Sareak

☉ Galdakao

Programa | Galdakaoko jaiak 2025

|

Irailaren 20an herri bazkaria egingo dute, Galdakoztarron egunean // Geuria

Irailaren 12tik 21era bitartean izango dira Galdakaoko jaiak. Jai Batzordeak 150 jarduera inguru antolatu ditu eta GEURIAn egunez eguneko egitaraua jaso dugu:

Egitaraua | Galdakaoko jaiak 2025

Irailak 12, ostirala
19:00 Jaietako desfilea Plazakoetxetik udaletxera
20:30 Pregoia eta txupinazoa
20:40 Diskofesta
21:00-00:00 Indarkeria matxistaren kontrako gunea Iturrondo plazan
22:30 Triziklo lasterketa Ganekogorta kalean
22:30 Kontzertuak Ardanza parkean: Rewinder Rock Band (Galdakao) + Su Ta Gar
01:30 DJ Fest Ardanza parkean: Victor DJ + Low B + Aitor Piornedo

Irailak 13, larunbata
10:30 Santakurtzetako 55. Txirrindularitza saria Juan Bautista Uriarte kaletik
11:00 Paella txapelketa Zabalea parkean
11:30-14:00 Jolas eta Sormen Parkea Urreta eskolan
13:00 Skate Txiki Txapelketa Zuhatzuko skateparkean
13:00 Kontzertua Kurtzeko plazan: Sol Band (Palestina)
13:00 Kalejira: Usgaldu Usansolo + Galdakaoko Dulzaina eta Gaiteroen Elkartea + Galdakaoko Txistu Banda Ad Libitum
16:00 Skate txapelketa Zuhatzuko skateparkean
17:00-19:30 Jolas eta Sormen Parkea Urreta eskolan
17:00 Ohe lasterketa Juan Bautista Uriarte kalean
18:00 ‘Aiurri’ dantza ikuskizuna Santi Brouard plazan. Euria bada, Gandasegi eskolan
18:30 Herri kirolak (kuadrillen txapelketarako) Juan Bautista Uriarte 27 kalean
18:30 Argazkilaritza ginkana Zamakoa 21 kalean
19:00 Kale animazioa Santi Brouard plazatik: Bulbalkan
19:00 Pilota partidak Kurtzeko frontoian: Beitia-Elorz vs Ramirez-Bernaola eta Carregal-Pascual vs Xala-L. Galarza
21:00-00:00 Indarkeria matxistaren kontrako gunea Iturrondo plazan
22:00 Kale animazioa Santi Brouard plazatik: Bulbalkan
22:30 Zaku lasterketa Santi Brouard plazan
22:30 Kontzertuak Ardanza parkean: Jona Exposito (Galdakao) + Süne
23:30 Orkestra Muguru kalean: Hola Raffaela tributoa

Irailak 14, igandea. Santakurtze eguna
09:00 Gangurenera IX. Igoera Gipuzkoa kaletik
10:30 Nekazaritza Azoka Agirre Lehendakariaren plazan
11:00 Areto-dantza tailerra Ardanza parkean
11:30 Bolei txiki Muguruko landan
11:30-14:00 Jolas eta Sormen Parkea Urreta eskolan
12:30 Bizkaiko Sokadantza Andra Mari elizaren aurrean
13:00 Kalejira: Usgaldu Usansolo + Galdakaoko Dulzaina eta Gaiteroen Elkartea + Galdakaoko Txistu Banda Ad Libitum
13:00 Kontzertua Kurtzeko plazan: Galdakaoko Da Capo Musika Banda
16:00 Goitibehera lasterketa Elexaldetik
17:00-19:00 Orienting eta aurpegi margoketa Kurtzeko plazan
17:00-19:30 Jolas eta Sormen Parkea Urreta eskolan
18:00 Kale antzerkia Santi Brouard plazan: ‘Carman’
18:00 Landare galduaren bila Iturrondo plazan
18:30 Areto Dantza Txapelketa Ardanza parkean
19:00 Boleibol Txapelketa Muguruko landan
19:00 Emakumezkoen 1. mailako Larruzko Paleta Torneoa Kurtzeko frontoian
20:00 Dantza alardea Kurtzeko plazan: Andra Mari Dantza Taldea
20:00 ‘Honeekaz uleokaz, nora?’ Iturrondo plazan
21:30 Kale antzerkia Kurtzeko plazatik: ‘Su talka’ (Deabru Beltzak)

Irailak 15, astelehena. Jaieguna
11:00-14:00 Parkour eta Grafiti tailerra Muguruko landan (+10 urte)
11:00 Arantzelaira igoera eta txitxiburduntzia
11:30-14:00 Jolas eta Sormen Parkea Urreta eskolan
13:00 Kontzertua Kurtzeko plazan: Argentinako herri musika: folklorea, tangoa eta rocka
16:00 Mus txapelketa Iturrondo plazan
17-00-20:00 Parkour eta Grafiti tailerra Muguruko landan (+10 urte)
17:00 Pilota partidak Kurtzeko frontoian: Adiskideko pilotariak
17:00 Santakurtzetako Abenturak Iturrondo plazan
17:00-19:30 Jolas eta Sormen Parkea Urreta eskolan
17:00 Paddle Surf Txapelketa Elexaldeko igerilekuetan
18:00 Antzerkia Muguruko landan: ‘Pausa’
18:00 Memoria historikoa berreskuratzeko bisita gidatua Kurtzeko plazatik
19:00 Kalejira: Galdakaoko Txistu Banda Ad Libitum
19:00 Furor Furor Txapelketa Iturrondo plazan
19:00 Antzerkia Iturrondo plazan: ‘Papertxori’
19:00 Bertso jaialdia Kurtzeko plazan: Maialen Lujanbio Zugasti, Nerea Ibarzabal Salegi, Sustrai Colina Fando eta Xabar Galletebeitia Abaroa. Gai-jartzailea: Arkaitz Estiballes Ormaetxea
19:30 Buruhandiak Juan Bautista Uriarte 27 kalean

Irailak 16, asteartea
11:30 Adinekoen Olinpiadak Kurtzeko plazan
16:00 Igel txapelketa Iturrondo plazan
17:00 Umeentzako ludoteka eta makillaje eta ileapaindegi tailerrak Berezikoetxeko parkean. Euria bada, Urreta eskolan
17:00 Umeentzako eta gazteentzako parkea Urreta parkean. Euria bada, Urreta eskolan
17:00 Rigor Mortis Jardunaldiak Zabalgane plazan
17:00 Txapa tailerra Iturrondo plazan
18:00 Emakume magoen ikuskizuna Santi Brouard plazan. Euria bada, Gandasegin
18:00 Hanburgesa Txapelketa Muguruko landan
19:00 Kalejira: Usgaldu Usansolo + Galdakaoko Dulzaina eta Gaiteroen Elkartea + Galdakaoko Txistu Banda Ad Libitum
19:30 Kontzertua Kurtzeko plazan: Demode Quartet
19:00 Kaleko Antzerki Txikiak Iturrondo plazan
19:30 Buruhandiak Juan Bautista Uriarte 27 kalean
21:00 Film laburren festibala Kurtzeko plazan

Irailak 17, asteazkena
14:00 Adinekoen Jaia eta herri bazkaria Kurtzeko plazan
17:00 Umeentzako parkea eta makillaje eta ileapaindegi tailerrk Urreta parkean. Euria bada, Urreta eskolan
17:00 Jolas mitologikoak Berezikoetxe parkean. Euria bada, Urreta eskolan
17:00 Rol, estrategia eta simulazio jokoak Zabalgabe plazan
17:00 Zelai Errea Muguruko landan
18:00 Magia Iturrondo plazna: Hodei magoa
18:00 Tatuaje tailerra Iturrondo plazan
18:00 Kutxa Dorrea Urreta eskolan
18:00 Memoria historikoa berreskuratzeko bisita gidatua Kurtzeko plazatik
18:00 Kalejira Musika eskolatik: Maximo Moreno Musika Eskolako ikasleak
19:00 XIII. Playback Txapelketa Ardanza parkean
19:00 Dantza tradizionalen tailerra Santi Brouard plazan
19:00 Kalejira: Usgaldu Usansolo + Galdakaoko Dulzaina eta Gaiteroen Elkartea + Galdakaoko Txistu Banda Ad Libitum
19:30 Buruhandiak Juan Bautista Uriarte 27 kalean

Irailak 18, osteguna
17:00 Bolo Nordikoak Iturrondo plazan
17:00 Moto txikien lasterketa Gandasegi eskolan (1-4 urte)
17:00 Umeentzako parkea eta makillaje tailerra Urreta parkean. euria bada, Urreta eskolan
18:00 Tortilla txapelketa Zabalea parkean
18:00 Antzerkia Iturrondo plazan: ‘Impro show’
18:30 Kale animazioa Ku-Klux fanfarrearekin
19:00 Txokolatada Iturrondo plazan
19:00 Badminton txapelketa Muguruko landan
19:00 Kontzertua Kurtzeko plazan: Mariachi Imperial de Guanajuato
19:00 Dantza tradizionalen tailerra Santi Brouard plazan
19:00 Kalejira: Galdakaoko Txistu Banda Ad Libitum
19:00 Pilota partidak Kurtzeko frontoian: Emakume Master Cupeko finalerdietako kanporaketak
19:30 Kuadrillentzako Petanka txapelketa Zabalea parkean
19:30 Buruhandiak Juan Bautista Uriarte 27 kalean
21:00 Guito jaurtiketa Santi Brouard plazan
23:00 Kuleroen eta galtzontziloen lasterketa Iturrondo plazatik

Irailak 19, ostirala. Mozorro Eguna: Musikalak
16:00 Zentzumen txapelketa Iturrondo plazan
17:00-20:00 Umeentzako ludoteka Berezikoetxe parkean. Euria bada, Urreta eskolan
17:00-20:00 Abentura parkea Urreta parkean. Euria bada, Urreta eskolan
17:00 Gaztetxef Plazakoetxen
17:30 Splash Elexaldeko igerilekuetan
18:00 Fashion Day Iturrondo plazan
19:00 Bakarrizketak Kurtzeko plazan: Leire Ruiz eta Andoni Agirregomezkorta
19:00 Galdakadak Santi Brouard plazan
19:00 Kalejira: Usgaldu Usansolo + Galdakaoko Dulzaina eta Gaiteroen Elkartea + Galdakaoko Txistu Banda Ad Libitum
19:00 Pilota partidak Kurtzeko frontoian: Vilariño-Ardeo vs Areitio-Madariaga + Legorburu-Ajuria, Atutxa-Kantxo, Larunbe-Varela
20:00 Kale antzerkia Muguruko landan: ‘LJ75’
20:00-23:00 Mozorro txapelketa Iturrondo plazan
21:00 Zezensuzkoa Muguruko landatik
21:00-00:00 Indarkeria matxistaren kontrako gunea Iturrondo plazan
22:30 Flan jana Santi Brouard plazan
22:30 Kontzertuak Ardanza parkean: Iñigo Llames (Galdakao) + Puro Relajo

Irailak 20, larunbata. Galdakoztarron eguna
10:00 Marmitako txapelketa Iturrondo plazan
11:oo Kalejira: Usgaldu Usansolo + Galdakaoko Dulzaina eta Gaiteroen Elkartea
11:30 Galdakaoko XIV. Artzain txakur Txapelketa Ardanza parkean
11:30-14:00 Umeentzako parkea Urreta eskolan
12:00 Kale animazioa Ku-Klux fanfarrearekin
13:30 Dantza herrikoia Andra Mari Dantza Taldearen eskutik Iturrondo plazan
15:00 Herri bazkaria + Bertsolariak (Oihana Bartra Arenas eta Arkaitz Estiballes Ormaetxea) + Aiko erromeria Kurtzeko plazan
17:00-19:30 Umeentzako parkea Urreta eskolan
18:00 Taekwondo tailerra Urreta eskolan
18:00 Zirkua Santi Brouard plazan: ‘Lullaby’
18:30 Dantza topaketa ibiltaria Plazakoetxetik
19:00 Kale animazioa Femfarria Asturies Combo taldearekin Santi Brouard plazatik
19:00 Zirku inklusiboa Muguruko landan. Euria bada, Gandasegi eskolan
19:00 Pilota partidak Kurtzeko frontoian: Vilariño II-Iturbe vs Serrano-Orue + Ariznabarreta-Sainz vs Etxeita-Ziarsolo
22:00 Kale animazioa Femfarria Asturies Combo taldearekin Santi Brouard plazatik
22:30 Kontzertuak Ardanza parkean: Koiu (Galdakao) + Tanxugueiras
21:00-00:00 Indarkeria matxistaren kontrako gunea Iturrondo plazan
23:30 Earth Songs Project orkestra Muguru kalean

Irailak 21, igandea
09:00 Open petanka Zuhatzuko skatepistan
11:30-14:00 Umeentzako eta gazteentzako jolas parkea Urreta eskolan
12:00 Kale animazioa Ku-Klux fanfarrearekin
12:00 Erraldoien eta buruhandien desfilea Kurtzeko plazatik
13:00 Bitsa jaia Muguruko landan
13:00 Txistu alardea Kurtzeko plazan
17:00-19:30 Umeentzako eta gazteentzako jolas parkea Urretan
17:30 Txitxarriloa eta dantzarako pausoak Ardanza parkean: Sua taldea + Areto Dantza Taldea
18:00 Herri kirolen erakustaldia Kurtzeko plazan
19:00 Kale antzerkia Santi Brouard plazan: ‘Camelva’. Euria bada, Gandasegi eskolan
20:00 Jaien amaiera Ardanza parkean: kuadrilen arteko txapelketaren sari banaketa eta maskotak erretzea

Irailak 27, larunbata
15:00 Kuadrilen bazkaria Kurtzeko plazan

☉ Galdakao

Ganguren Mendi Taldeak hamaika ekitaldi antolatu ditu Galdakaon bere sorreraren 80. urteurrenean

Ekitaldi nagusia abenduaren 4an izango da, baina azaroan Mendi Astearen barruan erakusketa, dokumentalak eta hitzaldiak antolatu dituzte

|

Mendi Astea azaroan antolatu ostean, abenduan ekitaldi nagusia antolatuko dute // Galdakaoko Udala

Ganguren Mendi Taldeak 80 urte bete ditu aurten, eta azaroa eta abendua bitartean ekintza bereziak antolatuko dituzte.

Ekitaldi nagusia abenduaren 4an izango da. ‘Iragana bihotzean, etorkizuna bidean’ lelopean, topaketa egingi dute Torrezabal Kultur Etxean (19:00).

Topaketa horretan, iraganeko pasadizoak gogoratuko dituzte, oraina ospatuko dute eta etorkizunera begiratuko dute.

“Topaketa xumea baina sentitua izango da. Bertan, klubaren azken 30 urteak laburbiltzen dituzten liburua eta bideoa aurkeztuko ditugu, eta ekitaldia mokatu baten bueltan bukatuko da”, diote.

Mendi Astea

Bestetik, ekitaldia nagusia baino lehen, Mendi Astea antolatuko dute.

Erakusketak, proiekzioak eta hitzaldiak eskainiko dituzte, mendizaletasunaren arloan aditu diren profesionalen parte hartzea barne.

Pou anaiek, Txomin Uriartek, Elixabete Arbek, Joanna Maluendak eta Bego Gonzalezek hartuko dute parte jardunaldietan.

Hona hemen Mendi Asteko egitaraua:

Azaroak 3-28
Erakusketa Ganguren MTren egoitzan: ‘Everesterako lehen euskal espedizioa’
11:30-22:00

Azaroak 13, osteguna
MendiTour Mendi Film zirkuitua: ‘Hiru Haundiak. Taupadak eta Gailurrak’ eta ‘Of a Lifetime’ film luzeak eta ‘Red Rock Revolution’ film laburra
19:00 Torrezabal

Azaroak 20, osteguna
Dokumentala eta hitzaldia: GR11 ibilbidea. Elixabete Arbe, Joana Maluenda eta Bego Gonzalez
19:30 Ganguren MTren egoitza

Azaroak 29, larunbata
Dokumentala eta hitzaldia: ‘Bizitzari sokaz lotuta’. Eneko eta Iker Pou anaiak
19:00 Torrezabal

Osorik irakurri

☉ Galdakao

Etxebizitza prefabrikatuak Urretan eraikitzeko lanek trafikoan eta aparkalekuetan izango du eragina, Galdakaon

Ganguren eta Ramon Rubial kaleak trafikoari itxita egongo dira abenduaren 19ra arte. Gainera, ezin izango da aparkatu eskuineko lerro osoan

|

Ramon Rubial eta Ganguren kaleetan trafiko mozketak eta aparkatzeko murrizketak egongo dira azaroaren 14tik abenduaren 19ra arte // Google Maps

Etxebizitza prefabrikatuak eraikiko ditu JIT Housing enpresak Galdakaon. Ekintza pribatua da eta Urreta auzoan eraikiko dituzte, Ganguren eta Ramon Rubial kaleen artean.

Moduluka eraikitzen dituzte etxebizitza mota hauek eta lanak azaroaren 14an, ostiralez, hasiko dituzte. Materialak ekarri eta jarriko dituzte, eta Galdakaoko udal ordezkariek adierazi dutenez, trafikoan eta aparkalekuetan eragina izango dute obrek.

“Lehenengo fasea hilabete batez luzatuko da, abenduaren 19ra arte. Epe horretan, Ganguren eta Ramon Rubial kaleetan trafiko mozketak eta aparkatzeko murrizketak izango dira, makineria instalatzeko beharrezkoa den espazioa eta izango diren kamioien joan etorriak direla eta”, diote.

Zehazki ,Ramon Rubial kalearen sarreratik eta Ganguren kaleko 7. zenbakiraino sarbidea itxita egongo da abenduaren 19ra arte, astelehenetik ostiralera, 07:30etik 15:00etara.

Era berean, ezin izango da aparkatu zirkulazioaren norabideko eskuineko aparkaleku lerro osoan.

“Bizkai kaleko 92, 94 eta 96. zenbakietako bizilagunei pasabidea baimenduko zaie. Horretarako, seinale emaileak egongo dira ibilgailuen pasabide txandakatua koordinatzeko, muntaketa lanen faseen arabera”, diote udal arduradunek.

Herritarren joan etorriak ahalik eta gehien errazteko, gunea behar bezala babestuklo eta seinaleztatuko dute.

Osorik irakurri

☉ Galdakao

Galdakaoko Bengoetxe auzoan etxebizitzak egitea adostu dute aho batez: % 40a babes publikokoak izango dira

Eremu komertzial izatetik bizitegi izatera igaroko da, eta etxebizitzen %40a babes publikokoak izango dira

|

Bengoetxe auzoa gaur egun // Google

Galdakaoko udalbatzarrak ostiral goizean egindako ez ohiko osoko bilkuran puntu bakar bat eztabaidatu eta onartu zuen: Bengoetxeko lur eremu batean etxebizitzak eraikitzeko hitzarmena egitea.

Eremu hori, orain arte komertzial gisa izendatua egon den arren, bizitegi eremu bihurtuko da aurrerantzean. Horrela, Galdakaoko Udalak Durruti XXI, Saema, Zeletxe 2005 eta Zuatzaurre enpresekin hitzarmena sinatuko du, etxebizitza libreak eta babes publikokoak eraikitzeko. Egingo diren etxebizitzen % 40a etxebizitza babestuak izango dira.

Asier Egiraun Hirigintza zinegotziak azaldu duenez, “helburua da UEBE-2 egikaritze unitateko eremu komertziala bizitegi eremu lez kalifikatzea, herritarren etxebizitza beharrizanei erantzuteko eta bizigune berriak sortzeko”. Egiraunek nabarmendu du, gainera, metroaren etorrerak bultzada eman diola egitasmoari, mugikortasun eta irisgarritasun behar berriak sortuko direlako.

Udalak adierazi du proiektuaren bideragarritasun ekonomikoa bermatuta dagoela, urbanizazioaren eta eraldaketa urbanistikoaren kostu guztiak enpresek bere gain hartuko dituztelako. Horrez gain, lanen garapenarekin batera sortuko diren plusbaliak direla eta, 2,8 milioi euro inguru jasoko ditu Udalak, eta diru hori beste proiektu publiko batzuetan inbertituko du.

Egiraunek gogorarazi du neurriak udal gobernuak bultzatzen duen etxebizitza politikarekin bat egiten duela: “Gure helburua da Galdakaon babes publikoko etxebizitza gehiago sortzea eta gazteei zein familiei bizitzeko aukera errealak eskaintzea”.

Osoko bilkuran ez da kontrako iritzirik jaso, eta talde guztiek adostasuna adierazi dute. Koldo Goioagak, EAJko zinegotziak, egitasmoaren garrantzia nabarmendu du, eta etxebizitza politiketan denok “bultza” egiteko beharra azpimarratu du.

Osorik irakurri

☉ Galdakao

Galdakaoko Adiskide Pilota Elkarteak 50 urteko ibilbidea ospatuko du jai giroan igandean

Adiskidek 1975ean ekin zion ibilbideari, bost lagunen ekimenez, eta gaur egun 60 pilotari inguruk osatzen dute taldea. Urte hauetan zehar, Urrutikoetxea, Elezkano edo Larunbe bezalako pilotariak igaro dira bertatik

|

Jaialdiaren ostean bazkari herrikoia egingo dute // Geuria

Adiskide Pilota Elkarteak 50. urteurrena bete du aurten, eta ospakizun berezia antolatu du domekan, azaroaren 10ean, Kurtzeko frontoian, 10:30etik aurrera. Aurretik, gaur arratsaldean, 50.urteurreneko txapelketako finalak jokatuko dituzte: 19:00etan emakumeak arituko dira: Aldai-Gaminde  Ibarrola-Capellanen aurka, eta ordubete geroago gizonezkoak: Victor-Urbisu alde batetik, Carregal-Merino II bestetik.

Igandeko ospakizunari dagokionez, belaunaldien arteko partidek emango dio hasiera egunari, eta ondoren bazkari herrikoia egingo dute.

Ez dira hauek, ordea, urteurrenaren harira egin dituzten ekitaldi bakarrak: argazki-erakusketa ere jarri zuten martxan Torrezabal Kultur Etxean, Adiskideren 50 urteko ibilbideko une eta oroitzapen garrantzitsuenak jasotzen dituena. Erakusketa gaur arte egongo da ikusgai.

Elkarteko presidente Gaizka Uriarte Zearrak GEURIAri emandako elkarrizketan aipatu bezala, taldeak betidanik argi izan ditu bere oinarriak:  “euskara, auzolana eta esku pilota”.

Adiskidek 1975ean ekin zion ibilbideari, bost lagunen ekimenez, eta gaur egun 60 pilotari inguruk osatzen dute taldea. Urte hauetan zehar, Urrutikoetxea, Elezkano edo Larunbe bezalako pilotariak igaro dira bertatik.

Egun handia izango dute domekan, Adiskideko kideentzat ez ezik, euskal pilotazale eta galdakoztar guztientzat ere.

Osorik irakurri

☉ Galdakao

Auzolana eta musika oinarri, Galdakaoko Elkarlaguntza Sareak jaialdia antolatu du Basauriko Txarraska Gaztetxean

Aurkezpenaren aurretik eta ondoren fj Muff, Tarisko, Vulcanizafas eta Marlon Random arduratuko dira musikaz eta festa girotzeaz

|

Txarraskan egingo dute jaialdia // Geuria

Galdakaoko Elkarlaguntza Sareak (GES) jaialdi berezia antolatu du gaur, azaroaren 7an, ostirala, Basauriko Txarraska gaztetxean, 17:00etatik aurrera. Ekimena sarearen filosofia jarraituz antolatu dute, auzolanean eta autogestioan oinarrituta.

Jaialdian Burgoseko Escuela de Pueblos kolektiboa izango da gonbidatu berezi gisa, euren proiektua aurkezteko. Talde honek ere elkarlaguntzan eta komunitatearen indarrean oinarritutako jarduera sozialak garatzen ditu, eta horregatik gonbidatu dute Galdakaoko Elkarlaguntza Sareko kideek.

Aurkezpenaren aurretik eta ondoren fj Muff, Tarisko, Vulcanizafas eta Marlon Random arduratuko dira musikaz eta festa girotzeaz.

Jaialdian bildutako diru guztia Galdakaoko Elkarlaguntza Sarea (GES) finantzatzeko erabiliko da, kolektiboak egiten duen elkartasun-lana  bideragarri egiteko asmoz.

Osorik irakurri