Sareak

☉ Zeberio

Tamaina handiko hondakinak oraingoz etxean gordetzeko eskatzen du Zeberioko Udalak

|

Tamaina handiko hondakinak ontzietatik kanpo / Zeberioko Udala

Mila biztanleko herri handi eta zabala da Zeberio. Zaborren kudeaketa txukuna egitea garrantzitsua bezain nekeza da herrian. Egun, alarma eta itxialdi egoeran, zabor bilketako zenbat zerbitzu etenda daude Udaltalde 21ek hala erabakita, hala nola, tamaina handiko hondakinena. Honakoa da Udalaren gomendioa: “Zerbitzua martxan jarri arte, etxean gordetzea eskatzen dugu, auzotarren, garbitzaileen eta udal langileen osasuna arriskuan ez jartzeko”.

Ez da lehen aldia arazo hau antzematen dutenik Zeberion. Hileko bigarren ostegunean eman ohi da zerbitzua eta aurreko egunean herritarrek udaletxean abisua ematea eskatzen zaie, bezperan hondakinak edukiontzetan uzteko. “Hala ere, ohikoa da hileko edozein egunetan koltxoiak, altzairuak eta bestelako hondakin handiak herriko edukiontzietan botata ikustea”, diote udal langileek: “Hau gertatzen den bakoitzean, herritarren zein langileen osasuna eta segurtasuna bermatzeko, hondakin honeek Udaleko biltegi batean gordetzen ditugu, hileko bigarren ostegunean kamioiak biltzen dituen arte”.

Martxoaren 14ean alarma-egoera ezarri zenean egoerak okerrera egin du. Asko izan dira Udalak etxeetara bidalitako informazio-orriak eta liburuxkak, sare sozialen bidezko mezuak eta tabloietan jarritako kartelak esanez bertan behera geratuko zela apirilaren 9an aurreikusita zegoen tamaina handiko hondakinen bilketa. “Ia egunero agertu dira hondakinak: berogailuak, 1.000 litroko gasoleo tankeak, eltzeak eta sukaldeko tresnak… Gainera, edukiontzietatik kanpo itxita, arriskuan jarrita herritarren eta langileen osasuna”, diote udal arduradunek.

📊 DATUAK | Koronabirusa | Hego Uribeko datuak herrika

Horiek horrela, tamaina handiko zaborren lokalizazioak eta haien kudeaketa bideratzeko dronen bidez emititutako irudien bitartez laguntza aztertzeko bilera egin zuen Udalak, baina teknologia eraginkorra ez zela ebatzi zuen. “Gaur egun ez dago inolako akordiorik Udala eta Drone By Drone enpresaren artean. Hala ere, argitu nahi dugu helburua ez dela bideo bigilantzia edo kontrola. Zuzenean irudi transmititzea baizik, hondakinen egoera ezagutzeko. Hortaz, ez da grabaziorik egiten, ezta gordetzen ere”.

Gaur egun, honakoa da zaborren bilketaren egoera:
-Paper eta kartoi bilketa martxan dago, “kartoizko kaxak tolestuta birziklatzea eskatzen da,
edukiontzi urdinean”.
-Tamainu handiko hondakinak: zerbitzua etenda dago, eta “egoera hau izanda, hondakinak etxean gordetea eskatzen dugu”.
-Ontzi zuriaren bilketa: zerbitzua etenda dago, hortaz, “donazioak etxean gordetzea eskatzen dugu berrerabilgarria izan daitekeena egoera onean mantentzeko”.

📊 DATUAK | Koronabirusa | Hego Uribeko datuak herrika

Azkenik, Udalak gogorarazi du erosketak egiteko edota babesteko erabilitako latex edo nitriloko eskularruak ez direla edukiontzi horian bota behar, errefusa frakziozko edukiontzian utzi behar dira.

Era berean, koronabirusak kaltetutako eta koarentenan dauden pertsonekin kontaktua izan duten hondakinak edo materialak birziklatzeko honako hauek dira jarraibideak: gaixoaren hondakinak bi
poltsatan gorde, biak hermetikoki itxita; ondoren, errefusa frakziozko ohiko hondakin poltsaren barruan gorde.

☉ Zeberio

Argazkiak | Mozorroak jantzi eta kalera irten dira zeberioztarrak Gau Beltzan

Gaztainerrea, ibilbide magikoa eta lamien dantza egin zuten atzo eta gaztain erreen usaina eta Gau Beltzaren magia herriko txoko ezberdinetara iritsi zen

|

Herritarrak, Gau Beltzan // Geuria

Beste urte batez Gau Beltza edo Arimen Gaua prestatu du Zeberioko Txubelasu Guraso Elkarteak, Zubialden.

Gaztainerrea, ibilbide magikoa eta lamien dantza egin zuten atzo eta gaztain erreen usaina eta Gau Beltzaren magia herriko txoko ezberdinetara iritsi zen.

Osorik irakurri

☉ Zeberio

Luis Zubero txirrindulari ohia eta ‘Ciclos Zubero’ dendako sortzaile zeberioztarra zendu da

Txirrindulari ohiak, Goddet Tourreko zuzendariari esan zion aldapak jaisteko modua zeberioko kurbetan ikasi zuela

|

Luis Zubero // Ciclos Zubero

Luis Zubero euskal txirrindularitzako erreferentea hil egin da, 77 urte zituela.

Zubero 1968tik 1976ra bitartean izan zen txirrindulari profesionala eta KAS taldeko txirrindularia izan zen 1968tik 1974ra. Amateur izan zenean deitu zuen arreta zeberioztarrak: 1967an Bizkaiko eta Espainiako txapeldun izan zen.

Profesional lez Pascuas-eko zirkuituan eta Sabiñanigoko GPa irabazi zituen eta 1970eko Frantziako Tourreko etapa batean bigarren postua eskuratu zuen Eddy Merckx-en atzetik: “Etapa hura Merckxek irabazi zuen, den-dena irabazten zuen moduan. Ez zuen ezer besteentzat. Indartsuena eta handinahiena zen”, horrela gogoratzen zuen Zuberok Merckx. Ozta ozta ez zuen irabazi etapa hura, baina Merckxi beldurra emateko gai izan zen.

Garai hartan Tourreko zuzendaria izandako Goddetek galdera egin zion Zuberori: “Non ikasi duzu aldapak modu horretan jaisten?”. “Zeberion”, erantzun zion Luisek irribarretsu. “Kurbaz beteta dago herria”.

Txirrindularitza profesionala utzi ostean, Bilboko erdigunean kokatutako Ciclos Zubero denda zabaldu zuen, txirrindularitza askorentzat erreferente bilakatutako negozioa.

Osorik irakurri

☉ Zeberio

Zeberioko Ibarra auzoko etxe batzuen ur zikinak ibaira isurtzen egon dira azken urteetan

Udalak azaldu du “arrazoi ezezagunak direla eta” auzo erdia ez dagoela saneamendu sistemako sare nagusira konektatuta

|

Ibarra auzoko sarrera // Geuria

Zeberioko Udalak konponketa-lanak hasiko ditu Ibarra auzoko zenbait etxetan, saneamendu sisteman arazoak detektatu dituztelako. Izan ere, auzotar batek abisua eman zion Udalari, bere etxeko ur zikinak Zeberio ibaira isurtzen ari zirela uste zuelako.

“Auzo erdia ez dago saneamendu sistemako sare printzipalera konektatuta”, azaldu dute udal ordezkariek. “Ondorioz, ur zikinak Zeberio errekara isurtzen egon dira azken urteetan”. Ekain Goti Zeberioko alkateak azaldu du ahalik eta lasterren ekin nahi dietela konponketa horiei, “urtea amaitu baino lehen, ondo bidean”.

Ereinen bidez 6.000 euroko diru laguntza jasoko du Udalak eta guztira 17.000 euro bideratuko dute konponketa hauek egin ahal izateko (BEZa kanpo).

Arazoaren jatorria

Auzotarraren abisua jaso ostean, udal langileak Ibarrara gerturatu eta proba batzuk egin zituzten: “Hala izan zen: komuneko ponpatik tira egitean ura errekara zuzenean isuri egiten zela ikusi genuen”.

Zeberio ibaia, Ibarra auzoan // Geuria

Arazo honek Ibarrako laupabost etxebizitzei eragiten die. “Duela urte batzuk obrak egin ziren arazo honen haritik”, azaldu dute Udaletik. “Baina ezagutzen ez dugun arrazoi batengatik etxebizitza horiek ez daude saneamendu sistemako sare nagusira konektatuta”.

Osorik irakurri

☉ Zeberio

Otso baten antza duen txakur bat bilatzen ari dira Zeberion

Jabeen arabera Runa ez da animalia arriskutsua baina bai beldurkorra

|

Runa, ezkerraldean // Utzitakoa

Runa izeneko txakur eme bat galdu zen atzo Untzetapiku mendiko antenen zonaldean, 11:30ak aldera, eta Zeberio aldetik ari dira bere bila.

Txaku-otso txekoeslovakiarra arrazakoa da, tamaina handikoa eta gris eta zuri koloreduna (lur koloreduna). Jabeen arabera ez da animalia arriskutsua baina bai beldurkorra. Bederatzi urte ditu eta uhal beltza darama lepoan, militar koloreduna.

Norbaitek ikustekotan 666 200 441 telefono zenbakira deitzea eskatu dute (Markel).

Osorik irakurri

☉ Zeberio

Gaztainerrea, ibilbide magikoa eta lamien dantza egingo dute Zeberioko Gau Beltzan

Zeberioko plazan antolatu dute, urtero lez, Gau Beltza, 18:00etatik aurrera

|

Gutxi falta da Gau Beltza edo Arimen Gaurako eta Zeberion programa interesgarria prestatu dute Txubelasu Guraso Elkarteko kideek herritar guztientzat, herriko plazan.

Gaztainerrea, ibilbide magikoa – Sanduli Manduli, Lamien dantza… eta musika, jatekoa eta edatekoa izango dute bertara gerturatuko direnek.

Egitaraua | Zeberioko Gau Beltza 2025

Urriak 31, barikua
18:00 Gaztainerrea
18:30 Ibilbide magikoa – Sanduli Manduli
20:00 Lamien Dantza

Osorik irakurri