beste zerbitzu asko bezala, erabiltzaileei ahalik eta prestaziorik onena eskaintzeko”.
“Erabaki politikoa”
“Kudeaketa publiko zuzenaren aurrean, kudeaketa pribatizatuaren aldeko apustua egitea erabaki politikoa da, eta gaur egun gobernatzen dutenen ildo ideologikoarekin soilik du zerikusia”, esan dute Elkarrekin Podemoseko ordezkariek.
Ildo horretan, bi zerbitzuen memoriari alegazioak aurkeztu dizkio alderdi moreak. “Udal-eskumeneko zerbitzu publikoak udalerriaren eta haren gobernu-taldearen ardura dira. Basaurin lau erakunde autonomo eta bi merkataritza-sozietate daude, eta ez zuten kudeaketa pribatutik izan udal-erakunde publikoak izan aurretik; beraz, uste dugu ez dela beharrezkoa bi zerbitzu berri horiek hirugarren batzuek kudeatu behar izatea”, diote.