Sareak

☉ Basauri

Hezkuntza sistema propio baten aldeko mugimendua hasi da Basaurin

|

basauri arizko ikastola lomce elkarretaratzea 2015 otsaila

LOMCEri aurre egiteko eta “gure hezkuntza” eraikitzeko proposamenak batzen eta hedatzen hasi dira Arizko Ikastolan. Martxoaren 26an elkarretaratzea antolatu dute. 

Gaur egun ahoz aho dabilen gaia da hezkuntza sistemarena. Espainiako Hezkuntzaren Kalitatea Hobetzeko Lege OrganikoaLOMCE gaztela­niazko siglez edo Wert legea goi­tizenaz ezagunagoa- 2013. urtean sartu zen indarrean Espainian. Or­dutik, Euskal Herrian horren aurka­ko mugimenduak sortu dira.

Horren adibide da Hezkuntza Plataformen Topagunea. 2014ko abenduaren 6an lan saioa antola­tu zuten Durangon. Ehun bat lagun elkartu ziren bertan eta Basauri­ko Arizko Ikastolatik lau lagun joan ziren: hiru irakasle eta ikasle ba­ten ama. “Bertan argi ikusi genuen ikastolan ere hasi behar genuela gaiaren inguruan gogoeta egiten eta jarrera adostua lantzen”, diote Ikastolako lantaldeko kideek. Pen­tsatu zuten mugimendu horrek ez zuela soilik LOMCEri aurre egiteko izan behar: “LOMCEri aurre egin bai, baina zergatik, zertarako eta zer lor­tu nahi dugun kontuan izan behar dugu, hau da, ez da legearen kontra egitea bakarrik, baizik eta eraikitze prozesu bat zehaztea”.

Lan saio horren ondoren, lau la­gunek lantaldea osatu zuten Arizko Ikastolan zuzendariarekin batera, eta honakoa adostu zuten: “LOMCE­ren kontra gaude, LOMCE ez apli­katzeko konpromisoa landu nahi dugu, Euskal Herriak bere hezkun­tza behar duela sinestuta gaude eta horretan egin nahi dugu lan”. 2015. urtearen hasieran baieztapen ho­riek Eskola Kontseiluak onartu eta bere egin ditu. Lantaldeko kideen iritziz, “pauso hori oso garrantzitsua izan da. Izan ere, guk aurreikusten dugun bide hau eskola komunitate osoak onartu beharko luke eta es­kola komunitate osoa ordezkatzen duen organoa Eskola Kontseilua da”.

Eskola Kontseiluan aurkeztu baino lehen, Irakasleen Klaustroan eta Guraso Elkartean aurkeztu zu­ten: “Ekimenaren lanbidea txikitik handira joan da: lehenengo lantal­deak osatu zuen plangintza, ondo­ren irakasleei eta Guraso Elkarteari azaldu zitzaion, onartu egin zuten eta orduan Eskola Kontseilura era­man genuen”.

KALEAN HEDATUZ

Behin Eskola Kontseiluak onartuta, ekimena lau haizeetara zabaltzen hasi dira. Alde batetik, agerraldia egin zuten Agate Deuna egunean: Basauriko zahar-etxeetara egin zu­ten bisita eta bidean, elurra lagun, LOMCEren kontrako bertso batzuk abestu zituzten. Bestetik, LOMCE aplikatzeak ekarriko lituzkeen on­dorioen berri eman diete ikasleei eta gurasoei , esaterako, ikas­gaiak garrantziaren arabera mai­lakatuko liratezkeela eta euskara hirugarren mailan egongo litza­tekeela, azken mailan, alegia.

Sinadurak bilduko dituzte ikasleen familietan eta Irakasle Klaustroan. “Helburua LOMCErik gabeko Arizko Ikastola lortzea da”, diote. “Guk egiten ditugun ekime­nak kopia litezke, hau da, ez da ezer esklusiboa. Mugimendu hau beste leku askotan piztu da iaztik hasita: Gasteizen, Ba­rakaldon edo Sestaon, besteak beste”. Hego Uribe eskualdeko eskolak ekimenera batzea da Arizko Ikastolaren helburua. “Gu Arizko Ikastolako lantaldea bes­terik ez gara eta herri mailako plataforma bat lortzea da gure helburua. Horretarako, beha­rrezkoa da zonalde edo herri ba­teko antolaketa egitea”, zehaztu dute.

 

________

EGUNERO PAUSOAK EMATEN

2015. urtean, besteak beste, bi ekimen berri sortu dituzte Arizko Ikastolan “Guk geure hezkuntza” programaren barruan: familien jolas tailerra eta gurasoen an­tzerkigintza taldea.

basauri arizko ikastola lomce tailerra 2015Jolas tailerra Sortzen elkar­teari esker jarri dute martxan. Bi talde osatu dituzte eta guztira sei saio egingo ditu talde bakoi­tzak, ordu eta erdikoak. Hamaika helduk eta hamalau umek eman dute izena: Haur Hezkuntzako ikasleak dira denak eta euska­ra da tailerreko ardatz nagusia. Kantak, esamoldeak, esku-jo­lasak, harrapaketa-jolasak, zotz egiteko formulak eta jolas ze­rrenda zabala lantzen dituzte. Tailerra Guraso Elkarteak ordain­tzen du.

Bestalde, gurasoen antzer­kigintza taldean zortzi lagunek parte hartzen dute. Euskarabi­la Basauriko elkartearen bidez egiten dute, eta astero ordu eta erdiz elkartzen dira ikasturte osoan zehar. Kasu honetan gura­so bakoitzak bere diru ekarpena egiten du. Ikastolaren helburua, alde batetik, guraso euskaldu­nen artean euskararen erabilera sustatzea da eta, beste aldetik, prestatu duten antzezlana ikas­turtearen amaieran ikasleen au­rrean aurkeztea.

☉ Basauri

Sidenorrek salmentak eten ditu Israelekin, BDZ mugimenduaren eta sindikatuen kritiken ostean

Enpresa siderurgikoak adierazi duenez, eten egin ditu salmentak Israelekin, “joan den apirilean Espainiako Gobernuak herrialde horri salmenta-kontratua etetea erabaki ondoren”

|

Basauriko Sidenor lantegia Artunduagatik // Geuria

Duela aste batzuk GEURIAn eta beste hedabide batzuetan zabaldu genuenaren arabera, Sidenorrek 1.207 tona altzairu saldu dizkio IMI Systems armagile israeldarrari, 2024ko abuztutik.

Bada, orain enpresa siderurgikoak adierazi duenez, eten egin ditu salmentak Israelekin, “joan den apirilean Espainiako Gobernuak herrialde horri salmenta-kontratua etetea erabaki ondoren”.

Era berean, enpresa zuzendaritzatik esan dutenez, “2024an, Sidenorrek Israelgo enpresekin zuen merkataritza-harremana salmenta guztien % 0,5 baino gutxiago izan zen”.

Hala eta guztiz ere, salmenta horien kontra agertu dira BDZ mugimendua (Boikota, Desinbertsioa eta Zigorrak) eta ELA, LAB eta ESK sindikatuak.

Hain zuzen ere, Sidenorren adierazpena jakin baino lehen prentsaurrekoa egin dute gaur goizean Bilboko La Bolsa eraikinean.

“Nazio Batuen Erakundeko adituak bat datoz: material militarra transferitzeak (gradu militarreko altzairua bezalako erabilera bikoitzeko artikuluak barne) Nazioarteko Justizia Gorteak zehaztutakoaren arabera nazioarteko zuzenbidea urratzen du; bai apartheid eta okupazio ilegaleko sistema inposatzen duen estatu bati bidaltzen zaionean; baita genozidioa egiten ari den eta eskualdeko estatu subiranoen aurka eraso gerrak burutzen dituen estatu bati bidaltzen zaionean ere”, diote.

Halaber, honakoa gaineratu dute: “Estatu edo enpresek, jakinda, transferentzia horietan parte hartzen badute edo horiek onartzen badituzte, edo Estatu batek bere lurraldeko enpresak nazioarteko krimenetan aritzen diren bitartean ez badu ezer egiten, nazioarteko krimenak burutzeagatik erantzule dira”.

Osorik irakurri

☉ Basauri

San Migeleko III. Gazte Eguna hainbat moldaketekin ospatuko dute

Ekainaren 28an, larunbatez, izango da San Migeleko III. Gazte Eguna. “Udalak jarritako oztopoen aurrean” egitaraua moldatu dute asanbladatik

|

Bingo musikatua antolatu dute Sanmiko III. Gazte Egunean // Artxiboa: Geuria

Frontoia erabiltzeko baimena ez duten arren, Gazte Eguna ospatuko dute San Migelen ekainaren 28an, larunbatez. Aurtengoa hirugarren edizioa da eta grafiti tailerra, bazkaria, bingo musikatua, bakarrizketa, elkarretaratzea, karropoteoa eta kontzertuak antolatu dituzte.

Bazkaria eta goizeko ekintzak frontoi ondoko kantxetan egingo dute: “Frontoian egitea eskatu genuen, bertan argindarra eta itzala dagoelako, baina baimenik ez dugu baimenik jaso. Gazte Eguna aurrera aterako dugu, baina ez dakigu zein baldintzetan”, diote.

“Asanbladaren partetik azpimarratu nahi dugu Gazte Eguna aurrera egitea posiblea izan dela San Migelgo gazteon parte hartzearekin, eta instituzioen partetik jartzen dizkiguten oztopoen aurrean, gazte langileontzako aisialdi alternatiboa antolatzea beharrezkoa dela. Sanmiko Gazte Eguna defenda dezagun!”, diote.

Egitaraua / Sanmiko III. Gazte Eguna

Ekainak 28, larunbata
12:00 Grafiti tailerra kantxetan
14:00 Bazkaria kantxetan
15:00 Bingo musikatua
16:00 Bakarrizketa: Anjel Collado
17:00 Sevillanak eta Rumba
18:00 Elkarretaratzea: ‘Gazte Eguna aurrera’
18:30 Karropoteoa tabernetatik
21:00 Kontzertuak Elexalde tabernaren ondoan: Rap Showcase (Ekaimery, EHZ, Kid T, Andonyhb) + DJ Akatamara

Osorik irakurri

☉ Basauri

San Migeleko Gazte Eguneko baimena izapidetzeko “funtsezko alderdiak” zehaztu gabe daudela adierazi dute Basauriko Udaletik

“Hasierako eskaeran, indarrean dauden ordenantzek jasotzen dituzten mugak eta baldintzak jakinarazi zitzaizkien, besteak beste, udal-frontoian janaria prestatzeko debekua eta ordutegi-murrizketak”, diote udal ordezkariek

|

Basauriko udal ordezkariekin harremanetan ere jarri da GEURIA // Geuria

San Migeleko Gazte Eguna antolatzen duen asanbladak salatu du Udalak ez diela baimena eman ekitaldia antolatzeko, eta hortaz, “arriskuan” dagoela.

“Atzo Basauriko Udalak larunbaterako antolatuta geneukan Gazte Eguna burutu ezin dugula esan zigun”, adierazi dute: “Hilabete eta erdi honetan zehar 18 dei egin ditugu Udalera, astero, eta dei horietan ez digute inolako informaziorik eman baimenaren inguruan. Eta pasa den ostegunean esan ziguten lehen aldiz baimenarekin zenbait arazo zeudela”, esan dute.

Basauriko Udalarekin harremanetan ere jarri da GEURIA: “Kolektiboak maiatzean aurkeztu zuen eskaera, eta harrezkero, udal langileek behin baino gehiagotan eskatu diete informazio osagarria, aurkeztutako eskaeraren nondik norakoak argitzeko”, diote.

“Hasierako eskaeran, indarrean dauden ordenantzek jasotzen dituzten mugak eta baldintzak jakinarazi zitzaizkien, besteak beste, udal-frontoian janaria prestatzeko debekua eta ordutegi-murrizketak, kontzertuen ordutegiek baimendutako muga gainditzen baitzuten, eta muga horiek, bestalde, aurreko urteetan antzeko ekitaldiak antolatzeagatik ezagutzen zituzten”, azaldu dute.

Era berean, atzo, ekainak 25, ordutegietan eta egitarauan aldaketak jasotzen zituen eskaera jaso zutela diote Udaletik: “Komunikazio hau beranduegi iritsi da Udalak tramitatu ahal izateko, Udal Brigadarekin, Udaltzaingoarekin, zerbitzu teknikoekin, Kultura arloarekin eta inplikatutako gainerako arloekin txostena eta koordinazioa beharrezkoa baita”, diote.

“Gainera, baimena izapidetzeko funtsezko alderdiak zehaztu gabe jarraitzen dute, hala nola, itunak aurrera eramateko beharrezkoak diren baliabide teknikoak eta instalatuko diren azpiegitura motak, udal-langileen aldez aurreko lanak dakartzatenak. Era berean, ez dugu jaso erantzukizun zibileko asegurua, dagokion ordainketa-frogagiriarekin batera”, diote.

Osorik irakurri

☉ Basauri

San Migeleko III. Gazte Eguna antolatzeko Basauriko Udalak baimena ez diela eman salatu dute asanbladatik

Gazte Asanbladatik adierazi dutenez, 18 dei izan dituzte maiatzaren hasieratik Udalarekin: “Eta ez digute inolako informaziorik eman baimanaren inguruan, atzora arte, Gazte Eguna baino hiru egun lehenago”

|

San Migeleko II. Gazte Eguna, frontoian, iaz // Sanmiko Gazte Eguna

Ekainaren 28an San Migeleko III. Gazte Eguna da antolatzekoa, baina asanbladatik adierazi dutenez, “arriskuan” dago.

“Atzo Basauriko Udalak larunbaterako antolatuta geneukan Gazte Eguna burutu ezin dugula esan zigun”, adierazi dute.

San Migeleko Gazte Eguneko antolatzaileekin harremanetan jarri da GEURIA eta adierazi digutenaren arabera, maiatzaren 8an ekimena garatu ahal izateko eskaera egin zuten udaletxetan.

“Hilabete eta erdi honetan zehar 18 dei egin ditugu Udalera, astero, eta dei horietan ez digute inolako informaziorik eman baimenaren inguruan. Eta pasa den ostegunean esan ziguten lehen aldiz baimenarekin zenbait arazo zeudela”, esan dute.

“Asanbladatik arazo horiek zeintzuk ziren azaltzeko eskatu genien, gure egitaraua moldatzeko, baina gaur arte ez digute bidali inolako adierazpenik zer ezin den egin azaltzen”, diote.

Baldintza teknikoak betetzen dituztela ziurtatu dute asanbladatik: “Besteak beste, asegurua eskatuta daukagu eta su-itzalgailuak ere. Bi urte daramagu Gazte Eguna antolatzen eta badakigu nola antolatzen den eta zer behar dugun. Orduan ez dugu ulertzen zergatik ez duten mantendu komunikazioa gurekin eta Gazte Eguna baino hiru egun lehenago halako egoera txar batean uzten gaituzten”, deitoratu dute.

“Atzo, ekainak 25, Udalaren erantzun ezaren aurrean, asanblako bi kide Kultura arloko bulegoetara hurbildu ginen, eta ordezkari batekin batekin hitz egin genuen. Ordezkariak hurrengoa esan zigun: Basauri Kirolak-etik frontoia erabiltzeko neurri berri batzuk adostu dituzte aurten, zeinean ekimen konkretu batzuk ezin diren aurrera eraman, gure kasuan, barra montatu, kontzertuak egin edota sukaldatu, zorua kaltetzen delako. Beraz, ezingo genuela Gazte Eguna frontoian antolatu”, diote.

Bestetik, aseguruari dagokionez, aurten prozedura aldatu dutela adierazi dute asanbladatik: “Asegurua eskaera aurkezten den momentuan bertan aurkeztu behar da. Baina hori aurtengo aldaketa bat da eta ez dute eskaerarik onartzen horrekin asegurua atxikitzen ez bada”, diote, eta gaineratu dute: “Gure partetik asegurua maiatzetik lotuta genuen, baina beste urte batzuetan bezala, Udalak eskatzera arte itxaroten ari ginen. Esan bezala, ez genuen baldintza berrien inguruko inolako argibiderik jaso”.

Halaber, musika ekipoaren zehaztapena eta parte hartzaileen kopurua jakin behar zituztela ere adierazi zieten atzo bertan Udaletik.

“Baldintza horien berri izanda, asanbladako kide batek Kultur arlora deitu zuen galdetuz ea dokumentu horiek bidaltzekotan Gazte Eguneko egitaraua (kontzertuekin, barra eta bazkarirako sukaldatzeko baldintzak errespetatuz) larunbatean antolatzeko aukerarik zegoen edo ez, frontoia ez zen beste toki bat aukeratuz. Kontuan izan beste urte batzuetan, baimena egun batzuk lehenago ematen digutela, beraz, gure partetik, Gazte Eguna antolatzeko lanekin jarraitu genuen. Baldintza berri hauek atzo jakinarazi zizkiguten, gure egitaraua normaltasunez eramatea erabat galarazten dutenak, eta eskaera sartu genuenetik (Maiatzaren 8an) ez dugu jaso honen inguruko informaziorik. Gure galderaren aurrean, ezetz esan ziguten, udalak eskaera berri bat gestionatzeko 15 egun behar dituela, eta gure Gazte Egunaren data atzeratzeko esan ziguten. Gainera, jakin izan dugu pasa den asteburuan frontoia erabili zela ekimen bat antolatzeko, non barra, bidoiak eta edariak gordetzeko bestelakoak erabili zituzten. Orduan, Gazte Egunerako soilik aplikatzen da frontoiaren inguruko normatiba berria?”, galdegin dute.

Egoerak bultzatuta, gaur arratsaldean asanblada deitu dute San Migeleko frontoiaren ondoan, kantxetan. “Gaur asanblada deitu dugu eta San Migeleko gazteak gonbidatu ditugu erabakitzeko nola eramango dugun aurrera Gazte Eguna eta nola moldatuko dugun egitaraua”, zehaztu dute.

Udalaren erantzuna

Basauriko Udalarekin harremanetan ere jarri da GEURIA: “Kolektiboak maiatzean aurkeztu zuen eskaera, eta harrezkero, udal langileek behin baino gehiagotan eskatu diete informazio osagarria, aurkeztutako eskaeraren nondik norakoak argitzeko”, diote.

“Hasierako eskaeran, indarrean dauden ordenantzek jasotzen dituzten mugak eta baldintzak jakinarazi zitzaizkien, besteak beste, udal-frontoian janaria prestatzeko debekua eta ordutegi-murrizketak, kontzertuen ordutegiek baimendutako muga gainditzen baitzuten, eta muga horiek, bestalde, aurreko urteetan antzeko ekitaldiak antolatzeagatik ezagutzen zituzten”, azaldu dute.

Era berean, atzo, ekainak 25, ordutegietan eta egitarauan aldaketak jasotzen zituen eskaera jaso zutela diote Udaletik: “Komunikazio hau beranduegi iritsi da Udalak tramitatu ahal izateko, Udal Brigadarekin, Udaltzaingoarekin, zerbitzu teknikoekin, Kultura arloarekin eta inplikatutako gainerako arloekin txostena eta koordinazioa beharrezkoa baita”, diote.

“Gainera, baimena izapidetzeko funtsezko alderdiak zehaztu gabe jarraitzen dute, hala nola, itunak aurrera eramateko beharrezkoak diren baliabide teknikoak eta instalatuko diren azpiegitura motak, udal-langileen aldez aurreko lanak dakartzatenak. Era berean, ez dugu jaso erantzukizun zibileko asegurua, dagokion ordainketa-frogagiriarekin batera”, diote.

Osorik irakurri

☉ Basauri

La Basconiako nabeak eraberritzeko proiektuari 220.825 euro bideratuko dizkio Basauriko Udalak

Zaharberrituko diren nabeek 7.125 metro koadroko azalera dute —San Mames berriak duen azalera bera, ia-ia—, eta erabilera anitzeko azpiegitura bihurtzeko potentzial handia dute

|

Ministerioak 4 milioi euroko dirulaguntza ordainduko du hainbat urtetan zehar // Basauriko Udala

Basauriko gaurko osoko bilkuraren gai zerrendan eztadabaidatuko diren gaien artean La Basconiako orubea berritzeko proiektua idaztearena dago. Udalak 220.825 euroko aurrekontua bideratzeko asmoa du.

La Basconiako hiru nabe horiek eraberritzeko lanak Basauriko Udalak eta Kultura Ministerioak elkarrekin egingo dute. Ministerioak 4 milioi euroko dirulaguntza ordainduko du hainbat urtetan zehar. Proiektuaren lehen fasean, eraikinak sendotu, orubea zolatuko eta espazioa plaza publiko estali bihurtuko da.

Bigarren fasean, berriz, jarduera zehatzak definituko dira: horretarako, analisi teknikoak eta herritarren parte-hartzea uztartuko dituen prozesua jarriko da martxan. Bertan aurreikusten dira kultura, arte eta bestelako jarduera kolektiboak.

Zaharberrituko diren nabeek 7.125 metro koadroko azalera dute —San Mames berriak duen azalera bera, ia-ia—, eta erabilera anitzeko azpiegitura bihurtzeko potentzial handia dute.

Basauriko Udalaren helburua da “gune berria lotura-puntu bihurtzea, etorkizunean inguruan eraikiko diren etxebizitzen eta jarduera ekonomikorako aurreikusitako eremuaren artean”.

Gaur egun, La Basconiako nabeak SEPESen jabetzako lurretan daude (Etxebizitza eta Hiri Agendako Ministerioari atxikitako enpresa-erakunde publikoa). SEPESek erabilera mistoko hirigintza-jarduera bat garatuko du bertan, bi zonatan banatuta: batetik, ekonomia-jardueretarako gunea (ipar-mendebaldean), eta bestetik, bizitegi- eta merkataritza-erabileretarako gunea (ipar-ekialdean).

2024ko martxoan, SEPESek eta Basauriko Udalak hitzarmena sinatu zuten, eta bertan jaso zen “Taller de Construcciones Metálicas de la Compañía Anónima Basconia” zaharraren nabeak doan lagako zitzaizkiola Udalari. Akordioaren arabera, nabeek interes publikoko jarduerak hartuko dituzte, hala nola artea, kultura, euskara, hezkuntza, gizarte-jarduerak edo enplegua sustatzeko egitasmoak.

Oposizioaren ekarpena

Oposiziotik ere, EH Bilduk proiektuari egin dion ekarpena nabarmendu nahi izan du, sare sozialetan zabaldu duen oharraren bidez. Koalizio soberanistak zera nabarmendu nahi izan du: “Eh Bilduk estatuko aurrekontuetatik lortutako 4 milioien ondoren Udala La Basconiako pabilioien eraberritzearen lehen urratsekin hasika da”.

Horrekin batera, “prozesu parte hartzaile bat” ahalik eta lasterren diseinatzeko mozio bat aurkeztuko dutela iragarri dute.

Osorik irakurri