
15,6 milioi euro bideratuko dituzte Etxebarrin institutu berria eraikitzera. DBHko bost lerro eta batxilergoko hiru zabalduko dituzte.

Igande honetan, uztailaren 17an, ospatuko da 2022ko Upoko Jaia. Zaratamoko Udalak nagusientzako garraioa eskainiko du Elexalde eta Moiordin auzoetatik.

Arrigorriagako Soinuarri musika elkarteak Kale Gorrian Fest jaia antolatu du uztailak 16rako (larunbata). Goizeko hamabietatik gaueko ordu bata arte zortzi kontzertu eskainiko dituzte hainbat euskal taldek

Irantzu Lekue (Gasteiz, 1987) artista eta aktibista kulturalak bospasei urte daramatza horma-irudiekin lanean. Uztailaren 4an, Zaratamoko Gurutzalde auzoan ekin zion bere azken proiektuari: berdintasunaren eta feminismoaren...

Arrigorriagako Udalak “jaiak parekidetasunean bizi ahal izateko” dekalogoa garatu du Madalen eta Loturarik Gabe elkarteekin eta Urruma asanblada feministarekin batera.

Basauriko Udalak bost obra publiko lizitatu beharko ditu bigarren aldiz. Horietako lau hutsik gelditu dira; San Miguel auzoko aparkalekuaren eraikuntza esleitu zaion enpresak kontratuari uko egin...

Zeberion mediku falta salatu eta osasun eredua berritzea eskatzeko bigarren kontzentrazioa egingo dute udaletxe parean ostiral honetan, ekainaren 8an, 19:30ean

Bizkaiko bost menditara egingo diren irteerek Pagasarrira egiten den urteroko igoeraren lekua hartuko dute, “BBK Mendi Martxak” izeneko egitasmoarekin. Galdakaoko Gangurenera ibilbidea da horietako bat.

Hile honetako lau ostegunetan (uztailak 7, 14, 21 eta 28), kaleko zinema antolatuko da Galdakaoko Urreta ikastetxeko patioan. Publiko guztientzako filmak eskainiko dira doan bi ordu...

Arrigorriagako Udal Euskaltegiak C1 mailako ikastaro trinkoan izena emateko epea luzatu du uztailaren 8ra arte. Langabetuek doan egin ahalko dute C1 ikastaroa.