
50 urte hauetako edo lehenagoko materiala biltzen ari da Herriko Taldeak irailaren 15era arte. Hala nola, argazkiak, kartelak, pegatinak edota kontakizunak.

Jou Gonzalez Doctor Deseo taldeko saxofonista da eta Francis Diez abeslariarekin eta EOSarekin batera, "Cuánto frío hace en Saturno" kantaren moldaketan parte hartu du, saxofoia joaz.

"Guztiontzako Santakurtzak" lanak irabazi du aurtengo Galdakaoko jaietako kartel lehiaketa. Akzesit lokala Josune Martinezek irabazi du eta Aroa Etxebarriak haurren kategoriako saria.

Irailaren 8tik 17ra bitartean ospatuko dira Galdakaoko jaiak. Kale animazioa, kirola, umeentzako parkeak, txapelketak eta bertso jaialdia, besteak beste, izango dira.

Ortuondo Gaztetxeko Irrati proiektuak eta Susterra Elkarteak III. Laburmetrai lehiaketa antolatu dute. Lanak bidaltzeko epea zabalik irailaren 9ra arte.

Jai Batzordeak 50 jarduera baino gehiago antolatu ditu: kale animazioa, kontzertuak, antzerki musikalak, kalejirak, kirola, hitzaldiak eta txapelketak, besteak beste.

Gastronomia eta karta txapelketak, dantzaldiak, herri bazkaria eta bestelako jarduerak antolatu dituzte. Su Ta Gar eta Barricada taldeen tributuak izango dira.

Gu. Ez gaude bakarrik, Ez dok hiru, Alizia eta Loo antzerki obrak Torrezabal Kultur Etxera ekarriko dituzte urteko azken lauhilekoan.

Kantatuaz Arrigorriaga kalera irten da beste behin ere. Oraingoan Madalenak jaietan. Euskal abestien laguntzaz kalejira egin dute herriko kaleetatik.

Musika ez da falta Arrigorriagako jaietan. Uztailak 24 dituen honetan euskal abestiekin kalejira antolatu dute Kantatuaz Arrigorriaga ekimenekoek.