→Ugao

Ugaoko hiri kolonietan parte hartzeko epea zabalik dago martxoaren 13ra arte

Ludoteka Aste Santuan 2015” antolatu du beste behin Ugao-Miraballeseko Udalak. Hiri Koloniak martxoaren 30ean eta 31n, eta apirilaren 1ean, 7an, 8an, 9an eta 10ean izango dira, 10:30etatik 13:30etara Leitoki Ikastolaren instalazioetan. 2004 eta 2010 urteen artean jaiotako umeek parte hartu ahal izango dute tailerrez eta jolasez osatutako programa honetan.

Parte hartzeko interesa dutenek izena emateko fitxa bete beharko dute Jane Jauregian, astelehenetik ostiralera, 10:30etatik 13:30etara eta 16:30etatik 18:00etara. Izena emateko fitxa udal webgunean ere eskuragarri dago eta bete ondoren kultura.ugao@ortzadar.es helbide elektronikora bidali beharko dute. Izena emateko epea martxoaren 13ra arte zabalik egongo da.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak