
50. urteurrena bete du frankismo garaian izan zen grebarik luzeenak. 163 eguneko lanuztea egin zuten Etxebarriko Bandasko langileek.

Apirilean irekiko dute deialdia artista, diseinatzaile eta sortzaileek izena eman dezaten. Maiatzean hautaketa egingo dute eta ekainean burutuko da ekimena.

Cissokho Sankoum musikariak kora musika tresnaz lagunduta kontzertua eskainiko du martxoaren 23an, ostegunez, Basauriko Nai Lua Teterian.

Dantza eta perkusio tailerrak, gazteentzako tailerrak eta musikaz beteriko jaialdia prestatu dute Zirt Zart bulegoak eta Senarte Elkarteak.

Irailean ospatzen dira Udiarragako Ama Birjinaren omenezko jaiak Ugaon. Egitaraua prestatzeko lehen bilera deitu dute martxoaren 27an Jane Jauregian.

Gaztea irratiak XXVI. Maketa Lehiaketa martxan jarri du. Finalisten artean Hego Uribeko talde bat dago: Zein da Zein?. Ugaokoak eta Basaurikoak dira.

Emakumeen ikuspuntutik Galdakaok izan duen bilakaera bildu dute dokumental batean. Martxoaren 22an aurkeztuko dute Torrezabal Kultur Etxean.
Martxoaren 21ean eta 23an Ekozinemaldia ekimena Basaurira itzuliko da. 'Guardiana de los ríos' eta 'También la lluvia' filmak proiektatuko dituzte.

Agurtzane Intxaurraga da obraren zuzendaria. Gainera aktore lanetan ere ibiltzen da antzezlanean, Miren Gojenola eta Itziar Ituño aktoreekin batera.

Martxoaren 22an itzuliko da Basaurira Laburbira euskarazko film laburren zirkuitua. Pozokoetxe Kultur Etxean izango da, sarrera doan.