☉ Arrigorriaga
Arrigorriagako Padura Futbol Taldea emakume bila dabil haur eta kadete kategorietan
Padurak haurren kategoriako talde bakarra du gaur egun eta bigarren urtekoak federatuen mailara igaroko dira, kadeteen mailara. Hori dela eta, datorren urterako talde bi dituzte baina “txiki” geratzen zaizkiela dio Xabi Zabalak Arrigorriagako futbol taldetik
![](https://geuria.eus/wp-content/uploads/arrigorriaga-padura-futbol-taldea-neskak-2024_web.jpg)
Padura Futbol Talde arrigorriagarrak deialdia luzatu du datorren ikasturteari begira emakume gehiago izateko. “Datorren denboraldirako haur eta kadete kategorietako taldeak osatzeko nesken bila gabiltza”, azaldu du Xabi Zabalak Paduratik.
Zehazki 2008 eta 2013 urteen bitartean jaiotako neskak bilatzen ditu klubak. Joan den urtean kimuen taldea atera zuten Paduratik eta aurten Futbol11ra igaro dira. Gaur egun, Padurak haurren kategoriako talde bakarra du eta horietako batzuk federatuen mailara igaroko dira, kadeteen mailara, hain zuzen ere: “Hori dela eta, datorren urterako talde bi izango ditugu baina txiki geratzen zaizkigu jokalarien aldetik”, dio Xabik. “Ondorioz, kategoria bietan jokalari gutxiegi geratuko dira eta talde horiek osatzea da gure helburua”.
Gaur egun 22 neska daude Padura Futbol Taldeko haurren kategorian, eta kimuen kategoriako talde mixtoan neska batek ere hartzen du parte. Emakumezkoen taldearekin bat egin nahi dutenek 688 698 876 telefono zenbakira deitu beharko dute eta bertan emango dizkiete jakin beharreko datu guztiak.
☉ Arrigorriaga
Argazkiak / Jasokak herri kirolak jaiaren erdigunean jarri ditu beste urtebetez
Indartsu, osasuntsu eta indarberrituta dago Arrigorriagako Jasoka Herri Kirol taldea. Gaurko erakustaldian partaide denak herrikoak edo Zaratamoak izan dira
![](https://geuria.eus/wp-content/uploads/arrigorriaga-jaiak-jasoka-herri-kirolak-web-logorik-gabe-20.jpg)
Urtero izaten dute euren lekua herri kirolek Arrigorriagako Madalenetan. Are gehiago, urtea joan eta urtea etorri sona handiagoa hartzen ari den ekitaldia da, Jasoka taldeak gero eta partaide gehiago dituelako, bai herrikoak bertakoak edo bai ingurukoak (gaurkoan Zaratamokoak).
GEURIA Argala plazan egon da partaideekin batera, eta parte hartzaileek indar eta abilezia erakustaldi aparta eskaini diote bertaratu diren herritarrei.
☉ Arrigorriaga
Bideoa / Artista handiak direla erakutsi dute Arrigorriagako Gazteek Playback lehiaketan
![](https://geuria.eus/wp-content/uploads/arrigorriaga-madalena-eguna-play-back-lehiaketa-2024-web-logorik-gabe-1.jpg)
Zazpi talde (gehi azken orduko partaide bat) eta zazpi abesti Arrigorriagako Txosnagunea dantzan jartzeko. Larunbatean Gazte Kuadrillak Olinpiada berezi bezain dibertigarrian murgildu baziren, atzo “kantuaren” eta dantzaren tartea heldu zen, Gazteen Play Back lehiaketan. Maila handia erakutsi zuten partaide guztiek, bertaratutakoen gozagarri, eta epaimahaiko kideek zail izan zuten azken erabakia. Lehia estuaren ondoren, Ladys kuadrillak lortu zuen sari nagusia.
GEURIA bertan egon zen, eta Laura Martin jai batzordeko kide eta epaimahaikide zorrotzarekin hitz egiteko aukera izan genuen.
☉ Arrigorriaga
Argazkiak / Herriko eta atzerriko tradizioak uztartu dituzte Arrigorriagako Madalena egunean
Berezia da Madalena eguna herritar askorentzat, familiarekin batu, aspaldi ikusi gabeko lagunekin topo (eta topa egin), urteroko hitzordu eta usadioak berritu, eta falta direnak gogoratzeko aukera ematen baitu uztailaren 22ak
![](https://geuria.eus/wp-content/uploads/arrigorriaga-madalena-eguna-2024-web-logorik-gabe-17.jpg)
Mistela eta Madalena banaketa, meza, txistulariak, Akordei Orkestraren kontzertua, Folklore Jaialdia, Gazteen Play Back lehiaketa… aspaldiko tradizioak, berriagoak, herrikoak eta atzerrikoak uztartu dituzte gaur Arrigorriagan.
Berezia da Madalena eguna herritar askorentzat, familiarekin batu, aspaldi ikusi gabeko lagunekin topo (eta topa egin), urteroko hitzordu eta usadioak berritu, eta falta direnak gogoratzeko aukera ematen baitu uztailaren 22ak.
GEURIA Arrigorriagan egon da goizean goizetik, jai giroan murgilduta.
☉ Arrigorriaga
Teilatu zati bat erori da Martiartu auzoan, Arrigorriagan
![](https://geuria.eus/wp-content/uploads/arrigorriaga-martiartu-teilatua-erori-20240722-argazkia-geuria.jpg)
Teilatu zati bat erori da gaur arratsaldean Martiartu auzoan, Arrigorriagan, Bizkaiko suhiltzaileek adierazi dutenez.
GEURIA Martiartura bertaratu da eta teilatuaren zati txiki bat erori da. Lekukoek adierazi dutenez, trasteleku batzuen gainean erori da teilatu zatia eta ez du zauriturik eragin.
Eraikinaren balorazioa egin dute suhiltzaileek eta enpresa pribatu batek konponduko du teilatua, etxebizitza jabegoak ordainduta.
☉ Arrigorriaga
Bideoa / Aurten 42 kuadrillak hartu du parte Arrigorriagako jaietako Gazte Olinpiadan
![](https://geuria.eus/wp-content/uploads/arrigorriaga-jaiak-gazte-olinpiadak-2024.webp)
Gazteen eguna izan zen atzo Arrigorriagako jaietan. Bazkaria izan ostean eta bingo musikatuaren ondoren, dagoeneko ezinbesteko hitzordua bilakatu den Gazte Olinpiadak egin zituzten.
Aurten 42 kuadrillak hartu dute parte. Jon Ander Paredes Gazte Olinpiadako partaidearekin berba egin dugu!