Izena ematea doakoa da, baina esnea edo galkorrak ez diren elikagaiak eskatuko dituzte. Inskripzioak egiteko epea lasterketa egunera arte luzatuko da.
Ugao-Miraballeseko VIII. Herri Krosa ospatzeko atzera kontua hasi da. Izan ere, lasterketa maiatzaren 3an, igandean, izango da. Froga nahi duten guztiei zabalik dago eta adinaren eta distantziaren araberako lau kategoriez gain, beste maila bat ere egongo da, sailkapen barik, txikienei zuzenduta. Izena ematea doakoa da, baina dortsala kentzean Caritasi emateko litro bat esne edo galkorrak ez diren beste elikagaiak eskatuko dira.
Kiroldegian eta www.herrikrosaugao.eus webgunean eman daiteke izena maiatzaren 2ra arte (14:00ak arte). Era berean, lasterketaren egunean ere eman ahal izango da izena 10:30ak arte.
Aurten ere ibilbidea asfalto gainean izango da. Herriko kaleak zeharkatuko ditu herriko plazatik abiatuta, Arandiako kirol instalazioak inguratu eta abiapuntura itzuliz. Zirkuituak 1.100 metro ditu eta kategoriaren arabera buelta bakarra edo gehiago emango zaizkio. Txikienek euren neurriko zirkuitua izango dute, 400 metrokoa.
UGAOKO HERRI KROSA – MAILAK ETA DISTANTZIAK
Lehiaketaz kanpo (2008an eta ostean jaiotakoak): parte hartu ahal izango dute, betiere pertsona heldu baten laguntzaz. Lasterketa honek ez du sailkapenik izango, baina sarien zozketan hartuko dute parte.
Irteera ordua: 11:00etan. Distantzia: 400 metro.
Aurrebenjaminak eta benjaminak (2005, 2006 eta 2007an jaiotakoak):
Irteera ordua: 11:00etan. Distantzia: 400 metro.
Kimuak eta 1. urteko haurrak (2002, 2003 eta 2004 urteetan jaiotakoak):
Irteera ordua: 11:25etan. Distantzia: 1.110 metro.
2. urteko haurrak eta kadeteak (1999, 2000 eta 2001 urteetan jaiotakoak):
Irteera ordua: 11:40etan. Distantzia: 2.220 metro.
Gazteak-Nagusiak (1997 urtean eta aurretik jaiotakoak):
Irteera ordua: 12:00etan. Distantzia: 5.550 metro.
UGAOKO HERRI KROSA – SARIAK
Nagusien mailako 1. gizonezko sailkatuarentzako: Garaikurra+txapela+100 euroko txartela Ugao-Miraballeseko dendetan erabiltzeko.
Nagusien mailako 1. emakumezko sailkatuarentzako: Garaikurra+txapela+100 euroko txartela Ugao-Miraballeseko dendetan erabiltzeko.
Saria kategoria nagusian herriko lehen sailkatuentzako (gizonezkoa eta emakumezkoa).
Garaikurrak kategoria eta sexu bakoitzeko lehen hiru sailkatuentzako.
Proba amaitu ostean parte hartzaile guztien artean sariak zozkatuko dira.
Proba amaitu ostean parte hartzaile bakoitzari janariz eta freskagarriz osatutako poltsa bana.
