Sareak

☉ Etxebarri

13,5 milioi euroko aurrekontua onartu dute Etxebarrin, iaz baino 1,7 milioi gehiago

|

Besteak beste, igerileku berri bat eraikitzeko 695.000 euro bideratuko ditu Udalak // Geuria

Etxebarrik 13,5 milioi euroko aurrekontua du aurten, iaz baino 1,7 milioi gehiago (% 14,4 gehiago) eta 2020an baino milioi bat gehiago. Besteak beste, honako gastuak izango ditu aurten Udalak: Lehen mailako gizarte-ekintzara 1,6 milioi bideratuko dituzte; Segurasuna eta ordena publikorako 1,4 milioi; Etxebizitza eta hirigintzarako 352.000 euro; Bideak garbitzera 1,1 milioi; Parke eta berdeguneak zaintzera 429.000 euro; Behargintzara 168.000 euro; Haur eta lehen hezkuntzako ikastetxeetara 568.000 euro; Bigarren hezkuntzako ikastetxeetara 5.000 euro; Hezkuntzako zerbitzu osagarrietara 69.000 euro; Helduen hezkuntzara 12.000 euro: Cime berrikuntza zentrora 211.000 euro; Kultura arlora 299.000 euro; Liburutegi publikoetara 214.000 euro; Kulturaren sustapenera 79.000 euro; Euskarara 384.000 euro; Gazteria zerbitzura 663.000 euro; Jaietara 105.000 euro; Kirola sustatzera 351.000 euro; Kiroldegira 485.000 euro; Merkataritza sustatzera 169.000 euro; eta Etxebarribusera 427.000 euro.

“13,5 milioiko aurrekontua planteatzen da, zerbitzuen % 100ari eustea ahalbidetuko duena, hobekuntza eta Gizarte Zerbitzuen aldeko apustu garbia dakartenak; elkarteen, kluben, jai-elkarteen eta gainerako erakundeen diru-laguntzen igoera orokorra jasotzen dutena, beharrezko inbertsio batzuk egitea ahalbidetuko duena eta, batez ere, merkataritza-zerbitzu berriak abian jartzea ahalbidetuko duena”, dio Loren Oliva alkateak. Datuak datu, udal-langileen atalean honakoa jasotzen du 2022ko aurrekontuak: langile guztiei % 2ko soldata-igoera, 2022an Arkauten sei hilabeteko prestakuntza jasoko duten eta kontratatu diren lau polizia-agenteen soldatak eta dietak eta Herritarren Segurtasunean agente bat gehiago kontratatzea, besteak beste.

Bestetik, honako inbertsioak egingo ditu Udalak aurten: txakurrentzako bi gune berri egokitzea Kukullaga parkearen inguruan eta Zintururi inguruan (68.000 euro); Lezama Legizamon kaleko horma, Sabino Arana zubiaren aurreproiektua eta Kultur Etxeko fatxada berritzea (100.000 euro); Ganguren Mendi kaleko parterrean ureztatze automatikoa instalatzea (7.200 euro); hondakinak biltzeko kontratu berria (250.000 euro) eta udal eraikinak garbitzea (28.000 euro); edukiontzi marroiak txarte-kontrola duten edukiontzi eraginkorragoekin ordezkatzea (105.000 euro); Forua frontoia egokitzea (15.000 euro); kiroldegiko dutxa guztietako sakagailuak aldatzea eta puntu zehatzetan kamerak jartzea (25.000 euro); igerileku berri bat eraikitzea (695.000 euro); esku-hartze psikosozialeko zerbitzua (97.200 euro), eskola-laguntza (94.000 euro), esku-hartze komunitarioa (138.000 euro) eta etxeko laguntza zerbitzua (350.000 euro) lizitatzea; eguneko zentroetarako diru-laguntza (30.000 euro); merkataritza-bulego bat abian jartzea eta hura dinamizatzea (60.000 euro); eta merkataritza lokal hutsak identifikatzea eta martxan jartzea (40.000 euro).

“Partaidetza-prozesu bat egin dugu, bi fasetan: lehenik, herritarrek, erakundeek eta gainerako kolektiboek aurrekonturako proposamenak egin zitzaten epea zabaldu genuen azaroaren 8tik 22ra; eta, bigarren fasean, gobernu taldeak egindako aurrekontu proposamenari buruzko kontsulta egin zitzaien oposizioko gainerako alderdiei abenduaren 3tik 15era. Harribide Fundazioak adinekoei zuzendutako dinamizazio-programa bat abian jartzeko proposamena egin zuen. Aldez aurretik bilera bat egin da proiektu hori egiteko eta Gizarte Zerbitzuei helarazi zaie, martxan jarri ala ez erabakitzeko. Beraz, aurrekontuari begira, oraindik ez dira sartu”, dio Olivak. EAJk ere zenbait zenbait proposamen egin zizkion aurrekontu proposamenari, hala nola, espazio gehiago estaltzea edota nekazaritza merkatua berreskuratzea. Espazio gehiago estaltzearena, adibidez, egin eging du Udalak: “Legegintzaldi hau estalitako bi eremu berrirekin amaituko dugu: dagoeneko eraikita dago Barandiaran ikastetxeko jolastokia, eta Zintururiko jolasparkekoa lizitazio-fasean dago. Gainera, Zintururiko kirol anitzeko pista estaltzea ere aztertzen ari gara”, dio Olivak. 2022ko aurrekontua LVP, PSE eta EAJren aldeko botoekin eta EH Bilduren abstentzioarekin onartu zuten abenduaren 21eko ezohiko osoko bilkuran.

Zorra aurten kitatzea

Udalarentzat diru-sarrerarik garrantzitsuena Udalkutxako funtsetik dator. Aurten, 8,3 milioi euro jaso ditu Etxebarrik, eta horregatik handitu da aurrekontua. Gainera, 2021eko aurrelikidazio positiboko 583.000 euro gehiago ere jasoko ditu Udalak, “baina otsailera arte ez da behin betikoa izango”, alkateak abenduko osoko bilkuran zehaztu zuenez. “2021eko ekitaldia positiboan itxi zenez, lehenik eta behin Udalkutxaren itzulketa konpentsatu behar dugu. Etxebarriren kasuan 412.000 euro geratzen zaizkigu ordaintzeke. Horren arabera, Udalkutxaren diru-sarreren 8,8 milioi euro zenbatzen dira guztira, eta era berean, gastuen atalean 412.000 euro jasotzen dira. Beraz, Udalak Aldundiarekin duen zorra kitatuta geratuko litzateke 2022ko ekitaldian zehar”, dio Olivak.

☉ Etxebarri

Julene Alonso etxebarritarra laguntzeko ‘Igeri eta lagundu’ kanpaina zabalduko dute herrian

|

Julene Alonso eta bere ama Teresa duela bi urte Etxebarriko udaletxean Maratones Javi Conde ekimeneko txeke solidarioa jasotzen // Geuria

Julene Alonso Rodriguez Rett sindromea pairatzen duen 7 urteko etxebarritarra da eta bera laguntzeko ekimen solidarioa martxan jarriko dute Etxebarrin.

Hain zuzen ere, ‘Igeri eta lagundu’ kanpaina sortu dute. Ekainaren 2an, igandez, izango da ekitaldi solidarioa (15:00-19:00) eta bildutako euro bakoitzeko, Etxebarriko igerilekuan lau luze egingo dituzte herritarrek.

Gainera, dohaintzak egiteko Julenett itsulapikoak jarriko dituzte kiroldegiko sarreran, eta kontu-korronte bat zabaldu dute (ES61 2100 4952 1122 0006 1025).

Bestetik, igeri egiteko txanoak salduko dituzte 3 euroan Etxebarriko kiroldegian.

Mutazioa genetan

Rett sindromea genetan gertatzen den mutazioa da. Ondorioz, haurrak behar bezala garatzeko arazoak ditu: haurrek berba egiteari uzten diote eta eskuen erabilera galtzen dute gehienetan, kasu bakoitzaren arabera.

“Jaio eta 8-9 hilabetera tonu muskularrik ez zuela ikusi genuen”, azaldu zigun duela bi urte Teresak, Juleneren amak. Orduan, 2022an Maratones Solidarios Javi eta Jon elkarteko Javi Conde eta Jon Salvador kideek 1.500 euroko txeke solidarioa eman zieten Juleneren senideei.

Neurologia espezialitatera eraman zuten gurasoek eta autismo mota bat zela esan zieten bertan. Eta 18 hilabete egin zituenean atzerapausu oso nabarmena jasan zuen Julenek: etengabeko zapladak ematen hasi zen, etengabe hitz egiten, katamarka egiteari utzi zion eta beste hainbeste sintomekin… urte bi igaro ostean ikerketaren emaitzak eman zizkieten gurasoei: Julenek Rett sindromea dauka.

“18 urteko ume bat izatetik haurtxo txiki bat izatera igaro zen berriro Julene”. Teresaren arabera, umea guztiz dependientea da eta zainketa lan guztiak egin behar zaizkio, haurtxo bat balitz.

Osorik irakurri

☉ Etxebarri

Bideoa / Etxebarriko Euskarazko Liburu eta Disko Azokak ateak zabaldu ditu bere 20. edizioan

|

Euskarazko Liburu eta Azokak ateak zabaldu ditu Etxebarriko plazan. Aurten 20. edizioa da eta “urteurren berezi” honetan “aipamen berezia” egin nahi izan diete San Antonioko eta Bekosoloko Elena eta Koldo liburuzainei.

Azokaren irekieran (atzo, maiatzak 9), gainera, Alex Txikon eta Unai Ormaetxea izan ziren, ‘Mundu bat motxilan’ liburua aurkezten.

Euskarazko Liburu eta Azoka zabalik dago gaur (17:00-20:00) eta bihar (10:00-14:30 eta 17:00-20:30).

Era berean, azokarekin batera, kale antzerkia antolatu dute: ‘Marraka’ hankapalu ikuskizuna (maiatzak 10, 18:00), ‘DanzJolas jaia’ (maiatzak 11, 13:00) eta ‘Egun on Sikiera!’ (maiatzak 11, 19:00).

Osorik irakurri

☉ Etxebarri

Etxebarriko ‘Presa’ aisialdi guneko mahaiak erreserbatzeko zerbitzua zabalik dago urrira arte

|

Etxebarriko herritarrek lehentasuna dute mahaiak erreserbatzerako orduan // Geuria

Etxebarriko ‘Presa’ aisialdi guneko mahaiak erreserbatzeko zerbitzua hasi da eta urriaren 29ra arte luzatuko da.

Asteburuetan soilik funtzionatuko du zerbitzuak, eta mahaiak erreserbatzea 08:30etik 09:30era bitartean izango da Presa tabernan. Erreserba egiten duenak 20 euroko fidantza utziko du, “eta bukatutakoan mahaia eta eremua garbi eta egoera egokian uzten badu, fidantza itzuliko zaio”, diote udal ordezkariek. Etxebarriko herritarrek lehentasuna dute mahaiak erreserbatzerako orduan.

“Eremu hau guztion gozamenerako gunea da. Beraz, espazioa ondo erabiltzeko eta dauden arauak errespetatzeko eskatzen dizuegu, iritsi orduko zeuden baldintza beretan uzten saiatuz eta hondakinak uzteko birziklatzeedukiontziak erabiliz”, diote udal arduradunek.

Osorik irakurri

☉ Etxebarri

Mirador proiektuko etxebizitzen zozketa maiatzean egingo du Etxebarriko Udalak

|

Mirador proiektuko etxebizitzak eraikitzen hasi dira dagoeneko // Geuria

San Antonio auzoan, Institutu berriaren ondoan, 95 etxebizitza eraikitzen ari dira: babes ofizialeko 60 etxebizitza eta udal-tasazioko 35.

Etxebiden izena emanda eta udalerrian erroldatuta dauden herritarrei zozketaren berri eman zien Udalak apirilean eta eskaerak apirilaren 8tik 26ra bitartean aurkeztu zituzten. Udalak onartutakoen behin-behineko zerrenda publikatun du:

Etxebiden erosketa-aukeran izena emanda egoteaz gain, zozketan parte hartzeko baldintzak honako hauek dira: bizikidetza-unitateko pertsona bat gutxienez Etxebarrin erroldatuta egotea 2022ko apirilaren 27tik aurrera edo udalerrian erroldatuta egon izana aurreko 10 urteetatik bostetan; “hau da, bost urtez erroldatuta egon izana 2013ko apirilaren 27tik 2023ko apirilaren 27ra bitartean.

Izena emateko epea amaitutakoan, onartutakoen behin-behineko zerrendak argitaratu ditu Udalak (guztira 146 herritar daude zerrenda horretan), eta alegazioak egiteko eta akatsak zuzentzeko epe bat irekiko dute. Epe hori igarota, zozketa egingo du Udalak. Udal ordezkariek adierazi dutenaren arabera, zozketa maiatzean zehar egingo dute, oraindik data zehatzik jakin barik.

Zozketaren prozedurari dagokionez, pertsona edo bizikidetza-unitate bakoitzari zenbaki bat esleituko diote. Bi zozketa egingo dituzte: bata etxebizitza babestuetarako eta bestea tasatuetarako.

Osorik irakurri

☉ Etxebarri

Etxebarriko futbol zelaiaren sarrerarainoko bidea ireki du Udalak, “erabilera publikorako”

|

Etxebarriko futbol zelaiaren kanpoaldea berritu du Udalak. Zehazki, itxitura berria jarri diote eta sarrera nagusiko atea eta etxola kendu dituzte.

“Esku-hartze horri esker, larrialdietako zerbitzuak, hala nola, poliziak, ate hori irekitzeko edo ixteko gelditu behar izan gabe mugitu ahal izango dira”, diote udal ordezkariek.

Obra horren bidez, elizatik futbol zelaiaren sarrerarainoko bidea eta N-634 errepideko oinezkoentzako pasabidea ireki nahi izan ditu Udalak, “erabilera publikorako”.

“Proiektu honek jasotzen du, halaber, zelaiaren kanpoko hesia San Esteban etorbidetik aldatzea eta eraberritzea, eta egungo leihatila modulu aurrefabrikatu batez ordezkatzea”, diote.

Udalak 52.000 euro bideratu ditu eta obra Promociones Iturrigorrialde enpresak egin du. Lanak apirilaren 10ean hasi eta maiatzaren 6an bukatu dituzte.

Osorik irakurri