Sareak

☉ Galdakao

Galdakaoko jaiak irailaren 9tik 18ra bitartean ospatuko dira

Galdakaoko Santakurtze jaiak irailaren 9tik 18ra bitartean ospatuko dira. Oraindik egitaraua zehazteke dago, baina Udaleko Kultura Sailak dagoeneko jaietako kartel iragarlearen lehiaketa martxan jarri du.

|

galdakao santakurtzak 2015 kartela

Galdakaoko Santakurtze jaiak irailaren 9tik 18ra bitartean ospatuko dira. Oraindik egitaraua zehazteke dago, baina Udaleko Kultura Sailak dagoeneko jaietako kartel iragarlearen lehiaketa martxan jarri du.

Ekainaren 10era arte egongo da zabalik lanak aurkezteko epea eta obrak Galdakaoko Udalaren Kultura, Gazteria eta Kirol Sailean aurkeztu behar dira, Torrezabal Kultur Etxean. Epaia ekainaren 26a baino lehen jakinaraziko dute.

2.100 euro saritan

Santakurtze jaietako kartel iragarlearen lehiaketaren oinarriak udal webgunean daude irakurgai. Sariei dagokienez, bi kategoria daude: Nagusien kategoria eta haur-gazteen kategoria.

Nagusien kategoriari dagokionez, lehenengo saria 1.000 eurokoa izango da, bigarren saria 400 eurokoa eta udalerriko lehenengo sarituak 400 euro jasoko ditu.

Haur eta gazteen kategorian, 100 euroko balioa daukan bonoa banatuko dute udalerriko dendaren batean gastatzeko. Kategoria honetan hiru maila egongo dira: 2006 eta 2008 urte artean jaiotakoak, 2002 eta 2005 urte artean jaiotakoaketa 1999 eta 2001 urte artean jaiotakoak.

☉ Galdakao

Fernando Izagirre DYAko presidente izandakoaren aurkako epaiketa bihar hasiko da

Fiskaltzak zazpi urteko kartzela-zigorra eskatu du Izagirrerentzat: 4 urte eta erdi administrazio desleialeko delitu jarraituengatik eta 2 urte eta erdi dokumentuak faltsutzeagatik

|

galdakao fernando izagirre 2018 alkategai eaj argazkia dya
2022tik ikerketapean egon da Fernando Izagirre galdakoztarra // Artxiboa

DYAko presidente izan zen garaian (2016-2021) ustez egindako irregulartasunengatik ikerketapean egon da Fernando Izagirre galdakoztarra.

Ikerketa 2022an hasi zuten eta, hiru urte ostean, bihar hasiko da epaiketa.

Fiskaltzak zazpi urteko kartzela-zigorra eskatu du Izagirrerentzat: 4 urte eta erdi administrazio desleialeko delitu jarraituengatik eta 2 urte eta erdi DYAren egoera ekonomikoa islatu behar zuten dokumentuak faltsutzeagatik.

Izagirrez gain, Juan Diego Gallardo bere bazkidea ere epaituko dute. Gallardorentzat 4 urteko kartzela-zigorra eskatu du Fiskaltzak.

Era berean, bi inputatuek DYAri 4,75 milioi euro baino gehiagoko kalte-ordaina ematea eskatu du Fiskaltzak. Eta akusatuen “bizibideak” eta “ondasunak” ikertzeko agindu dio Poliziari, etorkizunean gerta daitezkeen enbargoei begira, kondena bete behar badute.

Ikerketa 2022tik

DYAko zuzendaritza batzorde berriak salaketa jarri zuen 2022an, barne-auditoria batek alarmak piztu ondoren. Zehazki, “gauza arraro askorerekin” egin zuten topo auditorian, besteak beste, “diru txartelen erabilera okerra”.

Salaketa publiko egin eta Izagirrek Eusko Jaurlaritzako Larrialdietako zuzendari karguari eta Galdakaoko Udaleko EAJren bozeramailetzari uko egin zuen.

1986an hasi zen boluntario gisa Izagirre DYAn eta 2016an izendatu zuten presidente. 2021ean kargua utzi zuen Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako zuzendaritza hartu ondoren.

Osorik irakurri

☉ Galdakao

Gizon bat espetxeratu dute Galdakaon bere lehengusina adingabeari sexu abusu jarraituak egiteagatik

Gizona, 50 urtekoa, Basauriko espetxean sartu dute. Sei urteko zigorra ezarri diote adingabeari sexu-abusu jarraitua egiteagatik 2016tik 2020ra bitartean

|

Basauriko espetxean dago 50 urteko gizona eta sei urteko zigorra bete behar du // Geuria

Gizon bat espetxeratu dute Galdakaon bere lehengusina adingabeari sexu abusu jarraituak egiteagatik.

El Correo egunkariak publikatu duenaren arabera, gizona, 50 urtekoa (G.Y.I.), Basauriko espetxean sartu zuten urriaren 17an. Bizkaiko Auzitegiak 2022an ezarri zion espetxe zigorra, baina kondenatuak epai bakoitza errekurrituz joan da azken instantziara iritsi arte, Auzitegi Gorenera, hain zuzen.

Sei urteko zigorra ezarri diote adingabeari sexu-abusu jarraitua egiteagatik 2016tik 2020ra bitartean, haurrak 8 eta 12 urte artean zituenean. Kondenatuak 42 urte zituen sexu abusuekin hasi zenean.

Gertaerak biktimaren amak aurkitutako gutun batzuen bitartez azaleratu ziren.

Lehen sententziak adierazten duenez, “musuak ahoan eman ohi zizkion eta ipurdia ukitzen zion”. Gainera, “zakila praken gainetik ukitzeko eskatzen zion eta bideo pornografikoak erakusten zizkion”.

Era berean, gizonaren mugikorrean haurren argazki sexualak aurkitu zituzten, eta adingabearen deklarazioaz gain, froga nagusietako bat izan zen adingabeari bideo bat grabatu ziola, zinta batean biluzik korrika, kamerak genitalak fokatzen zituela.

Epaiketan gizonak alegatu zuen bere jarduerek ez zutela “konnotazio sexualik”, eta “zaintzaile rola nahastu” zuela.

Osorik irakurri

☉ Galdakao

Bideoa | Xanduli-manduli kirrikiki… Gau Beltza ospatu dute Galdakaon!

|

“Xanduli-manduli kirrikiki, eman goxokiak guri!”. Horrela ospatu dute Gau Beltza Galdakaon. Aurten elkarlanean antolatu dute arimen gaua Eguzkibegi Ikastolako eta Gandasegi eta Urreta ikastetxeetako gurasoek, Udalarekin lankidetzan. Ikusi hemen argazkiak!

Osorik irakurri

☉ Galdakao

Argazkiak | Antzerkia, tailerrak eta edabe magikoa prestatu dituzte Galdakaon Gau Beltza ospatzeko

|

Gau Beltza ospatzen ari dira Galdakaon. Aurten lehen aldiz elkarlanean aritu dira Eguzkibegi, Gandasegi eta Urreta ikastetxeetako gurasoak eta hamaika ekintza antolatu dituzte: aurpegi margoketa, tailerrak, antzerkia, edabe magikoa, gaztain erreak, taloak eta edariak.

Osorik irakurri

☉ Galdakao

Galdakaoko bilketa pneumatikoko langileek grebari amaiera eman diote akordioa lortu ostean

Zortzi hilabete zeramatzaten greba mugagabean. Akordioari esker, besteak beste, % 40ko igoera lortu dute soldatan

|

Besteak beste, % 40ko igoera lortu dute soldatan // ELA Sindikatua

Galdakao, Barakaldo eta Laudioko hondakinen bilketa pneumatikoko langileek greba mugagabeari amaiera eman diote, euren baldintzak hobetzeko akordio bat lortu eta gero.

Akordioaren arabera, Envac Iberia enpresak % 40ko igoera izango dute soldatan 16 langileek.

“Lau urtean 530 euroko plus finko eta xurgaezina kobratzera iristiko da plantilla osoarentzat: 150 euro aurten, 260 euro 2026an, 395 euro 2027an eta 530 euro 2028an”, zehaztu dute ELA sindikatuko ordezkariek.

Era berean, hobekuntza hauek ere jasotzen ditu hitzarmenak:; urteko lanaldia 200 ordu murriztea (1.789 orduko jardunaldia izatetik 1.591 ordu izatera); txanda-kontraturako eskubidea bermatzea; lan-erreformaren aurkako klausulak onartzea; eguneko 100 euro jasotzea hoditerian sartzeagatik; jaiegunetan eta igandeetan lan egindako orduaren prezioa bikoiztea; batzarretarako urtean ordainpeko 8 ordu; norberaren gauzetarako egun bat (ordaindua); eta lanpostu hutsen bat dagoenean enpresak plantillari eskaintzea lanaldi partzialean daudenei eta aldi baterako kontratuak dituztenei.

“Akordioa posible izan da antolaketa eta borroka sindikalari esker. Sindikatuaren erresistentzia-kutxa funtsezkoa izan da hilabete hauetan guztietan grebari eutsi ahal izateko”, esan dute ELAko ordezkariek.

Zortzi hilabete zeramatzaten greba mugagabean hitzarmen propioa aldarrikatzeko. Orain arte enpresak Ingeniaritzako Estatuko Hitzarmena aplikatzen zuen.

Osorik irakurri