Sareak

☉ Ugao

“Zuk erabaki” izenburupean 2024ko aurrekontu parte hartzaileak martxan jarri ditu Ugaoko Udalak

Abenduaren 4an baino lehen egin ahalko dituzte ekarpenak herritarrek

|

Telematikoki ere proposamenak jasoko dira // Geuria

Hamarkada bat bete da Ugaoko Udala aurrekontuak modu parte hartzailean lantzen hasi zenetik. 2024koei begira ere, dagoeneko hasi dira bidea urratzen. Lehen pauso moduan, udalak galdetegi bat zabaldu du herriko etxe guztietara, 2300 ale, hain zuzen ere, eta bertan ekarpenak egiteko argibideak daude. Modu berean, herriko hainbat lekutan ere galdetegiak jaso, bete eta utzi daitezke: Jane Jauregian, Gazteinfo Gazte Informazio gunean eta Kiroldegian, betiere abenduaren 4a baino lehen. Telematikoki ere proposamenak jasoko dira, imprimaki digital hau betez.

Aurrez aurreko bilerak

Modu berean, udal gobernua aurrez aurreko bilerekin hasi da, aurrekontuaren berri eman eta sortu daitezkeen zalantzak argitze aldera. Ekaitz Mentxaka alkateak gidatzen ditu bilerak, lehena azaroaren 21ean egin zuten, eta bigarrena 27an, 08:30etik 14:00etara edo 17:00etatik 19:00etara. Asmoa da bai bilera hauetan eta bai beste bideetatik jasotako ekarpen eta iradokizunak udal aurrekontuan txertatzea, betiere teknikoki eta ekonomikoki bideragarriak eta udal eskumeneko proposamenak badira. Egindako lanketa guztiaren emaitza eta aurrekontu proposamena bera abenduaren 11an aurkeztuko lukete udal arduradunek, Jane Jauregiko atikoan.

Bukatzeko, udal ordezkariek zehaztu dute prozesu hau abian jarri zenetik, “toki-administrazioak hainbat proiektu eta eskaera gauzatu dituela, hala-nola, gaur egun egiten ari diren kiroldegiko estalkia berritzeko lanak, San Bartolomeko arkupeak hobetzea eta ibaiaren ingurua udalerriaren erdigunearekin lotzea”.

☉ Ugao

Arandiako zubiaren eta Leitokiko eskolen arteko tartea berrituko dute Ugaon

Bidea hormigoiz zolatu eta espaloia kenduko da, horrela oztopo arkitektonikoak ezabatu eta irisgarritasuna hobetuz. Aurrekontua 102.270 eurokoa da

|

Udan zehar egingo dute obra, bizilagunei ahalik eta aztoramendu gutxien eragin nahian // Geuria

Obra uda partean egitea erabaki du Udalak, horrela herritarrei ahalik eta eragozpen gutxien eragiteko. Helburua bidea hormigoiz zolatu eta egungo espaloia kentzea da, horrela oztopo arkitektonikoak ezabatu eta irisgarritasuna hobetzeko.

Udaletik adierazi dutenez, “hormigoizko zoladura berria, oinezkoentzako herriaren erdigunean semipeatonalizatutako kaleen zoladuraren antzekoa izango da, eta, beraz, ibilgailuen abiadura murrizten lagunduko du, oinezkoentzako segurtasuna areagotuz”.

Jarduketa honen aurrekontua 102.270 eurokoa da (BEZa barne), eta Ekaitz Mentxaka Ugaoko alkateak aurreratu du “datozen hilabeteetan ere, egoera kaskarrean dauden udalerriko espazio publikoak eta errepideak konpontzen jarraituko dugu, bide-segurtasuna eta ugaotar guztien bizi kalitatea bermatzeko”.

Osorik irakurri

☉ Ugao

Bideoa / Ugaon emakume batek jasandako erasoa salatu dute ehunka herritarrek

|

Pasa den igande arratsaldean emakume batek erasoa jasan zuen 35 urteko gizon batengandik Usila industriagunean, Ugaon. Gizonak laban batekin eraso egin zion eta Gurutzetako ospitalera eraman behar izan zuten emakumea, bularraldean eta bizkarrean ebakiak izan zituelako. Emakumea arriskutik kanpo dago.

Gizona Ertzaintzak atxilotu zuen eta Basauriko espetxean sartu zuten, giza hilketaren saiakera leporatuta.

Erasoa salatzeko elkarretaratzea deitu du gaur 19:00etan Ugaoko udaletxeko plazan herriko mugimendu feministak. Udal ordezkariak kontzentrazioarekin bat egiteaz gain, ehunka herritar batu dira biktimari bere elkartasuna adierazteko eta aldarrikatzeko ez dela erasorik egongo erantzunik eman gabe.

Osorik irakurri

☉ Ugao

Ugaoko erasoa salatzeko elkarretaratzea deitu dute herriko mugimendu feministak eta Udalak

Hiru puntu dituen adierazpena onartu dute EAJk eta EH Bilduk. Lehenengoan arma zuriz zauritutako emakumeari elkartasuna adierazi eta erasoa “irmoki salatu” dute

|

Emahots talde feministaren elkarretaratzearekin bat egin du Udalak // Geuria

Atzo arratsaldean gizon batek emakume bat erasotu zuen Ugaon arma zuri batekin, Usila industriagunean, Ugaondo diskotekaren alboan. 

Emakumeak bularraldean eta bizkarrean ebakiak izan zituen eta Gurutzetako ospitalera eraman zuten. Momentu honetan ospitaleratuta jarraitzen du emakumeak.

Gertakari honen aurreran, hiru puntu dituen adierazpena onartu dute EAJk eta EH Bilduk. Lehenengoan arma zuriz zauritutako emakumeari elkartasuna adierazi eta erasoa “irmoki salatu” dute.

Halaber, bigarrenean zera diote: “Udalak biktimaren eskura jartzen ditu arreta eta laguntza juridiko, sozial eta psikologikoko zerbitzuak, bai eta behar duen laguntza guztia ere”.

Bukatzeko, Emahots kolektibo feministak biharko deitu duen elkarretaratzearekin (19:00etan herriko plazan) bat egin dute udaletik.

Osorik irakurri

☉ Ugao

Basauriko espetxean sartu dute atzo Ugaon emakume bati eraso egin zion gizona

|

Basauriko espetxean sartu dute 35 urteko gizona // Geuria

Atzo arratsaldean Ugaon 35 urteko gizon bat atxilotu zuen Ertzaintzak, Usila industriaguneko diskoteka baten aparkalekuan emakume bati arma zuri batekin bost aldiz eraso egin ondoren. Atxilotutakoa Basauriko espetxean sartu dute.

Erasoa atzo arratsaldeko 17:30ean izan zen, Ugaondo diskotekaren kanpokaldean. Dantzalekuko segurtasun kamerek grabatutako irudietan ikus daiteke gizonezkoa, geldirik dagoen auto batera gerturatu eta gidariaren alboko eserlekuan eserita eta atea zabalik duen emakumeari behin eta berriz labana batekin eraso egiten diola. Ondoren, biktima korrika ageri da, eta erasotzaileak atzetik jarraitzen dio.

Emakumeak bularraldean eta bizkarrean ebakiak izan zituen eta Gurutzetako ospitalera eraman zuten. Momentu honetan ospitaleratuta jarraitzen du emakumeak.

Ertzaintzak baieztatu duenez, emakumea eta gizona ez dira ez bikote ez bikotekide ohiak, eta ez dira kasua genero indarkeria gisa ikertzen ari.

Udalaren gaitzespena

Ugaoko Udalak “irmo” gaitzetsi du erasoa eta elkartasuna adierazi dio emakumeari: “Udalak biktimaren eskura jartzen ditu arreta eta laguntza juridiko, sozial eta psikologikoko zerbitzuak, bai eta behar duen laguntza guztia ere”, adierazi dute.

Bihar, uztailak 16, 19:00etan elkarretaratzea deitu dute Ugaoko udaletxe aurrean: herriko mugimendu feministak eta Ugaoko udalbatzak dei egiten diete herritarrei elkarretaratzearekin bat egiteko.

Osorik irakurri

☉ Ugao

Ugaon zauritutako emakumeak Gurutzetan jarraitzen du ospitaleratuta

|

Atzo arratsaldean gizon batek emakume bat erasotu zuen Ugaon arma zuri batekin, Ugaondo industriagunean.

Emakumeak bularraldean eta bizkarrean ebakiak izan zituen eta Gurutzetako ospitalera eraman zuten. Momentu honetan ospitaleratuta jarraitzen du emakumeak.

Ertzaintzak baieztatu duenez, emakumea eta gizona ez dira ez bikote ez bikotekide ohiak, eta ez dira kasua genero indarkeria gisa ikertzen ari.

Erasoa atzo arratsaldeko 17:30ean izan zen, Ugaondo diskotekaren kanpokaldean. Dantzalekuko segurtasun kamerek grabatutako irudietan ikus daiteke gizonezkoa, geldirik dagoen auto batera gerturatu eta gidariaren alboko eserlekuan eserita eta atea zabalik duen emakumeari behin eta berriz labana batekin eraso egiten diola. Ondoren, biktima korrika ageri da, eta erasotzaileak atzetik jarraitzen dio.

Ertzaintzak erasotzailea atxilotu zuen: 35 urte ditu eta hilketa saiakera egotzi diote.