Sareak

☉ Basauri

San Migeleko Mikelats elkarteak jaietako hainbat jardueratan izena emateko epea zabalduko du

Aurtengo San Migelgo jaiak irailaren 24tik urriaren 2ra ospatuko dituzte eta jaietako programa osoa publikatu ez badute ere, Mikelats elkarteak hainbat jardueraren berri eman du: irailaren 7an, 8an eta 9an, 18:30etatik 21:00ak arte Kuadrillen jaitsieran, indabada herrikoian Playback txapelketan eta X. Paelladan parte hartzeko epea zabaldu dute.

|

San Migeleko jaiak, 2019an // Geuria

Aurtengo San Migelgo jaiak irailaren 24tik urriaren 2ra ospatuko dituzte eta jaietako programa osoa publikatu ez badute ere, Mikelats elkarteak hainbat jardueraren berri eman du: irailaren 7an, 8an eta 9an, 18:30etatik 21:00ak arte Kuadrillen jaitsieran, indabada herrikoian, Playback txapelketan eta X. Paelladan parte hartzeko izena emateko epea zabalduko dute.

Kuadrillen jaitsiera irailaren 24an egingo dute (larunbata). Indabada herrikoia irailaren 25ean prestatuko dute eta izena emateko orduan 20 euro eman beharko ditu interesdun bakoitzak “gordailu moduan”. Mikelatsen arabera egunean bertan itzuliko dute dirua.

Hilaren 25ean ere Playback txapelketa egingo dute eta Mikelatseko kideek iragarri dute izena emateko orduan abestia pendrive batean eraman beharko dutela parte-hartzaileek.

Urriaren 1ean X. Paellada prestatuko dute eta 7 euro ordaindu beharko ditu parte-hartzaile bakoitzak jateko.

☉ Basauri

89 urteko gizon bat desagertu da Basaurin eta bere bila ari dira

|

Vost Euskadik sare sozialetan zabaldu duenez, Luis Martin Aldea izeneko 89 urteko gizona desagertu zen atzo arratsaldean San Migelen, Basaurin.

Desagertu zen momentuan kirol-zapatila beltzak, galtza bakeroak, txamarra beltza eta txapel beltza zeramatzan. Aterki beltz txiki bat eta makila bat ere bazeramatzan.

San Migelen, Basaurin, Arrigorriagan edo inguruetan egon litekeela adierazi dute Luisen senideek sare sozialetan.

Edozein informazio izatekotan, 112 telefono zenbakira deitzea eskatu dute Vost Euskaditik. Era berean, Luisen senideek sare sozialetan zabaldu dute telefono zenbaki bat: 636 311 253 (Alfredo, bere semea).

Osorik irakurri

☉ Basauri

Argazkiak / Rocio Jaia antolatu dute Basaurin, San Faustin erara

|

San Faustin kuadrillak Rocio Jaia ekarri du gaur Basaurira. Bertín Osborne, Isabel Pantoja eta bere seme Paquirrín, Albako dukesa, Rocio Jurado, María del Monte, Joaquín eta Tío Pepe bezalako pertsonaiak izan dira protagonista nagusiak. Era berean, lasterketak, zaldiak, ermandadeak, rocieroak eta prozesio honetako elementu guztiak izan dira, Rocio ermita bera barne.

Osorik irakurri

☉ Basauri

Alex Garcia Galasen familia laguntzeko 11.245 euro lortu dituzte Basaurin

Basauriko tabernetan Basozelaiko Auzo Elkarteak jarritako itsulapiko solidarioak ekainera arte mantenduko dituzte, eta San Juan jaietan diru hori emango diote Alexen familiari

|

Alex Garcia Galasen ama, Basauriko alkatearekin eta Basozelai Auzo Elkarteko ordezkariekin // Basauriko Udala

Alex Garcia Galas basauriarraren familia laguntzeko 11.245 euro bildu dituzte Basaurin. Basozelaiko El Maño Auzo Elkarteak asteburu solidarioa antolatu zuen apirila bukaeran eta jaialdi horretan bildutako dirua eman diote gaur Alexen familiari; zehazki, Tere Galas bere amari.

“Oso eskertuta nago gure herriari, eta oso hunkituta ikusita zelan irauli den Basauri Alex eta gu laguntzeko”, adierazi du Terek. Alex Thailandian ospitaleratuta egon zen bitartean senideek maileguak eskatu behar izan dituzte tratamentu medikuak ordaintzeko. “Jaso dugun dirua mailegu horiek ordaintzeko erabiliko dugu”, dio.

Alex pankreatitisak jota gaixotu zen otsailean Thailandian eta apirilaren 21era arte Bangkokeko ospitale batean izan zen. Orduan Gurutzetako ospitalera lekualdatu zuten, Espainiako Gobernuaren laguntzarekin.

Itsulapikoak saltokietan

Asteburu solidarioaz gain, Basozelaiko Auzo Elkarteak itsulapikoak jarri ditu Basauriko hainbat saltokitan eta tabernatan. Guztira, 80 itsulapiko.

“Ekitaldi solidario horiek antolatu aurretik, 80 itsulapiko inguru banatu genituen hainbat denda eta ostalaritza-establezimendutan, Alexentzat diru gehiago biltzeko. Diru hori Basozelaiko San Juan jaietan emango diogu familiari, itsulapikoak aste batzuk gehiago jarrita mantenduko ditugulako”, azaldu dute Jonatan Merinerok, Gorka del Riok, Esther Pérezek eta Angel Muñozek, Basozelaiko Auzo Elkarteko ordezkariek.

Osorik irakurri

☉ Basauri

Rocio Jaia ekarriko du San Faustin kuadrillak Basauriko kaleetara

Maiatzaren 18an, larunbatez, egingo du Rocio Jaia San Faustin kuadrillak Basaurin. Guztira 70 lagunek hartuko dute parte “parodia paregabean”

|

Iaz Charles III.aren eta Camillaren koroatzea egin zuen San Faustinek Basaurin // Geuria

San Faustin lotsagabe kuadrilla berriro aterako da Basauriko kaleetara, edo eurek esaten duten bezala, “Dos Caminoseko kaleetara”. Iaz Charles III.aren eta Camillaren koroatzea antzeztu zuten, eta aurten Rocio Jaia egingo dute maiatzaren 18an, larunbatez.

“Parodioa paregabea” egingo dutela diote: “Umorez beteriko ekitaldi paregabe batean, Bizkaiko herri xarmagarri eta turistiko honetako biztanleak Andaluziako ospakizun ikoniko honen berrinterpretazio barregarri baten lekuko izango dira”, diote.

Rocio jaia 12:30ean hasiko dute Arizgoitiko plazan eta oinezkoen kaleetatik (herriko euren lekurik gogokoena) zenbait geldialdi egingo dituzte: “Lasterketak, zaldiak, ermandadeak, rocieroak eta prozesio honetako elementu guztiak izango dira, Rocio ermita bera barne”.

“Farandulak ere parte hartuko du ekitaldian: Bertín Osborne, Isabel Pantoja eta bere seme Paquirrín, Albako dukesa, Rocio Jurado, María del Monte, Joaquín, Tío Pepe…”, diote. Guztira 70 lagunek parte hartuko dute erromeria honetan.

Akais taldearen kontzertua

San Isidro plazan bazkaria antolatu du San Faustinek Rocio jaian parte hartuko dutenekin. Eta, 18:00etan Akais taldearen kontzertua antolatu dute Begoñako Andra Mari kalean.

“Kultur aniztasuna ospatu nahi dugu, eta, aldi berean, dibertimendua eta barrea eragin. Rocio Jaia ekitaldi bikaina da eta gure parodia maitasunez eta umore onez beteta egongo da, non gure Dos Caminos maiteko herritar guztiek gozatzea espero dugun”, diote.

Osorik irakurri

☉ Basauri

San Fausto plaza berria eraikitzeko lanak aste honetan hasiko dituzte, Basaurin

Lanak maiatzean hasi eta 12 hilabeteko epean bukatuko dituzte. “Hala ere, litekeena da plazaren zati bat lehenago erabiltzen hastea”, diote udal ordezkariek

|

Obrak hasteko prestaketa lanak hasi zituzten duela egun batzuk // Geuria

Hemendik urtebetera San Fausto plaza, Trintxera ezizenez ezagunagoa, guztiz berrituta ikusiko dute basauriarrek. Hain zuzen ere, plaza berria eraikitzeko lanak aste honetan hasiko diztuzte, eta 12 hilabeteko epean bukatuko dituzte. “Hala ere, plazaren zati bat epe hori baino lehen erabiltzen hastea aurreikusten dugu”, diote udal ordezkariek.

Obrek ez dute eraginik izango egungo plazaren parterreko zuhaiztian, eta argiteria publikoa, hiri-altzariak eta zoladura guztiak berrituko dituzte.

Ingurunean integratutako harmaila bat eta berdegune zabalak izango ditu plazak, herritarrek duela bi urte bozketa bidez hala erabita.

“Plataforma berri bat eraikiko da, lotuko dituena Arizgoiti plazako bizitegi-eraikin berria, gaur egungo zubia eta Autonomia kalea, kalearen pare geratuko den plaza bat sortzeko”, diote.

San Fausto plaza berriak itxura hau izango du, Social Antzokitik ikusita // Basauriko Udala

Era berean, Florian Tolosa, Autonomia, Arizgoiti plaza eta San Fausto plaza beraren arteko konexioa hobetuko dituzte. “Konfigurazio berriari esker, oinez eta ibilgailuz iritsi ahal izango da plazaren ondoko etxebizitzetara, alboko kaleen arteko kota-diferentziak gaindituta”, diote.

“San Fausto Plaza berriak bi xede nagusi izango ditu: basauritarrek aisiaz gozatzeko eta lasai egoteko leku atsegin bat edukitzea, eta erabilera sozialetarako espazio bat sortzea, ekitaldi herrikoiak, kulturalak edota kirol-arlokoak egiteko”, diote.

Osorik irakurri