
Metroaren 5. Linearen aldeko Galdakaoko plataformak martxa antolatu du maiatzaren 7an, igandez. Metro zerbitzua Galdakaora irits dadin aldarrikatuko dute.

Errefuxiatuen aldeko ekintzak egin dituzte Basaurin Gernikako bonbardaketaren 80. urteurrenean. Ondoren, oinezko zutabeak egin dituzte Gernikara.
Alargunen Eskualdeko Batzarra ospatuko da apirilaren 29an, larunbatez, Basaurin. 300 emakume inguruk parte hartuko dute asanbladan.

Arrigorriaga, Orozko, Zeberio, Zaratamo eta Arrankudiagatik datozen herritarrak Basauritik irtengo dira Muxikara trenez, handik oinez Gernikara heltzeko.

1977ko apirilaren 27an, orain dela 40 urte, leherketa batek tragedia ekarri zuen Basauriko Ripolin pintura enpresan. Bost langile hil ziren eta hainbat zauritu utzi zituen.

Euskararen erabilera areagotzeko erronkari heldu diote Arrigorriagako bederatzi kirol elkartek. 1.700 bat gaztek hartuko dute parte.

Larriki gaixorik dauden Euskal Herriko presoak etxeratzeko eskatu dute gaur Basaurin ehun bat pertsonek egindako mosaikoan.
Euskarabila Elkarteak eta Sargantana belardendak pasta agroekologikoa egiteko tailerra antolatu dute apirilaren 29an. Izena ematea beharrezkoa da.
Maite Minez III da liburuaren izenburua eta Arrigorriagako institutuko ikasleen maiatasun-gutunak ditu barnean. Aurkezpena apirilaren 26an izango da.

Zuhaitz Eguna antolatu dute Ugaoko Udalak eta Historia Ezagutzeko Zentroak apirilaren 28an, ostiralez. Landaketa egiteko izena eman behar dute interesatuek.