Apirilaren 15ean lehen agerraldia egin zuten hainbat kantarik eta herritarrek, tartean Arrigorriagako soinujoleak eta abeslariak, Galdakao Kantari ekimenean. Datorren hilaren 20an berriro elkartzeko deia zabaldu dute. Hileko hirugarren ostiralean batuko dira euskaraz abestu eta gozatu nahi dutenak 20:00etan Kirikiñausi Dasta Dendaren aurrean.
