Sareak

☉ Etxebarri

Santiagoko bidea, Napolira bidaia eta beste hainbat ekintza egingo dituzte Etxebarriko udalekuetan

Etxebarriko udalekuak ekainaren 27tik uztailaren 27ra bitartean egongo dira martxan. 60 monitore eta koordinatzaile baino gehiago egongo dira, eta 700 haurrek eta gaztek baino gehiagok hartuko dute parte Udalak antolatutako ekintzetan.

|

Etxebarriko udalekuetako haurrak Mendexan (Bizkaia) // Etxebarriko Udala

Etxebarriko udalekuak hilabetez egongo dira martxan, ekainaren 27tik uztailaren 27ra bitartean. 60 monitore eta koordinatzaile baino gehiago egongo dira, eta 700 haurrek eta gaztek baino gehiagok hartuko dute parte Udalak antolatutako ekintzetan.

Etxebarriko Udalak adierazi duenez, familiei “kontziliazioan” lagunduko diete udalekuek. Horrela, bi modalitate eskainiko dira aurten, familien beharrizanei egokituta: otorduei dagokionez, jantoki zerbitzuarekin edo gabe izan daitezke udalekuak; garraioari lotuta, udalekuetako ordutegia hasi baino lehen umeak utzi behar dituzten gurasoentzako, haurrak jasotzeko zerbitzua ere eskainiko da.

Aisialdiko denbora ahalik eta ondoen aprobetxatzeaz gain, udalekuen helburua umeak “berdinen arteko esperientzien bidez” balioetan heztea izango da. Horretarako, udalekuetan adin tarte bakoitzari egokitutako ekintzak prestatu dituzte. Talde desberdintzako erreferentziako gune bat egongo da: Kukullagako eskola, Etxebarriko institutua, Kultur Etxea, Barandiaran edo kiroldegia. Azken horretan, kirol-kluben eta elkarteen laguntza egongo da, hainbat kirol-campus eta udako programa eskainiko baitituzte.

Berezitasun gisa, aurtengo udalekuetan, txikienez gain, nerabeentzako ekintza bereziak ere prestatu dituzte. 17 eta 20 urteko gazteek Santiagoko bidea egingo dute. Era berean, Erasmus+ programaren baitan, Etxebarriko gazteek Napoliko (Italia) ikasleekin trukea egingo dute: italiarrak uztailaren 12ra arte egon dira herrian, eta etxebarritarrak uztailaren 16tik 24ra bitartean joango dira Italiara.

☉ Etxebarri

Bideoa / Drift ikuskizunak abiadura biziak eta adrenalina ekarri ditu Etxebarriko jaietara

|

Etxebarriko jaietan Motor Eguna da gaur. Ildo horretan, besteak beste, Drift ikuskizuna izan da Barrondo industriagunean. Abiadura biziak, adrenalinak, goma erreak eta keak hurbilarazi ditu etxebarritarrak.

Osorik irakurri

☉ Etxebarri

Argazkiak / Kuadrillen jaitsieran izan gara, Etxebarriko jaien lehen egunean

|

Kuadrillen jaitsierarekin hasi dira Etxebarriko jaiak! Ondoren pregoia irakurri du Jai Batzordeko Leire Sandonis eta aurten Merkatari Elkartea omendu nahi izan dute.

Osorik irakurri

☉ Etxebarri

Bideoa / Hasi dira Etxebarriko jaiak! Aupa Alberto eta Merkatari Elkartea!

|

Hasi dira Etxebarriko jaiak! Aurten Merkatari Elkartea omendu nahi izan du Jai Batzordeak jaien hasieran eta Alberto fruta saltzailea igo da eszenatokira! GEURIArekin ere berba egin du!

Osorik irakurri

☉ Etxebarri

Programa / Etxebarriko jaiak 2024

|

Uztailaren 19tik 28ra bitartean izango dira Etxebarriko jaiak // Geuria

Uztailaren 19an hasiko dira Etxebarriko jaiak eta hilaren 28ra arte luzatuko dira. Etxebarriko Jai Batzordeak egitarau “osoa eta anitza” prestatu du, hala nola, motorraren eguna, gastronomia lehiaketak, dantzaldiak eta kontzertuak.

Aurten, aurreko urteetan bezala, jaietako zapiak salduko dituzte eta kutsu solidarioa izango dute: bilduko duten dirua Rett Sindromearen elkarteari emango diote; Julene ume etxebarritarrak du gaitza.

Egitaraua / Etxebarriko jaiak 2024

Uztailak 19, ostirala
20:00 Kuadrillen eta bizilagunen jaitsiera San Esteban elizatik
20:30 Pregoia eta txupinazoa udaletxeko plazan
23:00 Disko festa udaletxeko plazan
00:00 Suzko zezena

Uztailak 20, larunbata
10:00 Spinning maratoia udaletxeko plazan: 45 minutuko bi txanda
11:00-14:00 Paella lehiaketa
12:30 Cars-ak Beheko Jubilatuen tabernaren aurrean
13:00 Musika emanaldia Atutxa tabernaren aurrean: Trio Carranza
17:00 Tute eta Briska txapelketa Etxebarri Behekoa Jubilatuen egoitzan
18:00 Kuadrillen ginkana udaletxeko plazan
19:30 Hirugihar-jana Lanbroa tabernan
20:00 Paella lehiaketaren sari banaketa udaletxeko plazan
20:15 Flamenko kontzertua Patxi Bengoa plazan: Kesonikete
20:30 DJ Chuchi Batzoki tabernaren aurrean
23:00 Dantzaldia udaletxeko plazan: La Rebelión

Uztailak 21, igandea
11:00 Zumba jaia udaletxeko plazan
11:30 Mariatxiak udaletxeko plazan
14:30 Makarroi-jan herrikoia udaletxeko plazan
17:00 Igel-toka jokoa Irudi tabernan
18:00 Xaibor disko festa udaletxeko plazan
18:00 Luntxa eta dantzagarriak Etxebarri Behekoa Jubilatuen egoitzan
18:30 Txorizo-jana Batzokia tabernaren aurrean
19:30 Batxata Etxebarri kafetegian
21:00 Musika Fest Jai Batzordeko txosnan

Uztailak 22, astelehena
11:00 Etxebarri Basket 3×3 txapelketa Bekosolo parkeko kantxan (10-17 urte)
11:30 Aurpegiak margotzeko tailerra Ainhoa Ledesma estudioan (Uribarri kalea, 6)
17:00 Haurrentzako ludoteka True Colors tabernaren aurrean
17:00 Bikotekako frontenis txapelketako finalerdiak pilotalekuan
19:00 Bikotekako frontenis txapelketako finala pilotalekuan
20:00 Euskal erromeria parte-hartzailea udaletxeko plazan: Kittu taldea
20:30 Herri parrillada udaletxeko plazan

Uztailak 23, asteartea
11:00 Talo tailerra Bizipoz eguneko zentroan
12:00-14:00 + 16:00-18:00 Puzgarriak pilotalekuan
18:00 Mini Molto lasterketa Batzokia tabernaren aurrean
18:30 Txokolatada udaletxeko plazan
19:15-20:15 Apar festa eta ur-gerra Taberna Zaharreko plazan
20:00 Kontzertua Patxi Bengoa plazan: Kurixe
20:30 Pizza eta ura txikientzat
21:00 Udako zinema udaletxeko plazan: ‘Un heroe samurai: La leyenda de Hank’

Uztailak 24, asteazkena
12:00 90. hamarkadako jolasak udaletxeko plazan (5-10 urte)
17:30 Haur-ginkana udaletxeko plazan (4-8 urte)
18:00 Gazte-ginkana Patxi Bengoa plazan (9-12 urte)
18:30 Arku-tiroketa erakustaldia Kukullaga Behekoa ikastetxean
18:30 Dardo txapelketa Big Friend tabernan
19:30 Patata tortilla lehiaketa Amezola kalean
20:00 Musika Fest udaletxeko plazan: Salve Regina (La Polla Records taldeari tributua) + Dance 90’s

Uztailak 25, osteguna. Motor Eguna
10:30 Auto eta motor klasikoen erakusketa
12:00 Txikientzako zezen-mekanikoa
12:30 Etxebarritik ibilbidea
13:30 Drif ikuskizuna Barrondo industriagunean
13:30 Karting Etxebarri erakustaldia Amezola kalean
14:30 Paella-jana pilotalekuan. Izena-ematea: 688 696 969 (Whatsapp)
16:30 Sariak ematea
17:15 Bingo musikatua plazan
18:30 Drif ikuskizuna Barrondo industraigunean
20:00 Rock kontzertua plazan

Uztailak 25, osteguna
17:30 Kuadrillen jolasak frontoian
20:00 Saltxitxa-jana udaletxeko plazan
20:00 Bakarrizketak Big Friend tabernan: Bocabeats taldea

Uztailak 26, ostirala
11:30 Aurpegiak margotzeko tailerra Ainhoa Ledesma estudioan
12:00 Herri kiroletako jolasak udaletxeko plazan (10-15 urte)
18:00 Ipuin-kontaketa eta tailerrak ingelesez pilotalekuan (3-11 urte)
20:00 Haurrentzako disko-antzerkia udaletxeko plazan
20:00 DJ Chuchipowa Patxi Bengoa plazan
23:00 Dantzaldia udaletxeko plazan: Sukar taldea
00:00 Suzko zezena

Uztailak 27, larunbata. Marrazki Bizidunen Eguna
11:00-14:00 Sukalki lehiaketa
12:00 Futbol txikia pilotalekuan (8-12 urte)
16:00 Mus txapelketa True Colors tabernan
17:30 Kuadrillen arteko VIII. Sokatira txapelketa mistoa Amezola kalean
19:00-19:30 Photocall-a udaletxeko plazan
19:00 Traga fanes Batzoki tabernaren aurrean
20:00 Sukalki lehiaketako sari banaketa udaletxeko plazan
20:00 Gazta-loreak True Colors tabernan
23:00 Dantzaldia udaletxeko plazan: Versus taldea
00:00 Suzko zezena

Uztailak 28, igandea
13:00 Kalejira udaletxeko plazatik: Dunbots txaranga
15:00 Herri bazkaria pilotalekuan
17:30 Kalejira udaletxeko plazatik: Dunbots txaranga
18:30 Haurrentzako musika festa udaletxeko plazan: Diskopuntx
20:30 Kuadrillen Olinpiadetako sari banaketa udaletxeko plazan
22:30 Jaien amaiera udaletxeko plazan

Osorik irakurri

☉ Etxebarri

Kerik Gabeko Guneak identifikatuko dituzte Etxebarrin, “herritarren babesa bermatzeko eta sentsibilizatzeko”

|

Kanpaina irailetik aurrera jarriko du martxan Etxebarriko Udalak // Argazkia: Irinia Iriser, Pexels

Kerik Gabeko Guneen Sareko kide izatea eskatu du Etxebarriko Udalak, eta horretarako kanpaina bat jarriko dute martxan irailetik aurrera.

Kanpainaren bitartez, herriko kerik gabeko guneak identifikatuko dituzte, “herritarren babesa bermatzeko eta sentsibilizazio neurri gisa”.

Identifikatuko dituzten guneak dira, besteak beste, udaletxeko, liburutegietako, ludoteketako, gazteguneetako, ikastetxeetako, haurreskolako, kultur etxeko edota osasun zentroko sarrerak, baita umeentzako jolas parkeak ere.

Kanpaina helduei zein gazteei egongo da zuzentuta: “Bereziki gazteriari zuzendutako kanpaina ‘Bapeatzea ez da broma’ lelopean izango da”, diote udal ordezkariek.

Etxebarrin Kerik Gabeko III. Astea antolatu izan dute duela gutxi, eta herriko elkarteek eta erakundeek bat egin zuten: Etxebarriko osasun zentroa, Etxebarri Martxan Mugimendua, Etxebarriko Gizarte eta Hezkuntza eta Bizikidetza Batzordea, Partekatu programako eragileak eta Udala bera.

Osorik irakurri