Etxerreko putzua eta Hego Uribeko uren altxorrak
Editoriala / Ura / Etxerreko putzua eta Hego Uribeko uren altxorrak

Ura behar dugu. Ur barik ez dago bizirik. Ez naiz Lurra planeta sortu zen garaiari buruz ari. Orainari buruz ari naiz. Animaliek ura behar dute gertu. Pandemian etxean sartu gintuztenean, apurka-apurka berreskuratu zituzten lapurtu genizkien larreak eta mendiak. Gizakiok ere ura bilatzen dugu, egunero. Pandemian arrapaladan atera ginen gure herriaren ertzak arakatzera, eta asfaltotik kanpo dauden mugetan pilatu ginen denok. Eta han zeuden haize freskoa, basoak eta errekak. Ura behar dugu. Naturarekin lotuta gaude, nahitaez.
“Zergatik ari zarete Etxerreko putzuari buruz?”. Hamaika aldiz egin digute galdera hori lan hau prestatzen ari ginela. Eta erantzuna honakoa da: gure bioaniztasuna berreskuratzeko aukera guztiak baliatu behar ditugu. Guztiak. Eta Etxerreko putzua horren adierazle garbia da. Ez da Hego Uribe eskualdean dugun parajerik ederrena, ezta zingirarik handiena ere, baina bada gizakiaren eragin krudelena jasan duena: harrobiaren eztandak, hondakin kimikoak, uholdeak, azpiegitura handiak, lantegi kutsakorrak… Urteetan tratu txarrak jaso dituela esan dezakegu, eta hala ere, aurrera ateratzeko gaitasuna eduki du. Birgaitzeko. Bera bakarrik berreskuratzeko. Laguntza barik. Urak gure alde egin du lana. Eta guk eskerrak bueltan eman gura dizkiogu, modu xume batean, monografiko honen bidez. Ez da asko, baina bada zerbait.
Etxerreko putzua aitzakia hartuta, naturaren aldeko aldarria da monografiko hau. Kontzientziak pizteko aurrerapauso bat, gure ondorengoei lagako diegun munduaren inguruko hausnarketa. Aurrekontuak, politikak, diskurtsoak eta erabakiak. Horiei buruz ere berba egiten da monografikoan. Erakundeen erabakiak, baita norbanakoenak ere. “Urbanismoa gerra bat izan da eta gu gerrako biktimak gara”. Hala dio datozen orrialdeetan topatuko duzun solasaldi batek. “Marko normatiboa alde, diskurtsoak alde, baina ezer gutxi aldatu da hemen”, dio beste batek.
Inoiz ez da berandu zure inguruan duzun natura babesteko, zaintzeko eta indartzeko. Inoiz ez da berandu, baina egin dezagun behingoz. Gutariko bakoitzak zaindu dezala etxe ondokoa, borroka dezagun zentzuz eta zintzotasunez gizartearen oinarrizko ongizatearen alde.
Orain.
☉ Hego Uribe
EITBko Teknopolis eta Norteko Ferrokarrila saioetan, GEURIAren ‘Etxerreko putzua’ aztergai

GEURIA komunikabideak CAF-Elhuyar saria jaso zuen apirilaren 27an ‘Etxerreko putzua eta Hego Uribeko uren altxorrak’ monografikoagatik. Iazko ekainean kaleratu zenetik, lanak sona handia izan du. Tokikom Kazetaritza Saria jaso zuen, eta handik eta hemendik jarri dira harremanetan Hego Uribeko komunikabidearekin bai zorionak emateko, bai elkarrizketak egiteko. Bide honetan, Elhuyarrek kudeatzen dituen ETBko Teknopolis telebista saioan eta Euskadi Irratiko Norteko Ferrokarrila irratsaioan protagonista izan da GEURIA.
Gaur 21:00etatik aurrera, Euskadi Irratiko Norteko Ferrokarrila irratsaioan luze eta zabal arituko dira Gillermo Roa esataria eta Jon Villapun GEURIAko koordinatzailea. Online entzuteko aukera eskaintzen du irratsaioak esteka honetan. Teknopolisek saio berezia eskaini zien Elhuyar Fundazioaren 50. urteurrenari eta haren baitan egindako CAF-Elhuyar sari banaketarik, EITBko Nahieran ikusgai. Ekitaldi eta sari banaketa osoa ikusgai dago Elhuyarren YouTube kanalean.
☉ Galdakao
Argazkiak / Lekubaso urtegia eta aisigunea / Usansolo / Hego Uribeko uren altxorrak

Geuria #076 Monografikoan argitaratutako elkarrizketa
“Etxerreko putzua eta Hego Uribeko uren altxorrak”
Irakurri osorik PDFan
Lekubaso
Usansolo (Galdakao, Bizkaia)
Kokapena
Nola heldu: Usansoloko Lekue auzotik.
Ekipamendua: Estalitako gunea, eguzki hondartzak, erretegiak, gerizpe guneak, ikuspegi panoramikoa, irisgarritasuna, mahaiak, mendi ibilbideak.





















☉ Arrigorriaga
Argazkiak / Mendikosolo: urtegia, basoa eta erreka / Arrigorriaga / Hego Uribeko uren altxorrak

Geuria #076 Monografikoan argitaratutako elkarrizketa
“Etxerreko putzua eta Hego Uribeko uren altxorrak”
Irakurri osorik PDFan
Mendikosolo: urtegia, basoa eta erreka
Arrigorriaga (Bizkaia)
Kokapena
Nola heldu: Arrigorriagatik Betelurira joateko errepidea hartuko dugu. Futbol zelaia alde batera utzi eta handik apur batera errotonda batera helduko gara. Bertan dago seinaleztatuta Mendikosolo parkerako sarrera.
Ekipamenduak: Aparkalekua, estalitako gunea, edateko uren iturria, edukiontziak, eguzki hondartzak, erretegiak, gerizpe guneak, haurren jolas parkea, ikuspegi panoramikoa, irisgarritasuna, kirol instalazioak, mahaiak, komunak, mendi ibilbideak…













☉ Zaratamo
Argazkiak / Txarrota: urtegia eta basoa / Zaratamo / Hego Uribeko uren altxorrak

Geuria #076 Monografikoan argitaratutako elkarrizketa
“Etxerreko putzua eta Hego Uribeko uren altxorrak”
Irakurri osorik PDFan
Txarrota: urtegia eta basoa
Zaratamo (Bizkaia)
Kokapena
Nola heldu: Arkotxa auzoko 75. zenbakitik edo Santa Barbaratik. San Bixenti auzotik
Ekipamenduak: Aparkalekua Arkotxan edo San Bixentin, mendi ibilbidea









☉ Zeberio
Argazkiak / Zeberio ibaia / Hego Uribeko uren altxorrak

Geuria #076 Monografikoan argitaratutako elkarrizketa
“Etxerreko putzua eta Hego Uribeko uren altxorrak”
Irakurri osorik PDFan
Zeberio ibaia eta inguruak
Zeberio (Bizkaia)
Kokapena
Nola heldu: Zeberio erditik zeharkatzen du herriaren izena duen ibaiak. Bere ibilbidean zehar oso paraje ederrak ditu, tartean, ur-jauzi txikiak eta putzuak. Hego Uribe eskualdetik joanda, Ugaotik heldu daiteke.
Ekipamendua: Ibaiaren ibilbidean zehar ertzeetan aisiguneak topa daitezke, hamaiketakoak egiteko guneak mahai eta guzti.




















