
Aurten 35 lan aurkeztu dituzte Ganorabakao Komiki lehiaketara: Bizkaiko 10, Euskal Herriko 8 eta Espainiako 17. Hauek izan dira saridunak:

Azbarren auzoan 345 etxebizitza egingo dituzte, denak Babes Ofizialekoak. Udalbatzak onartu egin du HAPOaren aldaketa EAJ, EH Bildu, PSE eta PPren aldeko botoekin.

Urtetik urtera, 300 bat herritar galtzen ditu Basaurik. 1986. urtetik mantendu den joera da. Orduan, 51.931 biztanle hartu zituen herriak; egun, 40.983 ditu

Arrigorriagako jaiak izango dira uztailaren 21etik 25era bitartean. Oraindik egitaraua zehazteke dago, baina dagoeneko kartel lehiaketa jarri dute martxan.

Hiru furgonetetako arduradunak auzipetu ditu Torres epaileak. Epaiketatik kanpo geratu dira tiro egin zuten ertzainak eta operazioaren arduradun nagusia.

Ugaoko Jai Batzordeak herritarren iritzia jakin nahi du Udiarragako Ama Birjinaren omenezko jaietan irailaren 8an musika kontzertuak aukeratzeko.

10.263 arrigorriagar zeuden deituta Gure Esku Dago ekimenak antolatutako galdeketan eta parte hartzea %14,54koa izan da: guztira, 1.492 boto eman dituzte.

Madalen Errota kaleko egoitzan izango dira hautestontziak. 09:00etatik 20:00etara irekiko dituzte mahaiak. Tartean, zenbait ekintza antolatu dituzte.
Oporren II. Azoka ospatuko da Arrigorriagan apirilaren 1ean eta 2an. Bidaiak, auzolandegiak, boluntariotza, hizkuntza-prestakuntza eta urte-sasoiko enplegua.

Pertxin bidean dagoen trenbide-pasabidea kentzeko 206.000 euro inbertituko ditu Eusko Jaurlaritzak. Bide berria Torreondo kaleko pasagunearekin lotuko dute.