Sareak

☉ Galdakao

Korrika 20 aurkeztuko dute gaur Galdakaon eta bihar Usansolon

Otsailaren 9an eta 10ean aurkeztuko du AEK euskaltegiak 20. Korrika Galdakaon eta Usansolon. Gainera, Korrika kopla erronka jarri dute martxan.

|

galdakao korrika 19 2015

Otsailaren 9an eta 10ean aurkeztuko du AEK euskaltegiak 20. Korrika Galdakaon eta Usansolon hurrenez hurren, 19:30ean Gandasegin eta Usansoloko frontoian. Ibilbidea, dokumentala, Korrika Txikia, antolatuko dituzten ekintzak eta ikuskizunen berri emango dute antolatzaileek.

Era berean, Korrika kopla erronka jarri du martxan Barandiaran AEK euskaltegiak. Helburua da Korrikaren inguruko kopla bat asmatzea. Martxoaren 20ra arte egongo da zabalik epea eta partaideek erduziebertsoeskola@gmail.com helbide elektronikora bidali beharko dituzte euren koplak.

☉ Galdakao

Galdakao, tentsio handiko eremu izendatzea eskatuko duen Bizkaiko lehen udalerria

Galdakaoko Udalak diagnostiko bat egin du eta zehaztu du Aperribain mugatzea alokairuen prezioa. Udalak, aho batez onartuta, eskaera bidaliko dio Eusko Jaurlaritzari

|

Etxebizitzaren inguruko diagnostikoa egin ostean, Galdakaoko Udalak zehaztu du Aperribain mugatzea alokairuen prezioa // Google Maps

Galdakaok etxebizitzen alokairuaren prezioa mugatzeko eta tentsio handiko eremu izendatzeko eskaera egingo dio Eusko Jaurlaritzari. Hori erabaki du udalbatzak aho batez gaur, uztaileko osoko bilkuran.

Zehazki, Aperribai ingurua gune tenkatu izendatu dezala eskatuko du Udalak, “alokairuaren prezioa mugatzea ekarriko luketen neurriak ezartzeko”, diote.

Eusko Jaurlaritzak etxebizitza alokatzeko “tentsio handiko eremuak” izan daitezkeenak identifikatu zituen iazko abenduan. Galdakao horien artean zegoen eta udalerriaren barruan erdigunea, Aperribai eta Usansolo (udalerri independiente izan aurretik) zehaztu zituen Jaurlaritzak.

Gauzak horrela, Udalak diagnostiko bat hasi zuen: “Etxebizitza errazteko diagnosi bat eta jarduketa berria martxan jarri genuen, eta horren arabera zehaztu dugu Aperribai soilik sartzea momentuz tentsio handiko eremu bezala. Aperribain alokairu-errenta diru sarreren % 30etik gorakoa da; beste barrutietan % 30etik gertu daude”, adierazi du Asier Egiraun Hirigintza arloko zinegotziak.

Hego Euskal Herri mailan Errenteria izan zen lehena eskaera egiten, eta Bizkaia mailan Galdakao izan da aurrena.

Eskualdeko lehena

Arrigorriaga, Basauri, Etxebarri eta Galdakao “tentsio handiko eremu” izendatu zituen Eusko Jaurlaritzak abenduan. Horrek esan nahi du, alokairuen prezioa mugatu ahalko dutela herri horietan, irizpide jakin batzuk bete eta Eusko Jaurlaritzari eskaria eginez gero.

Galdakaok, Etxebarrik eta Arrigorriagak eskaria egitea aurreikusten zuten; eta Basauri, txosten teknikoen zain dago. Momentuz, Hego Uribe eskualdean Galdakao izan da lehena eskaria gauzatzen.

Osorik irakurri

☉ Galdakao

Oier Ibarretxe boxeolari galdakaoztarra uztailaren 27an lehiatuko da Parisko Joko Olinpikoetan

Final hamaseirenak jokatuko ditu, arratsaldez eta gauez, 21:36etan bigarren aldiz igoko baita ring gainera. Final zortzirenetarako txartela lortuko balu, uztailaren 29an lehiatuko litzateke Ibarretxe

|

Oier Ibarretxe, ezkerrean, garaipen bat ospatzen // COE

Oier Ibarretxe boxeolari galdakoztarrak (Galdakao, 2003) Parisko Joko Olinpikoetan parte hartuko du, beste 41 euskal kirolarirekin batera.  Bangkoken lortu zuen Parisen lehiatzeko txartela, Emilio Garcia estatubatuarra garaitu ondoren.

Pisu arinen kategorian lehiatzen da Ibarretxe. Iaz Europako txapelketan, Budvan (Montenegro), urrezko domina irabazi zuen, 22 urtez azpikoen kategorian.

Erronka berri hau uztailaren 27an hasiko du, final-hamaseirenak jokatuz, arratsaldeko 17:06etan edo gaueko 21:36etan, hain zuzen ere. Final zortzirenetarako txartela lortuko balu, uztailaren 29an lehiatuko litzateke Ibarretxe, (11:48, 16:02 edo 20:48).

Hortik aurrerako hitzorduak abuztuarekin bat izango lituzke, final-laurdenak, finalerdiak eta finala abuztuaren 1ean, 4ean eta 7an baitira.

Osorik irakurri

☉ Galdakao

Argazkiak / Harrobia osasuntsu dagoela erakutsi dute Bengoentxeko goitibehera lasterketan

|

Parte hartzaileak, irteera hartzeko zain // Geuria

Bengoetxeko jaietan kirolari egin diote tartea gaur goizean, eta auzoko aldapak baliatuz goitibehera lasterketa ospatu dute.

Argi geratu da etorkizuna ziurtatuta dagoela, partaide gehienak oso gazteak izan baitira (bihotz gazteko heldu gutxi batzuk tarteko). GEURIA gidarien trebeziaren testigu izan da, hona hemen irudi onenak!

 

Osorik irakurri

☉ Galdakao

‘Herritik herrira’ doako kontzertua eskainiko du gaur Da Capo bandak Galdakaon

|

Gaurko kontzertua Kurtzeko plazan izango da, doan // Geuria

‘Herritik herrira’ udako kontzertua eskainiko du gaur, uztailak 18, Da Capo bandak Galdakaoko Kurtzeko plazan. Kontzertua 19:30ean hasiko da.

Bandako arduradunek adierazi dutenez, “guztiontzako ezagunak diren abesti herrikoiak” eskainiko dituzte, hala nola, Txoriak Txori edo Furra Furra: “Publikoak bandarekin abestea da nahia”, diote.

Abesti herrikoiez gain, ‘Piratas del Caribe’ edota ‘Second Suite Host’ piezak gehituko dizkiote kontzertuari, “errepertorioari kolore desberdinak gehitzeko”, diote.

Osorik irakurri

☉ Galdakao

Bideoa / Folklore Bizian jaialdiak Tanzaniako eta Boliviako dantzak eta musika ekarriko ditu Hego Uribe eskualdera

|

Andra Mari Dantza Taldeko, Tanzaniako Lumumba taldeko eta Galdakaoko Udaleko ordezkariak gaur, prentsaurrekoan // Geuria

Folklore Bizian jaialdiaren 37. edizioari hasiera emango diote gaur, uztailak 16, Galdakaon.

Aurten Tanzaniako Lumumba eta Boliviako Manuel Acosta taldeen dantzak eta musika ikusi ahal izango ditugu.

Galdakaon jaialdiaz gozatu ahal izango da uztailaren 16an eta 17an, baina ez da leku bakarra izango. Izan ere, Usansolon, Sopelan, Areatzan eta Arrigorriagan ere izango da jaialdia.

Tanzaniako eta Boliviako taldeez gain, Galdakaoko Andra Mari Dantza Taldeak (jaialdiaren antolatzailea) eta Usansoloko Oinarin Dantza Taldeak ere parte hartuko dute.

Halaber, Galdakaoko Ad Libitum Txistu Bandak ere parte hartuko du jaialdian, Andra Mariko dantzariak laguntzen, jaialdiko lehen saioan (gaur; egitaraua osorik albistearne amaieran).

Egitaraua / Folklore Bizian 2024

Uztailak 16, asteartea
20:30 Galdakao, Kurtzeko plaza
– Lumumba (Tanzania)
– Manuel Acosta (Bolivia)
– Ad Libitum (Galdakao)
– Andra Mari Dantza Taldea (Galdakao)

Uztailak 17, asteazkena
20:30 Galdakao, Kurtzeko plaza
– Manuel Acosta (Bolivia)
– Lumumba (Tanzania)

Uztailak 18, osteguna
20:00 Usansolo, Unkina kiroldegia
– Oinarin Dantza Taldea (Usansolo)
– Lumumba (Tanzania)
– Manuel Acosta (Bolivia)

Uztailak 19, ostirala
20:00 Sopela, Urgitxieta plaza (Larrabasterra)
– Andra Mari Dantza Taldea (Galdakao)
– Lumumba (Tanzania)
– Manuel Acosta (Bolivia)

Uztailak 21, igandea
20:00 Areatza, frontoia
– Andra Mari Dantza Taldea (Galdakao)
– Lumumba (Tanzania)
– Manuel Acosta (Bolivia)

Uztailak 22, astelehena
20:30 Arrigorriaga, kiroldegia
– Andra Mari Dantza Taldea (Galdakao)
– Lumumba (Tanzania)
– Manuel Acosta (Bolivia)

Osorik irakurri