Sareak

☉ Arrigorriaga

’17. Logela’ ihes gela antolatu dute Arrigorriagako Argala plazan

Euskaraz sortutako ihes-gela honek helburu du aisia euskaraz gozatzea bermatuko duen formatu erakargarria eskaintzea eta Argala plazan egongo da apirilaren 19tik 21era

|

Apirilaren 19an, 20an eta 21ean 17. Logela izeneko ihes-gela antolatu du Euskarazbarrabarra.eus-ek Arrigorriagako udaletxeko plazan. Ihes gela hau kamio txiki batean egingo dute eta Arrigorriagako saioak eta gero ibilgailuak hainbat geldialdi egingo ditu Euskal Herrian zehar. Doako jarduera hau 16 urtetik gorakoentzat prestatu dute.

Thotel luxuzko hotel kateak ehun urte daramatza euskal herritarrik ezagunenen loa zaintzen mundu osoan zehar. Urteurren borobil honetan, ibiltari bilakatu da, herritar guztiei bere izaretan lo egiteko pribilegioa eskaintzeko.

17. Logelaren promozioko fotograma bat // Euskaraz barra-barra

Euskaraz barra-barra egitasmoaren baitan sustatu du Eusko Jaurlaritzak ’17. logela’. Euskaratik eta euskaraz sortutako ihes-gela honek helburu du aisia euskaraz gozatzea bermatuko duen formatu erakargarri bat eskaintzea, kanpaina elikatzearekin batera.

Gehienez, 5 lagunek parte hartu dezakete saio bakoitzean, espazioari eta jokoaren ezaugarriei behar bezala erantzuteko. Joan den martxoaren 18an zabaldu zuten izen-emateak egiteko epea eta interesdunek esteka honen bidez egin dezakete. Apirilaren 19an 16:00etatik 21:00ak arteko saioak egingo dira eta hilaren 20an eta 21ean 10:00etatik 21:00ak arte.

“Ahaztu estresa, ahaztu arazoak, ahaztu kezkatzen zaituen guztia… Zatoz 17. logelara. Lehen 40 minutuak dohainik dira, gozatu, eta amets on!”

17. Logelako kamioia // Euskaraz barra-barra

☉ Arrigorriaga

Argazkiak / Jasokak herri kirolak jaiaren erdigunean jarri ditu beste urtebetez

Indartsu, osasuntsu eta indarberrituta dago Arrigorriagako Jasoka Herri Kirol taldea. Gaurko erakustaldian partaide denak herrikoak edo Zaratamoak izan dira

|

Desafioaren momentu bat // Geuria

Urtero izaten dute euren lekua herri kirolek Arrigorriagako Madalenetan. Are gehiago, urtea joan eta urtea etorri sona handiagoa hartzen ari den ekitaldia da, Jasoka taldeak gero eta partaide gehiago dituelako, bai herrikoak bertakoak edo bai ingurukoak (gaurkoan Zaratamokoak).

GEURIA Argala plazan egon da partaideekin batera, eta parte hartzaileek indar eta abilezia erakustaldi aparta eskaini diote bertaratu diren herritarrei.

Osorik irakurri

☉ Arrigorriaga

Bideoa / Artista handiak direla erakutsi dute Arrigorriagako Gazteek Playback lehiaketan

|

Ladys kuadrilla irabazlea // Geuria

Zazpi talde (gehi azken orduko partaide bat) eta zazpi abesti Arrigorriagako Txosnagunea dantzan jartzeko. Larunbatean Gazte Kuadrillak Olinpiada berezi bezain dibertigarrian murgildu baziren, atzo “kantuaren” eta dantzaren tartea heldu zen, Gazteen Play Back lehiaketan. Maila handia erakutsi zuten partaide guztiek, bertaratutakoen gozagarri, eta epaimahaiko kideek zail izan zuten azken erabakia. Lehia estuaren ondoren, Ladys kuadrillak lortu zuen sari nagusia.

GEURIA bertan egon zen, eta Laura Martin jai batzordeko kide eta epaimahaikide zorrotzarekin hitz egiteko aukera izan genuen.

Osorik irakurri

☉ Arrigorriaga

Argazkiak / Herriko eta atzerriko tradizioak uztartu dituzte Arrigorriagako Madalena egunean

Berezia da Madalena eguna herritar askorentzat, familiarekin batu, aspaldi ikusi gabeko lagunekin topo (eta topa egin), urteroko hitzordu eta usadioak berritu, eta falta direnak gogoratzeko aukera ematen baitu uztailaren 22ak

|

Folklore Jaialdiaren kalejira // Geuria

Mistela eta Madalena banaketa, meza, txistulariak, Akordei Orkestraren kontzertua, Folklore Jaialdia, Gazteen Play Back lehiaketa… aspaldiko tradizioak, berriagoak, herrikoak eta atzerrikoak uztartu dituzte gaur Arrigorriagan.

Berezia da Madalena eguna herritar askorentzat, familiarekin batu, aspaldi ikusi gabeko lagunekin topo (eta topa egin), urteroko hitzordu eta usadioak berritu, eta falta direnak gogoratzeko aukera ematen baitu uztailaren 22ak.

GEURIA Arrigorriagan egon da goizean goizetik, jai giroan murgilduta.

Osorik irakurri

☉ Arrigorriaga

Teilatu zati bat erori da Martiartu auzoan, Arrigorriagan

|

Argazkia: Geuria

Teilatu zati bat erori da gaur arratsaldean Martiartu auzoan, Arrigorriagan, Bizkaiko suhiltzaileek adierazi dutenez.

GEURIA Martiartura bertaratu da eta teilatuaren zati txiki bat erori da. Lekukoek adierazi dutenez, trasteleku batzuen gainean erori da teilatu zatia eta ez du zauriturik eragin.

Eraikinaren balorazioa egin dute suhiltzaileek eta enpresa pribatu batek konponduko du teilatua, etxebizitza jabegoak ordainduta.

Osorik irakurri

☉ Arrigorriaga

Bideoa / Aurten 42 kuadrillak hartu du parte Arrigorriagako jaietako Gazte Olinpiadan

|

Gazteen eguna izan zen atzo Arrigorriagako jaietan. Bazkaria izan ostean eta bingo musikatuaren ondoren, dagoeneko ezinbesteko hitzordua bilakatu den Gazte Olinpiadak egin zituzten.

Aurten 42 kuadrillak hartu dute parte. Jon Ander Paredes Gazte Olinpiadako partaidearekin berba egin dugu!

Osorik irakurri