Sareak
[the_ad_group id="3890"]

☉ Galdakao

Segurtasun Mahaia sortzea eskatu du Galdakaoko EAJk, adingabeen kontrako sexu-erasoen harira

|

Herrian hazi den delitu indizeen harira eskatu du alderdi jeltzaleak Segurtasun Mahaia sortzea // Artxiboko irudia

Sei adingaberi sexu-erasoak egitea leporatuta bi gizon atxilotu dituzte Galdakaon: bata azaroan atxilotu zuten eta otsailaren 14an bigarrena. Hain zuzen ere, herenegun eman zuen polizia-operazioaren berri Ertzaintzak, eta horren berri eman genuen GEURIAn. Orain, bi gizonak aske daude, kargupean.

Galdakaoko Udalak premiazko Bozeramaileen Batzordea deitu zuen atzo, “informazio guztia biltzeko eta erakundeen erantzuna eta biktimentzako arreta koordinatzeko”.

Era berean, biktimei eta haien inguruari arreta emateko baliabide guztiak eskaini dizkietela jakinarazi dute Udaletik. Eta, herriko talde feministek otsailaren 17an deitu duten elkarretaratzera batzeko deia luzatu diete herritarrei.

Adierazpen instituzionala aho batez onartu zuten Galdakaoko Udaleko alderdi politikoetako ordezkariek, baina EAJk, bere aldetik ere, adierazpen bat egin zuen.

Horren arabera, Segurtasun Mahai bat sortzea eskatu diote udal gobernu taldeari: “Era guztietako indarkeria eta abusua gaitzesten ditugu berriro ere, eta Galdakaoko EAJk berriro eskatu die Galdakaoko gobernu taldeari eta Iñigo Hernando alkateari konpromisoa har dezatela udalerriko gainerako indar politikoekin koordinaturik eta batera lan egiteko, eta berriro ere Galdakaoko Segurtasun Mahai bat sor dezatela eskatzen dugu”, diote.

Ez da lehen aldia Galdakaoko alderdi jeltzaleak Segurtasun Mahaia eratzea eskatzen duena. Lehenengo aldia izan zen 2023ko lehen bederatzi hilabeteen Kriminalitate Balantzeari buruzko datuak publikatu zirenean; horren arabera, delituak % 14,8 hazi egin dira Galdakaon, Bizkaiko hazkunderik handiena.

☉ Galdakao

Argazkiak / Txantxa Gutxi kuadrillak irabazi du Errelebo lasterketa Galdakaoko jaietan

|

Galdakaoko jaietan proba berriak antolatu dituzte. Horietako bat da Errelebo lasterketa, Errotuk antolatu duena. Txapeldun izan da Txantxa Gutxi kuadrilla, bigarren Antzeko, hirugarren Weekandugu eta laugarren Lonjelvi.

Osorik irakurri

☉ Galdakao

Bideoa / Oilasko ala haragizko hanburgesa? Edo beganoa akaso? Inkesta egin dugu Galdakaoko jaietan!

|

Hanburgesa txapelketa izan zen atzo, irailak 17, Galdakaoko jaietan. Patakonek antolatzen du lehiaketa eta aurten 60 kuadrilla aurkeztu direla zehaztu digute: “Partaidetza handia izan dugu aurten ere!”, dio Beñat Elias Patakoneko kideak. Epaileek “100 hanburgesa baino gehiago” dastatu dituztela esan digu Maite Uribarri Patakoneko kideak.

Atzokoan ere GEURIA mikroa eskuan atera zen Santakurtzetara! Hanburgesa haragizkoa ala oilaskokoa? Akaso beganoa? Eta hanburgesa laguntzeko zein da aukerarik onena: patatak ala natxoak?

Beñat eta Maite (Patakon), Gorka (Elkarlaguntza Sarea), Asier eta Kristian (Antrotarrak), Eñaut (Bost Axola) eta Oier (Sukherrak Zauk) galdakoztarrek erantzun dute gure galdetegia!

Osorik irakurri

☉ Galdakao

Argazkiak / Gusak da Galdakaoko jaietan talentu gehien duen kuadrilla

|

Talentu Txapelketa antolatzen du Zizpa Gazte Konpartsak Galdakaoko jaietan. Aurten txapeldun izan da Gusak kuadrilla magia ikuskizun batekin, bigarren Bertan Kaldo kuadrilla sailkatu da eta hirugarren Dekantzekoz. Laugarren Sukuzu izan da eta bosgarren Piperrak.

Osorik irakurri

☉ Galdakao

Bideoa / Mari Carmen Alvarez: “Gorantza Futbol Taldeak nire garapen pertsonalean lagundu zidan”

|

Atzo, irailak 16, omenaldia jaso zuten Galdakaoko Gorantza Futbol Taldeko emakumeek: duela 57 urte, 1967ko irailean, Galdakaoko emakumeen lehen futbol taldea eratu zuten.

1967tik 1972ra bitartean Gorantza Futbol Taldeko emakume aitzindari hauek omendu zituzten: Eguzkiñe Loroño, Pili Moreno, Blanqui Goiri, Emili Suarez, Amaia Garay, Eguzkiñe Garay, Rosario Etxabe, Maribel Saratxaga, Marieli Aurtenetxe, Maria Angeles Yarritu, Henar Yarritu, Maria Jesus Urgoiti, Belen Urgoiti, Virginia Gonzalez Ramos, Mari Carmen Alvarez eta Maria Pilar Torres jokalariak, Miguel Caballero entrenatzailea, eta Koldo Tutor eta Arturo Maza laguntzaileak.

Omenaldia jaso aurretik Mari Carmen Alvarez jokalari ohiarekin berba egiteko aukera izan genuen GEURIAn: “Oso pozik gogoratzen ditut Gorantza Futbol Taldeko garaiak. Nire garapen pertsonalean asko lagundu zidan taldeko parte izateak”, adierazi digu Mari Carmenek. 1968tik 1972ra bitartean jokatu zuen Mari Carmenek Gorantzan.

Omenaldiko argazkiak ere publikatu ditugu geuria.eus webgunean. Hemen argazki galeria.

Osorik irakurri

☉ Galdakao

Argazkiak / Galdakaoko Gorantza Futbol Taldeko emakume aitzindariei omenaldia

|

Duela 57 urte, 1967ko irailean, aitzindari izan ziren Galdakaoko zenbait emakume: herriko emakumeen lehen futbol taldea sortu zuten, Gorantza Futbol Taldea.

Gaur, ia sei hamarkada ostean, omenaldia egin diete Galdakaoko Udalak eta Galdakao Futbol Klubak Santa Barbara futbol zelaian.

Honakoak izango dira omenduak: Eguzkiñe Loroño, Pili Moreno, Blanqui Goiri, Emili Suarez, Amaia Garay, Eguzkiñe Garay, Rosario Etxabe, Maribel Saratxaga, Marieli Aurtenetxe, Maria Angeles Yarritu, Henar Yarritu, Maria Jesus Urgoiti, Belen Urgoiti, Virginia Gonzalez Ramos, Mari Carmen Alvarez eta Maria Pilar Torres jokalariak, Miguel Caballero entrenatzailea, eta Koldo Tutor eta Arturo Maza laguntzaileak.

Omenaldia eta gero, Galdakao Futbol Taldeko eta Athleticeko jokalari ohiek partida jokatu dute.

Osorik irakurri