Sareak

☉ Ugao

Ugaoko Jute ehungintza fabrikako emakumeen historia ezagutarazteko ikerketa beka sortu du Udalak

14.000 euro bideratuko dituzte horretarako. Beka 2023an esleitu ondoren, ikerketarako laguntza esleitzen den egunetik hasita, urtebeteko lanaren ostean egongo da prest lana

|

Ugao, 1974an // Auñamendi Eusko Entziklopedia, Bernardo Estornés Lasa bilduma

Industrializazio garaian, hainbat fabrika eraiki zituzten Bizkaiko ibaien ertzetan. Ugaon, Erdi Aroko zerrategiak zeuden guneetan sortu zituzten enpresetako asko: Arrankudiagarekin mugan, Talleres Miravalles (Domineria, gaur egun), eta Arrigorriagaren ertzean, Prado Hermanos, Talleres Maguregui eta Industrias Textiles Yute. Azken honen historia berreskuratzeko eta bertan lan egiten zuten andrazkoen papera aztertzeko, Udalak ikerketa beka bat sortu du “Hiribilduko Jute fabrikako emakumeen rola” gaiaren azpian.

“Honen bidez, hiribilduari ekarpen garrantzitsua egin dioten emakumeak omendu nahi ditugu, eta haien lana publikoki aitortu”, azaldu dute herri gobernutik. Gainera, 170 langileko ehungintza fabrika horretan “hiribilduaren jarduera ekonomiko eta soziala” bultzatu zuten figuren historia berreskuratu nahi dute, eta emakumeek Ugaori egindako ekarpen sozial eta historikoa “balioan jarri”. Ekimenaren ardatzak, beraz, tokiko historiari lotutako azterlanak bultzatzea, historiaren arloko ikerketa eremua sustatzea eta interpretazio historikoa genero ikuspegiarekin egitea izango dira.

Beka eskatzea

Horretarako, 14.000 euro bideratuko dituzte. Beka 2023an bertan esleitu ondoren, ikerketarako laguntza esleitzen den egunetik hasita, urtebeteko lanaren ostean egongo da prest lana. Azterketa burutzeko interesa dutenek, baina, apirilean hasi eta maiatzaren 17ra arte izango dute epea beren proposamenak eta ikerketarako ideiak aurkezteko.

Norbanakoek edo taldeek egin dezakete eskaera diru laguntza jasotzeko. Eskatzaileek (kolektiboetan, gutxienez, batek) unibertsitate titulua, lizentziatura, gradua edo master maila izan beharko dute Geografian, Historian, Artearen Historian, Gizarte Zientzietan edo Humanitateetan. Gainera, euskararen B2 hizkuntza profila aitortuta daukatela erakutsi beharko dute. Eskabidearekin batera, curriculuma eta ikerketa eta hedapen proiektuaren laburpen memoria ere aurkeztu beharko dituzte, bekaren oinarrietan zehaztu bezala.

Proposamenak ebaluatzea

Proiektuen proposamenak epaimahai kalifikatzaile batek ebaluatuko ditu. Bertan, Kultura zinegotzia, Berdintasun zinegotzia, Kultura teknikaria, Berdintasun teknikaria, historian espezialista den kide bat eta kulturaren zabalkuntzan aditua den beste bat eta oposizioko alderdi bakoitzeko ordezkari bat egongo dira. Epaimahai hautatzaileak beharrezkotzat jotzen dituen elkarrizketak egin ahal izango dizkie hautagaiei, egindako proposamena defendatu eta sakondu ahal dezaten.

☉ Ugao

Kairos eta Uda taldeek kontzertua eskainiko dute Ugaoko Dorretxea Herriko Tabernan

Kontzertu gaua azaroaren 28an antolatu dute, 21:30ean

|

Kairos taldea // Utzitakoa

Azaroaren 28an kontzertu gaua eskainiko du Ugaoko Dorretxea Herriko Tabernak, Kairos eta Uda taldeen emanaldiekin. Kontzertuak 21:30ean hasiko dira.

UDA, Ander (ahotsa eta gitarra), Ibai (gitarra), Gaizka (ahotsa eta baxua) eta Unax (bateria eta koruak), osatutako Bizkaitik Euskaraz abesten duen Punk freshkoa dakarren taldea da. ‘Uda’ izeneko lehen diskoa 2022ko uda, udazken eta neguan grabatu eta nahastu zuten Corsarios Estudiosetan Loloren eskutik.

Kairos taldeak abesti bi kaleratu zituen 2024ko apirilean: ‘Perspektiba’ eta ‘Sua’.

Osorik irakurri

☉ Ugao

Ugaobono kanpainara 16.000 euro bideratu ditu aurten Ugaoko Udalak

Guztira 3.000 Ugaobono banatuko dituzte eta kanpainak abenduaren 31ra bitarteko iraupena izango du, 2024an estreinatutako sistema digitala mantenduz

|

Herritarrak, erosketak egiten // Geuria

Aurten 3.000 UgaoBono banatuko ditu Ugaoko Udalak, “udalerriko merkataritza eta ostalaritza dinamizatzeko” eta 16.000 euro bideratu ditu aurtengo ekimenerako.

3.000 bonu horietatik 1.000 30 eurokoak izango dira eta 20 euroan eros daitezke. Beste 2.000 bonuak 10 eurokoak izango dira eta 7,5 euroko prezioa dute.

“Tokiko kontsumoa bultzatzeaz gain, ugaotarren etxeetan aurreztea sustatzen du urteroko kanpaina honek”, azaldu dute udal ordezkariek. Kanpainak abenduaren 31ra bitarteko iraupena izango du eta 2024an estreinatutako sistema digitala mantenduko dutela nabarmendu dute, Bizkaidendak izeneko bonu aplikazioaren bidez: “Horri esker, 18 urtetik gorako pertsona bakoitzak bere bonuak zuzenean trukatu ahal izango ditu programari atxikitako establezimenduetan. Horretarako, nahikoa izango da erosketa unean NANa aurkeztea”.

Beherapenez gozatzeko, erabiltzaileak NANarekin identifikatu beharko du bere burua eta saltokiak Apparen bidez trukatuko du Ugaobonoa. Bonuak ‘Ugaobono 2025’ kanpainari atxikitako establezimenduetan erabili ahal izango direla azaldu dute udakl ordezkariek, eta saltokietako erakusleihoetan identifikazio-kartela jarriko dutela gehitu dute.

ugaobono.eus webgunean saltokien zerrenda eta bonuen eskuragarritasun zerrenda kontsultatu daiteke (berdez, eskuragarri, gorriz ez-eskuragari).

“Ekimen honekin, Ugaoko Udalak tokiko merkataritza indartzeko eta herriko etxeetan aurrezpena sustatzeko konpromisoa berresten du, auzotarrei sistema eroso eta erabilgarri bat eskainiz, udalerrian erosketak bultzatzeko”.

Osorik irakurri

☉ Ugao

Ehun pertsona baino gehiago elkartu dira Ugaon, indarkeria matxistaren aurkako eguneko elkarretaratzean

“Konplizitate sareen aurrean erresistentzia feminista!” lelopean, ehun lagun baino gehiago elkartu dira Herriaren plazan

|

Elkarretaratzea, Herriaren enparantzan // Emahots Talde Feminista + Maider gaztaka

“Konplizitate sareen aurrean erresistentzia feminista!” lelopean, ehun lagun baino gehiago elkartu dira 19:00etan, Ugaoko Herriaren enparantzan deitutako elkarretaratzean.

Emakumeen aurkako indarkeria ezabatzeko Nazioarteko Egunaren markoan jarduera nagusi bi antolatu ditu Emahots Talde Feministak Ugaon: atzo, azaroak 24, Mai, Ateneo Palestinarraren kideak “Siempre con la resistencia” izeneko solasaldia eskaini zuen Jane jauregian.

Osorik irakurri

☉ Ugao

Musikaldia, magia eta kontzertuak prestatu dituzte Ugaon, Gabonei ongietorria emateko

Aurtengo programan berrikuntza bat ipini dute Udaletik: Urteko azken eguna, lehen aldiz egingo den ‘Agur 2025’ jaiarekin ospatuko da, goizez, abenduaren 31n

|

Napo, umeekin // Geuria

Hamaika jarduera prestatu dituzte Ugaon Gabonei ongietorria emateko.

Udalak, abenduaren 12tik urtarrilaren 5era adin guztietako herritarrentzako jarduerak programatu ditu: “Urtero bezala, Udalak kultur eta jai programazio berezia prestatu du, kaleak eta udal espazioak musikaz, antzerkiz, magiaz eta tradizioz beteko dituena, herri sena indartuz eta kalitatezko aisialdirako alternatibak eskainiz”, azaldu dute udal ordezkariek. “Gabonetako Musikaldea, Sarea Abesbatzaren kontzertua, Potx magoaren haurrentzako ikuskizuna…”

Abenduaren 24an, Olentzero 18:00etan iritsiko da Herriaren Enparantzara, umeei agurra emateko”, gehitu dute Udaletik. Aurtengo programan berrikuntza bat ipini dute Udaletik: Urteko azken eguna, lehen aldiz egingo den ‘Agur 2025’ jaiarekin ospatuko da, goizez, abenduaren 31n.

Urtarrileko jarduera nagusia Epifania eta erregeen kabalgata izango da, urtero lez. Urtarrilaren 5ean antolatu du Ugaoko Izarra elkarteak herriko kaleetan zehar.

“Une egokia da partekatzeko, familian gozatzeko eta herri gisa batzen gaituzten loturak indartzeko. Herriko kulturaz gozatzera, kaleetara irtetera eta garai hauetako ilusioa elkarrekin bizitzera animatzen zaituztegu”, adierazi du Ekaitz Mentxaka herriko alkateak, eta herritarrak jardueretan parte hartzera gonbidatu ditu.

Egitaraua | Ugaoko Gabonak 2025

Abenduak 12, ostirala
GABONETAKO MUSIKALDIA
12:30 Bartolome Deuna eliza

Abenduak 14, igandea
GORA KOPAK!
12.30 Jane jauregia

Abenduak 19, ostirala
SAREA ABESBATZA
19:30 Bartolome Deuna eliza

Abenduak 21, igandea
POTX MAGOA
12:30 Jane jauregia

Abenduak 24, asteazkena
OLENTZERO
18:00 Herriaren enparantza

Abenduak 26, ostirala
DJ BLESSIVE
23:00 Herriaren enparantza

Abenduak 31, asteazkena
AGUR 2025 JAIA
11:00 Herriaren enparantza

Urtarrilak 5, astelehena
EPIFANIA ETA ERREGEEN KABALGATA
Herriko kaleetan zehar

Osorik irakurri

☉ Ugao

Ertzaintzak 25 urteko emakume bat ikertu du Ugaoko diskoteka batean droga trafikoagatik

Bestetik, 51 pertsona identifikatu ditu Ertzaintzak, besteak beste, drogak eta arma zuriak edukitzeagatik

|

Gramo erdiko 18 kokaina poltsa konfiskatu zizkioten 25 urteko emakumeari // Argazkia: Ertzaintza

Ertzaintzak prebentziozko beste operatibo bat egin zuen igandean Ugaoko diskoteka baten inguruan.

Polizia-operazioan 25 urteko emakume bat ikertu zuten droga trafikoagatik: gramo erdiko 18 kokaina poltsa konfiskatu zizkioten. Osasun publikoaren aurkako delitua egotzi diote eta eginbideak ireki dizkiote.

Bestetik, 51 pertsona identifikatu zituzten ertzainek. Horietako 16 Herritarren Segurtasuna Babesteko Lege Organikoaren arabera zigortzeko proposatu zituen, 13 drogak edukitzeagatik eta beste 3 aizto bat eta bi labana edukitzeagatik.

Horrez gain, sei zigor administratibo ezarri zizkieten gidariei drogetan positibo emateagatik eta beste bi gidari alkoholemia-proban positibo emateagatik ere zigortu zituzten.

Osorik irakurri