
'Distantzien artean' diskoko abestietako bat da Barkamena eta horren bideoklipa aurkeztu berri du Fetitxe taldeak. Arrigorriaga eta Zaratamokoak dira taldekideak.

Sub(cero) proiektua aurkeztu du artista donostiarrak eta 6.000 euroko beka jasoko du. Datorren ikasturtean Basauriko ikastetxeetan tailerra emango du.

Huntza musika taldeak bere Facebook orrialdean publikatu duenez, uztailaren 25ean eskainiko du kontzertua Arrigorriagan, Madalenak jaietan.

Iñaki Cerrajeria, Zarzaparrila, Placton, Hexen, Nebbian, Radio Revolucion, Boogie Riders, Ugaoko Sarea Abesbatza eta Sarea Rock Band taldeen kontzertuak.

Era berean, Galdakaoko Andra Mari eta Usansoloko Oinarin dantza taldeek parte hartuko dute Folklore Bizian Jaialdian, uztailaren 19tik 21era.

6 urte daramatza Basaurin trikitia irakasten Agus Barandiaranek. Korrontzin, ostera, 13 urte dagoeneko, eta 30 bat urte trikitia jotzen hasi zela.

En Tol Sarmiento, Las Tea Party (Berta Bittersweet, AneGuria, La Basu eta Muad Muaselekin lagunduta) eta Soziedad Alkoholika taldeak, 2017ko Santakurtzetan.

Ekainaren 2tik 8ra bitartean ospatuko da XX. Galdakaoko Antzerki Afizionatuaren Erakustaldia. Aurten bilduko duten dirua Afestta elkarteari emango diote.
Ikasturteko gitarra eta bateria ikastaroei amaiera emateko entzunaldia izango da ekainaren 3an, Basozelai Gizarte Etxean.

Internet, sare sozialak, identitate digitala, emakumea eta bere irudiaren erabilera, migrazio-prozesuak edo hirigintza dira Kaleartean ekimenean hautatu dituzten gai batzuk.