Zaratamoko Udalak hainbat ekintza antolatu ditu Gabonetan. Besteak beste, kontzertua Bilboko Koral Elkarteko Kontserbatorioko Jesús Guridi Orkestraren eskutik, elikagai bilketa, Olentzerori eta Errege Magoei harrera eta umeentzako jolas parkea.
GABONAK 2015 – ZARATAMO
Abenduak 19, larunbata
19:00 Gabonetako kontzertua Elexaldeko San Lorentzo elizan: Bilboko Koral Elkarteko Kontserbatorioko Jesús Guridi Orkestra
Abenduak 21-21
17:00-20:00 Elikagaien bilketa Elexaldeko Kultur Etxean. Batzen den janari guztia Zaratamon errenta txikia dutenen artean banatuko dute, gizarte langileak balorazioa egin ondoren.
Abenduak 24, osteguna
18:30 Olentzero Arkotxako frontoian: opari banaketa eta Gabon kantak
19:00 Olentzeroren etorrera Elexaldeko plazara: opari banaketa eta Gabon kantak
Abenduak 28, astelehena
11:00-13:30 / 17:00-19:30 Umeentzako jolas parkea Arkotxako frontoian
Abenduak 29, asteartea
11:00-13:30 / 17:00-19:30 Umeentzako jolas parkea Elexaldeko frontoian
Urtarrilak 4, astelehena
18:00 Umeentzako zinea Elexaldeko Kultur Etxean
Urtarrilak 5, asteartea
18:30 Magiazko saioa Arkotxan
19:30 Erregeen kabalgata Arkotxan
