Martxoaren 13an, igandez, Zuhaitz Eguna antolatu dute Hego Uribeko zenbait udalerrietan: Arrigorriagan, Basaurin eta Zaratamon.
Mikel Urrutikoetxea eta Aimar Olaizola bikoteak hurrengo faserako txartela eskuratu zuen otsailaren 12an Artola eta Albisuren aurrean gailenduta.
Martxoaren 4an, ostiralez, hasiko da Zaratamoko IV. Upo Mendi txapelketa Elexaldeko frontoian 18:00etatik aurrera. Arkotxako zein Elexaldeko frontoiek hartuko dute torneoa hemendik aurrerako ostiraletan, ekainaren 17ra...
Zaratamoko Udalak Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura Sailarekin lankidetzan azkenaldian egin diren laburmetrai onenenen aukeraketa bat eskainiko du otsailaren 25etik 27ra bitartean Elexalde Kultur Etxean.
Arkotxako jaiak ekainaren 3tik 5era ospatuko dira eta programa prestatzeko gaur, otsailak 12, bilera egingo du Jai Batzordeak Kultur Etxean 18:30etan.
Udaltalde 21 Nerbioi-Ibaizabalek autokonpostaje tailerra antolatu du Etxebarrin, eskualdeko hondakinetako frakzio organikoaren gaikako bilketa areagotzeko kanpainaren barruan.
Orain dela hamar urte parkeak zuen baso itxura berreskuratzeko asmoz, astigarrak, elorri zuriak, sagarrondoak eta gerizondoak landatuko dituzte.
Saioak ordubete inguru iraungo du eta bertaratzen direnek gakoak eta emaitza onak lortzeko irtenbide eraginkorrenak jasoko dituzte. Tailerrean parte hartzeko izena eman behar du interesatuak.
Zaratamoko Udalak hainbat ekintza antolatu ditu Gabonetan. Besteak beste, kontzertua Bilboko Koral Elkarteko Kontserbatorioko Jesús Guridi Orkestraren eskutik, elikagai bilketa, Olentzerori eta Errege Magoei harrera eta umeentzako...
Igandean jokatuko dute Bilboko Bizkaia frontoian Lau t’erdiko txapelketako finala Mikel Urrutikoetxea zaratamoztarrak eta Juan Martinez de Irujo iberotarrak.