
Niña Coyote eta Chico Tornado, Highlights, Dinero, Etorkizun Beltza, Disaster Now, Woodstock Trio eta Osso taldeek osatuko dute Arrigorriagako jaietako kartel musikala.
Praktika ez laboralak izango dira eta sei hilabeteko kontratua ahalbidetzen dute Nerbioi-Ibaizabal eskualdeko 21 gazteentzako. Bizkaiko Foru Aldundiko Gazteria Sailarekin izenpetutako hitzarmena da.
Uztailaren 3tik 5era bitartean Arrigorriagako eta Zaratamoko bi auzoek ospatuko dituzte jaiak. Haurrentzako ekintzak, gastronomia txapelketak eta musika nabarmentzen dira.

Arrigorriagako Udala Nerbioi ibaiaren alboko paseoko espaloia konpontzeko beharrezkoak diren lanak egiten ari da egun hauetan, udal kiroldegiaren parean.

Uztailaren 17an hasiko dira Arrigorriagako jaiak. Caritasek 50 urte daramatza udalerrian lan egiten eta horregatik bertako kideak hautatu ditu Jai Batzordeak txupina botatzeko.

10 kilometroko ibilbidea antolatu du Padura Mendi Taldeak Arrigorriaga eta Ugao-Miraballes inguruetatik. Ondoren herri bazkaria prestatu dute 150 pertsonentzako. Inskripzioa doakoa da.
Ekainaren 22tik uztailaren 10era bitartean, Arrigorriagako Agirre Lehendakariaren parkea liburutegi txiki bihurtuko da. Izan ere, euskararen erabileraren eta umeen irakurketaren aldeko proposamena abiatu du Udalak.

Asier Albizua alkateak eta Maite Barahona sozialista buruak ekainaren 22an sinatu dute akordioa udal gobernu bateratua osatzeko. Ondorengo 4 urteetako zinegotzia berriak izendatu dituzte.

Aurten diru-laguntza eskatzeko epea bi alditan zabalduko da, bai enpresentzat eta bai elkarteentzat. Era berean, euskara ikasleentzat ere bekak emango dituzte Basaurin eta Arrigorriagan.

Maiatzaren 24ko hauteskundeetan EAJk boto igoera izan duen bitartean, EH Bilduk, PSE-EEk eta PPk behera egin dute. Era berean, alderdi berrien gorakada nabarmendu da. Legegintzaldi berriaren...