→Etxebarri

Digitalizazioaren Hariak-en bigarren edizioa aurkeztuko dute Etxebarrin, barikuan

Azkue Fundazioak Digitalizazioaren Hariaken bigarren edizioa aurkeztuko du Etxebarrin irailaren 29an, barikua, 09:30ean, Etxebarriko Kultur etxean. Jardueraren xedea digitalizazioak gazteen arteko harremanetan nola eragiten duen hausnartu eta gazteek gaitasun digital kritikoa garatzea izango da.

Digitalizazioaren Hariak // Azkue Fundazioa

Azkue Fundazioak Digitalizazioaren Hariaken bigarren edizioa aurkeztuko du Etxebarrin irailaren 29an, barikua, 09:30ean, Etxebarriko Kultur etxean. Jardueraren xedea digitalizazioak gazteen arteko harremanetan nola eragiten duen hausnartu eta gazteek gaitasun digital kritikoa garatzea izango da.

Proiektuan Etxebarri BHIko 100 ikaslek hartuko dute parte: DBH 3koek eta Batxillergoko 1 eta 2 mailakoek. Azkue Fundazioak beharrezko materialak emango dizkie ikasleei.

Saioan Iurdana Acasuso Azkue Fundazioko zuzendariak eta Iker Lopez Etxebarriko Udaleko Hirigintza, Euskara, Hezkuntza eta Familia zinegotziak hartuko dute parte. “Gogoeta prozesu hori ikastetxean egingo dituzten jarduera praktikoen bidez egingo da, urrian eta azaroan”, azaldu dute Azkue Fundaziotik. Prozesuan lortutako azken emaitzak ezagutarazi eta sareko gordailu batean bilduko dituzte, partekatzeko asmoz.

Sareetako harremanak, aztergai

Aurkezpena bukatu eta jarraian sarean gertatzen diren harremanei buruzko zein pribatutasunari buruzko hitzaldi dinamiko eta parte-hartzaileak esakiniko dituzte Maider Likona Gipuzkoako Software Askeko kideak eta Ane Ortiz Emaize Sexologia Zentroko adituak.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak