
Udalbatza osatzen duten taldeek, EAJ-PNVk eta EH Bilduk, adierazpen instituzionala onartu dute asteartean (irailak 27) egindako osoko bilkuran. Bertan, babes osoa adierazi diete herriko BM Shop...

Obrak abuztuaren bukaeran hasi zituzten, eta aste honetan edo datorrenean (iraila bukaeran edo urri hasieran) amaituko dituztela iragarri dute.

Soinu teknikaria izateaz aparte, bakarlari lanak sortu eta estudio propioan ekoizten ditu Iñaki Espartzak. Ugaoko grabaketa gelan, Zein da zein, Siroka, Aiora Renteria eta beste hainbat...

Bilboko Escape Maniako ihes gelak frogatzeko txangoa antolatu du Arrigorriagako Gaztelekuak 18 eta 35 urte bitarteko gazteentzako. Escape Maniak tematika ezberdineko hiru scape room dauzka (zientzia...

Lurzoruak, sabai aizunak eta lokalen estalkiak berritu dituzte eta elektrizitate, iturgintza, saneamendu eta aireztapen sistemak modernizatu.

Kontratazioak modu mailakatuan egingo dituzte. Peoi lanetarako 4 postu eta dinamizatzaileentzako bat iraileko azken eta urriko lehen astean iragarriko dira Lanbiden.

Urriaren 8an autobusez abiatuko dira Zeberiotik Barkoxe ingururantz. Ahargo (609 metro), Kanbillu (660 metro), Erretzu (700 metro) eta Maidalena (795 metro) mendiak igaroko dituzte, eta Zeberiora...

Ikastaroetan izena emateko epea irailaren 26an hasi eta 30era arte egongo da zabalik. Jarduerak Arkotxako, Elexaldeko eta Moiordineko kultur etxe eta txokoetan egingo dituzte.

Datorren larunbatean (urriak 1), Gorbeialdeko gastronomia, historia eta kultura ezagutarazteko ekitaldia egingo dute Zeberion.

Laburmetraiak 20 minututik beherakoak izan behar dira, komedia generokoak eta 2021eko urtarriletik aurrera ekoitzitakoak. Aurkezteko epea zabalik dago urriaren 1era arte.