Sareak

☉ Galdakao

Bideoa / 100 urteko Manuela Arrieta galdakoztarrerekin hitz egin dugu 36ko gerraz eta bonbardaketez

Gaur duela 85 urte abiazio faxistek Galdakao bonbardatu zuten. Manuela Arrieta Apellanizek 15 urte zituen eta Galdakaotik Sopuertara ihes egin zuten. Berarekin solasaldia izan dugu.

|

85 urte bete dira Francoren agindupean zeuden Alemaniako Legión Cóndorrek eta Italiako Aviazione Legionariak Galdakao bonbardatu zutenetik. 1937ko apirilean, maiatzean eta ekainean zehar hainbat bonba jaurti zituzten bondardeatzaile alemaniarrek eta italiarrek.

Manuela Arrieta Apellaniz (Iberluze, Galdakao, 1921) galdakoztarrak 15 urte zituen, baina ez zituen Galdakaon jaurti zituzten bonbak bizi, zorionez. Sopuertara ihes egin zuten. Bertan bi hilabete inguru eman zituzten eta ondoren Galdakaora bueltatu zen. Iberluzen jaio zen Manuela, baina gero Itzagara joan ziren bizitzen.

Bideoa | 100 urteko Manuela Arrieta galdakoztarrerekin hitz egin dugu 36ko gerraz eta bonbardaketez

☉ Galdakao

Argazkiak | Herri bazkariak ehunka lagun batu ditu Galdakaoko jaietan

|

Santakurtzen azken txanpa da eta gaur, irailak 20, herri bazkaria egin dute Kurtzeko plazan eta Gandasegiko arkupeetan. Urtero bezala, ehunka herritar elkartu dira bazkarian.

 

Osorik irakurri

☉ Galdakao

Argazkiak | Moda pasarela bilakatu da gaur Galdakao, Santakurtze jaietan

|

Gaur moda desfilea egon da Galdakaoko jaietan. Fashion Day eguna antolatu du bigarren urtez Gazte Berpiztuk eta hainbat kuadrillak hartu dute parte. Jantzirik eta aurkezpenik onena Antzeko kuadrillak egin du, bigarren sailkatu da Dekantzekoz eta hirugarren Trikiriki. Laugarren Antropayak izan da eta bosgarren Piperrak. Hona hemen desfileko irudirik onenak!

Osorik irakurri

☉ Galdakao

Bi gazte atxilotu dituzte Galdakaoko etxebizitza batean indarrez sartzeagatik

Olabarrieta auzoko etxebizitza batean indarra erabilita sartu ziren bart 19 eta 21 urteko bi gazte. Epailearen esku jarriko ditu Ertzaintzak

|

Ertzaintzako ibilgailuak artxiboko irudi batean // Geuria

Ertzaintzak 19 eta 21 urteko bi gazte atxilotu ditu Galdakaoko Olabarrieta auzoko etxebizitza batean indarrez sartzeagatik.

Gertaerak bart gauerdian jazo dira: pertsona batek SOS Deiakera deitu du Olabarrietan dagoen eta une horretan hutsik zegoen aita-amaginarreben etxean indarrez sartu direla esanez, instalatuta zuten zaintza-kamera deskonektatu egin dutela konturatu baitira.

Orduan, patruila bat bertaratu eta argi bat piztuta ikusi zuten eta etxebizitzaren goiko aldean bi gazteak aurkitu dituzte.

Bi gazteak epailearen esku utziko dituzte dagozkion eginbideak amaitu ostean.

Osorik irakurri

☉ Galdakao

Bideoa | Antzeko, Bertan Kaldo eta Dekantzekoz, Galdakaoko jaietako Playback lehiaketako onenak!

|

Playback lehiaketa mundiala da Galdakaoko jaietan eta atzo zuzenean bizi genuen! Txapeldun Antzeko izan zen: Mamma Miaren ‘Ai ama!’ bertsio euskalduna egin zuen kuadrillak. Euren amei omenaldi zoragarria egin zieten.

Bigarren Bertan Kaldo izan zen, hirugarren Dekantzekoz, laugarren Trikiriki eta bosgarren Erdu Mizketan.

GEURIAn lehenengo hiru postuetan sailkatutako ordezkariak elkarrizketatu zituen: Mirene eta Izaskun (Antzeko), June eta Ane (Bertan Kaldo), eta Ane eta Janire (Dekantzekoz). Aupa zuek!

Osorik irakurri

☉ Galdakao

Argazkiak | Galdakaoko jaietako Playback lehiaketa 140 argazkitan!

|

Playback lehiaketa arrakastatsua da Galdakaoko jaietan. Eta aurten ere ez du hutsik egin, beste urte batez Zizpak antolatuta. Irabazle Antzeko izan da, euren Ai Ama! (Mamma Mia!) bertsioari esker, amei omenaldia eginez. Bigarren Bertan Kaldo izan da, hirugarren Dekantzekoz, laugarren Trikiriki eta bosgarren Erdu Mizketan.

 

Osorik irakurri