Ugao-Miraballesko Udalak jakinarazi duenez, Markioko erromeria ekainaren 25ean, larunbatez, ospatuko da eta aurreko urteetan bezala, autobus-zerbitzua jarriko du, doan. Zerbitzua 11:00etan hasiko da Udiarraga 40 kaletik (Berezi tabernaren ondoan) eta 21:00ak arte (Markiotik) egongo da erabilgarri. Autobusak 20 minuturik behin irtengo dira, norabide bietan.
Marikoko erromeria 2016 – Egitaraua
11:00 Markiora kalejira Herriaren enparantzatzik
12:00 Meza Markioko San Joan ermitan
12:30 Luntxa
14:00 Paella lehiaketaren aurkezpena eta sari banaketa
14:30 Puzgarrika
16:00 Buruhandien kalejira
17:30 Erromeria: Bidebieta Trikitilariak
18:00 Etorki Dantza Taldea
18:30 Erromeria: Bidebieta Trikitilariak
