Sareak

☉ Galdakao

Aingeru Garay eskiatzaile galdakoztarrak 29. postua eskuratu du Frantziako Erraldoian

Frantziako Erraldoian 29. postua eskuratu du Galdakaoko eskiatzaileak, Top30ean amaitzeko helburua lortuz

|

Aingeru Garay, Frantziako txapelketan // Neguko Kirolen Espainiako Federazioa

Frantziako Courchevel-Meribel pistetan jokatu ditu Aingeru Garay galdakoztarrak Frantziako Erraldoia eta Munduko Eslalon Txapelketa. Frantziako Erraldoian 29. postua eskuratu du, Top30ean amaitzeko helburua lortuz. “Esperientzia oso ona izan da Frantziakoa”, azaldu dio eskiatzaileak GEURIA komunikabideari. “Helburuak lortu ditut eta maila izugarriko kirolariekin neurtu naiz Frantziako Couchevel-Meribel pistetan”.

Mundu Eslalon Txapelketan 35. postua eskuratu du: lehen txandan 38. postua eskuratu du 49.44 denborarekin, 2.51 erregistro onenaren gainetik, hain zuzen ere. Bigarren txandan 36. postua eskuratu du 54.81 denborarekin, denbora baxuenetik 3.15 segundora. Emaitza horiekin 35. postua eskuratu du 1:44.25 denborarekin, garailearen denboratik 4.75 segundora.

Lehen aldia da historian Munduko Eslalon Txapelketan bizkaitar bik parte hartzen dutela: Aingerurekin batera Juan del Campo bilbotarra izan da txapelketan eta 21. postua eskuratu zuen.

 

☉ Galdakao

Argazkiak | Herri bazkariak ehunka lagun batu ditu Galdakaoko jaietan

|

Santakurtzen azken txanpa da eta gaur, irailak 20, herri bazkaria egin dute Kurtzeko plazan eta Gandasegiko arkupeetan. Urtero bezala, ehunka herritar elkartu dira bazkarian.

 

Osorik irakurri

☉ Galdakao

Argazkiak | Moda pasarela bilakatu da gaur Galdakao, Santakurtze jaietan

|

Gaur moda desfilea egon da Galdakaoko jaietan. Fashion Day eguna antolatu du bigarren urtez Gazte Berpiztuk eta hainbat kuadrillak hartu dute parte. Jantzirik eta aurkezpenik onena Antzeko kuadrillak egin du, bigarren sailkatu da Dekantzekoz eta hirugarren Trikiriki. Laugarren Antropayak izan da eta bosgarren Piperrak. Hona hemen desfileko irudirik onenak!

Osorik irakurri

☉ Galdakao

Bi gazte atxilotu dituzte Galdakaoko etxebizitza batean indarrez sartzeagatik

Olabarrieta auzoko etxebizitza batean indarra erabilita sartu ziren bart 19 eta 21 urteko bi gazte. Epailearen esku jarriko ditu Ertzaintzak

|

Ertzaintzako ibilgailuak artxiboko irudi batean // Geuria

Ertzaintzak 19 eta 21 urteko bi gazte atxilotu ditu Galdakaoko Olabarrieta auzoko etxebizitza batean indarrez sartzeagatik.

Gertaerak bart gauerdian jazo dira: pertsona batek SOS Deiakera deitu du Olabarrietan dagoen eta une horretan hutsik zegoen aita-amaginarreben etxean indarrez sartu direla esanez, instalatuta zuten zaintza-kamera deskonektatu egin dutela konturatu baitira.

Orduan, patruila bat bertaratu eta argi bat piztuta ikusi zuten eta etxebizitzaren goiko aldean bi gazteak aurkitu dituzte.

Bi gazteak epailearen esku utziko dituzte dagozkion eginbideak amaitu ostean.

Osorik irakurri

☉ Galdakao

Bideoa | Antzeko, Bertan Kaldo eta Dekantzekoz, Galdakaoko jaietako Playback lehiaketako onenak!

|

Playback lehiaketa mundiala da Galdakaoko jaietan eta atzo zuzenean bizi genuen! Txapeldun Antzeko izan zen: Mamma Miaren ‘Ai ama!’ bertsio euskalduna egin zuen kuadrillak. Euren amei omenaldi zoragarria egin zieten.

Bigarren Bertan Kaldo izan zen, hirugarren Dekantzekoz, laugarren Trikiriki eta bosgarren Erdu Mizketan.

GEURIAn lehenengo hiru postuetan sailkatutako ordezkariak elkarrizketatu zituen: Mirene eta Izaskun (Antzeko), June eta Ane (Bertan Kaldo), eta Ane eta Janire (Dekantzekoz). Aupa zuek!

Osorik irakurri

☉ Galdakao

Argazkiak | Galdakaoko jaietako Playback lehiaketa 140 argazkitan!

|

Playback lehiaketa arrakastatsua da Galdakaoko jaietan. Eta aurten ere ez du hutsik egin, beste urte batez Zizpak antolatuta. Irabazle Antzeko izan da, euren Ai Ama! (Mamma Mia!) bertsioari esker, amei omenaldia eginez. Bigarren Bertan Kaldo izan da, hirugarren Dekantzekoz, laugarren Trikiriki eta bosgarren Erdu Mizketan.

 

Osorik irakurri