Sareak

☉ Arrigorriaga

Arrigorriagako EH Bilduk 100 neurriko planetik 92 bete ditu lau urteko legegintzaldian

HAPO berria, Osasun eta Higiene eta gainontzeko auzoetako berrurbanizazioak, kiroldegiaren proiektua eta beste hainbat ekintza nabarmendu dituzte koaliziotik. Datorren legegintzaldirako, zaintza erdigunean jartzea eta auzoetako lanak dira lehentasuna

|

Gorka Etxebarria eta Joana Etxeberria // Geuria

Arrigorriagako EH Bilduk udal-gobernuan egon den azken lau urteetako (2019-2023) balorazioa eta datorren legegintzaldirako herri programaren aurkezpena egin du gaur, maiatzak 10. Joana Etxeberria Gizarte ekintza eta politika feministako zinegotziak eta Gorka Etxebarria udal hauteskundeetarako zerrendako hautagaiak eskaini dute prentsaurrekoa. Biak ala biak pozik agertu dira koalizioak agintean egindako lanarekin: “Aldaketaren motore izan gara, auzolana ardatz, eta legegintzaldi hasieran hartutako 100 konpromisoen planetik 92 bete ditugu”.

“Geldirik egon garela izan da batzuen mantra, lau urte hauetan”, esan du Joana Etxeberriak. Eta argi utzi du EH Bildutik, hitzekin beharrean, “ekintzekin” erakutsi dutela herrian egin duten lana. Horrela, aurrera eraman dituzten neurrien artean (%92 burututa), garrantzitsuenak laburbiltzeko tartea hartu du zinegotziak:

  • Osasun eta Higiene eta San Juan berrurbanizatzeko planak
  • Abusun inoizko inbertsiorik handiena
  • Kiroldegi berriaren proiektua
  • HAPO berria, beste askoren artean, herrian aparkaleku gehiago sortzea eta Osasun Zentroa berritzea ahalbidetuko duen plan integrala
  • Lamiaena Emakumeen Etxea
  • Ikasketa gela, gazteentzako

Gorka Etxebarria hautagaiak, berriz — zazpigarrena da udal bozetarako zerrendan —, etorkizunean koaliziotik jarraituko duen bideaz jardun du aurkezpenean. “Hurbiltasunean, umiltasunean eta gardentasunean” oinarritutako gobernantza eredua esku artean, bidea “herritarrekin batera” egingo dutela adierazi du: “Hanka bat udaletxean daukagu, eta bestea, kalean”.

Gorka Etxebarria eta Joana Etxeberria // Geuria

Datozen urteetan

Ildo horretatik, zaintzak eta kolektibo guztiak erdigunean jartzea izango da EH Bilduren datozen urteetarako erronka. “Talde honek haurrak, nerabeak eta gazteak oso kontutan hartu ditu”, azaldu du Etxebarriak, etorkizuneko belaunaldietan jarriz fokua. “Egia da ez dutela bozkatzeko aukerarik, eta, askotan, gobernu taldeentzako bigarren planoan gelditzen direla, baina guk erakutsi dugu guretzako lehentasuna direla”.

Halaber, “ahaztuta” edo “bigarren planoan” gelditu diren beste kolektibo bati ere heldu dio hautagaiak: erdigunetik kanpo dauden auzoetako bizilagunei. Hori da, hain zuzen, datozen udal hauteskundeetarako 20 pertsonako zerrendarekin erakutsi nahi dutena, gazteak eta esperientziadun jendea batzeaz gain, lehen 10 kideen artean Abusuko bizilagun asko dauzkatelako, kolektibo guztien “bozgorailu” izango direnak.

Maiatzaren 28ko hauteskundeei begira, datorren legegintzaldirako egingo dituzten proposamenen artean, hauek nabarmendu ditu Etxebarriak:

  • Gazteen ongizate emozionala bermatzeko zerbitzu psiko-sozio edukatiboak
  • Komunitate energetikoaren eraldaketa (plaka fotovoltaikoak instalatzea Udalaren jabetzako eraikinetan, adibidez)
  • Auzoak berrurbanizatzeko proiektuak
  • Ollarganeko geltokia berritzea
  • Lonboko parkina berritzea
  • Eraso matxisten protokoloa berritzea
  • LGTBIQ+ politiketan murgiltzea (mahaia sortzea) eta aniztasunaren eguna planteatzea
  • Herriko ikasleen kontseilua sortzea

Ikusten ez dena

Urbanizatzeko planek, beraz, lehentasuna izaten jarraituko lukete datorren legegintzaldian, eta orain arte bizilagunekin batera garatutako planak (Salud e Higienekoa eta Ollarganekoa, kasu) izango lituzkete oinarri. Era berean, hirigintzaz gain, “ikusgarritasun gutxiago” duten, baina gaur-gaurkoz inoiz baino garrantzitsuagoak diren zaintzari lotutako proiektuekin jarraituko nahi dute. “Hazia ereinda dago”, esan du Joana Etxebarriak, eta etorkizunean jarraipena ematea baino ez da falta.

☉ Arrigorriaga

Argazkiak / Clown eta Pailazoen Nazioarteko jaialdiaren bigarren egunak algara eta hausnarketa uztartu ditu

Porrotx, Marimotots  eta euren lagun guztiak “Ez gara jaitsiko” izeneko ikuskizunarekin ibili dira goizean, eta Oyun malabarista berritzailea arratsaldean

|

Porrotx umeen aurrean / Geuria

Clown eta Pailazoen Nazioarteko XXIX. Jaialdiak Arrigorriagako kaleak bete ditu beste urtebetez. Bigarren egun honetan, Porrotx, Marimotots  eta euren lagun guztiak “Ez gara jaitsiko” izeneko ikuskizunarekin  heldu dira kantxa urdinera.

Abentura berri honen abiapuntua honako hau da: “Marimotots zuhaitz baten adaburura igo da, han goitik lurra hobeto ikusteko. Pirritxek eta Porrotxek atzetik jarraituko diote. Eta zuhaitzez zuhaitz eta adarrez adar, espero gabeko lekuetara helduko dira”.

Lurra zaintzearen eta maitatzearen beharra, munduko toki ezberdinetan joan etorria… planeta puntarik punta ezagutzeko aukera paregabea izan da!

Arratsaldean, aldiz, eta eguraldiak behartuta, kantxa urdinean egin dira ikuskizun guztiak, eta Oyun izenekoan egon da GEURIA. Bere sortzaileek adierazi dutenaren arabera, “Oyun izeneko lanean (turkiarrez jokoa), dena eltzeen eta eguneroko beste elementu batzuen inguruan dabil, eta, orekan dagoen tresna bat eraikitzen doan heinean, malabaristak espazioa sortzen du, airea marrazten du eta, batez ere, grabitateari aurre egiten dio”.

EZ GARA JAITSIKO – PORROTX ETA MARIMOTOTS

OYUN

Osorik irakurri

☉ Arrigorriaga

Zabaldu dute Arrigorriagako bidegorria hobetu eta birmoldatzeko eskaintzak aurkezteko epea

Hobekuntzez gain, Arrigorriagaren bidegorri hau Bizkaiko Foru Aldundiaren Bidegorriarekin lotzea aurreikusten du proiektuak, Ugaora bidean

|

Bidegorria, Martiartun // Geuria

“Arrigorriagako Udalak udal bidegorria hobetu eta birmoldatzeko eta Bizkaiko Foru Aldundiaren bidegorriarekin lotzeko proiektua burutuko du”, hori esanez zabaldu dute Arrigorriagako Udaletik udalerriko bidegorria hobetu eta birmoldatzeko eskaintzak aurkezteko epea, eta enpresek maiatzaren 27ra arte aurkeztu ahal dituzte proposamenak.

Herrigunetik igaro den bidegorri hainbat zatik hobekuntzak behar dituztela kexatu dira auzotarrak. Udal ordezkarien arabera konponketa horiek “zehazki, Basauriko bidegorriarekiko loturatik Ugertza parkean dagoen eta Martiartu auzora doan zubiaz bestalderaino” egingo dituzte.

Arrigorriagak 366.696 euro bideratuko ditu proiektu honetara Herriak Egiten funtsen bidez emandako transferentziak aprobetxatuz eta jarduketen artean bizikletentzako eta oinezkoentzako bide bereiziak eraikitzea, seinale bertikalak eta horizontalak jartzea, barandak jartzea eta zoladura-lanak egitea aurreikusi dute Udaletik.

Martiarturantz doan bidegorri zatia, Ugao noranzkoan // Geuria

Ugaorantz zabalduz

2022an Arrigorriagako erdigunea Martiartu industrialgunearekin lotzen duen bidegorri zatia inauguratu zuten. Horrela, Arrigorriaga eta Ugao lotzeko lehen urratsa eman zuten. Proiektu honen helburu nagusia industrialdeetarako mugikortasun-alternatiba bidea sortzea dela azpimarratu dute (aisialdirako alternatiba izateaz gainera), baina ez hori bakarrik: gainera, proiektuak aurreikusten du Udalaren bidegorri hau Bizkaiko Foru Aldundiaren Bidegorriarekin lotzea, Ugaorantz.

Proiektuak aurreikusten du Udalaren bidegorri hau Bizkaiko Foru Aldundiaren Bidegorriarekin lotzea, Ugaorantz

“Gure helburua mugikortasun jasangarria indartzen jarraitzea da”, azaldu du David Cidre Hirigintza, Auzoak eta Etxebizitzako ziengotziak.”Proiektu honen bidez, oinezkoen eta bizikleta bidezko mugikortasuna sustatzea eta bideragarri eta seguru bihurtzea da helburua”.

Osorik irakurri

☉ Arrigorriaga

Bertsolaritzako eskolarteko eta taldekakoen finalak jokatuko dituzte Arrigorriagan

Final handia maiatzaren 25ean antolatu dute Arrigorriagako Elizondo tabernan

|

Bizkaiko bat-bateko eskolarteko txapelketaren hasiera, Getxon // Bizkaiko Bertsozale Elkartea

Maiatzaren 25ean Oinak buruan eskolartekoaren eta Bizkaiko taldekakoen finalak antolatu dituzte Arrigorriagan Bizkaiko Bertsozale Elkarteak eta Ikastolen elkarteak, Eusko Jaurlaritza, Elkar eta Arrigorriagako Udalaren babesarekin.

10:00etatik 22:00ak arte prestatu dituzte finalaurreko eta final guztiak. “Arratsaldean zehar hiru taldez osatutako hiru finalaurreko jokatuko dira, eta saio bakoitzeko irabazlea gauean jokatuko den finalera sailkatuko da”, azaldu dute Bizkaiko Bertsozale Elkartetik.

Bazkaria ere egingo dute eta bertan parte hartu nahi dutenek esteka honen bidez eskuratu ahalko ditu txartelak.

Programa | Finalak 2024

Maiatzak 25, larunbata

10:00 Bizkaiko eskolarteko idatzizko finala
11:30 Bizkaiko eskolarteko bat-bateko finala
14:30 Bazkaria
16:00 1. Finalaurrekoa, Arrigorriagako eskola
17:30 2. Finalaurrekoa, kalean
19:00 3. Finalaurrekoa, kalean
22:00 Finala, Elizondo jatetxea

Osorik irakurri

☉ Arrigorriaga

Nerea Lupardo arrigorriagarrak Euskalduna jauregiko zuzendari izateari utziko dio

Arrigorriagarraren Kargu-uztea datorren astean iragarriko dute administrazio batzordean

|

Nerea Lupardo eta Euskalduna jauregia // euskaldunabilbao.com eta disfrutabizkaia.com

Lau urteko zuzendaritza lanak eta iazko jarduera ekonomikoan diru-sarreren marka hautsi ostean (zortzi milioi euroko diru-sarrerak eta 100etik gorako eragin ekonomikoa lurralde osoan), Nerea Lupardo Atutxa arrigorriagarrak Bilboko Euskalduna jauregiko zuzendaria izateari utziko dio datorren astean. Kargu-uztea datorren astean iragarriko dute admninistrazio batzordean.

Euskaldunako karguari heldu baino lehen, Lupardo Euskaltel enpresako Erakundeekiko harremanetarako zuzendaria izan zen 22 urtez (1997-2019), Arrigorriagako EAJko zinegotzia eta baita Bizkaiko legebiltzarkidea ere (1994-1996). 2021ean Bilboko Euskalduna jauregiko zuzendari kargurako hautatu zuten, gaur egun EiTBko zuzendari orokorra den Andoni Aldekoa ordezkatuz (2017-2020). Aldekoaren aurretik Jon Ortuzar izan zen jauregiko zuzendaria (1999-2017). Koronabirusak eragindako garaiak ziren Lupardok kargu berria hasi zuenean eta egoera horri aurre egin zion arrigorriagarrak zuzendari berri lez.

Lupardoren ondorengoen hautagaien artean Iñigo Iturrate EAJko parlamentaria dago, hiru hamarkada kargu publikoetan lan egiten egon ostean, Bizkaiko Batzar Nagusietan, besteak beste. Zuzendari berriaren izena Nerea Lupardoren kargu-uztea iragarriko duten ekitaldi berean emango dute jakitera.

Nerea Arrigorriagan jaio zen 1968an eta Zuzenbidean lizentziaduna da Deustuko Unibertsitatean. Bere ibilbide profesionala Euskaltel enpresarekin lotuta egon da, baina IZAITEko (Iraunkortasunaren aldeko Euskal Enpresen Elkartea) presidente ere izandakoa da (2014-2019), baita Kursaal Eszenako presidentea ere (2001-2019), erakunde eta entitate pribatuekin txandakatuta betiere.

Osorik irakurri

☉ Arrigorriaga

Arrigorriagako Ilargikoak motozaleek 10. urteurrena ospatuko dute Ollarganen, larunbatean

Bazkaria, moto-jolasak, ibilbidea eta kontzertuak antolatu dituzte maiatzaren 11n, Ollarganen

|

Motozale bat // Jon Goikouria Larrabeiti

Maiatzaren 11n, eskualdeko motozaleek hitzordua dute Ollarganeko parkean, Abusuko Ilargikoak motozaleek 10. urteurrena ospatuko dutelako bertan. 10:00etatik 20:30ak arte jardueraz betetako programa izango dute 10:00etatik aurrera. Prestatutako jarduera guztien artean 11:00etan hasiko den moto ibilbidea ageri da.

Jardueran parte hartzeko prezioa 15 eurokoa da. Horren truke ongi etorri-kafea, bazkaria, oparia eta zozketa batean parte hartzeko txartela izango du motozale bakoitzak.

Programa | Ilargikoak X. urteurrena

Maiatzak 11, larunbata

10:00 Izen emateak zabalik.
11:00 Moto ibilbidearen hasiera Ollargan parkea
14:00 Moto ibilbidearen amaiera, Ollargan parkea
15:00 Parte-hartzaileen bazkaria
16:30 Kontzertua: Hambre
17:30 Moto jolasak
18:30 Musika saioa: Freyky DJ
20:00 Parte-hartzaileentzako zozketa
20:30 Musika saioa: Freyky DJ

Osorik irakurri