Sareak

☉ Zaratamo

Elezkanok eta Zabaletak tanto bakarragatik galdu dute Aste Nagusiko txapelketako finala

Lasok eta Mariezkurrena II.ak 22-21 garaitu dituzte Elezkano II eta Zabaleta larunbatean jokatutako Bilboko Aste Nagusiko torneoko finalean. Norgehiagoka estua izan bada ere, tanto bateko aldearekin galdu du zaratamarrak.

|

Zabaleta-Elezkano II eta Mariezkurrena II-Laso // Baiko pilota

Lasok eta Mariezkurrena II.ak 22-21 garaitu dituzte Elezkano II eta Zabaleta larunbatean jokatutako Bilboko Aste Nagusiko torneoko finalean. Norgehiagoka estua izan da, eta partidaren erdialdean markagailua 9-14 jartzea lortu badute ere, tanto bateko aldearekin galdu dute lehia Zaratamoko pilotariak eta jokalari nafarrak.

Txapeldunordeek osteguenan (abuztuak 24) lortu zuten azken partidarako pasea, Ezkurdia eta Martija 16-22 gain hartu ondoren. Baina finalean ezin izan dituzte aurkariak garaitu.

Zaratamarrak irailaren 5ean (astelehena) jokatuko du binakako hurrengo partida, Lekeitioko Santi Brouard frontoian, 17:00etan. Etxebarriarekin batera, Jakaren eta Uriondoren aurka neurtuko da.

☉ Zaratamo

#M28 | Zaratamo | Hiruko berdinketa: 36 botoren bueltan

#M28 | Zaratamo | Udal hauteskundeak 2023 | Emaitzak. Hautagaiak, alderdiak, boto kopurua, zinegotziak, datu historikoak, aurreko hauteskundeak.

|

2019ko udal hauteskundeetan EAJk irabazi zituen 312 botorekin, baina oso gertu izan zituen Gure Hwerria Plataforma Independentea (288) eta EH Bildu (276). Alkatea aukeratzeko bozketan Gure Herriak EH Bildu babestu zuen eta Alberto Ugarriza izan da alkate azken legegintzaldi honetan. Ugarriza berriro aurkeztu da EH Bilduren alkategai bezala. Gure Herriak Jon Ibon Izaguirre hautatu du zerrendaburu eta EAJk Leire Arroita erabaki du alkategai bezala. PSEk eta PPk hautagai zerrendak aurkeztu dituzte Zaratamon: Maria Aranzazu Ayala eta Diana Macarron, hurrenez hurren.

Osorik irakurri

☉ Zaratamo

#M28 | Santa Barbara eta Upomendi berrurbanizatzea eta Auzotaxi zerbitzua jartzea dira Zaratamoko EAJren proposamenak

Leire Arroita izango da aurten herriko EAJren alkategaia. Jeltzaleek 11 ildoko hauteskunde-programa prestatu dute maiatzaren 28ko hauteskundeetarako

|

Santa Barbara auzoa, Zaratamo // Geuria

Zaratamoko jeltzaleek 11 ildoko hauteskunde-programa prestatu dute maiatzaren 28ko bozetarako. Aurten, Leire Arroita izango da herriko EAJren alkategaia, eta berari egokituko zaio, Udalera helduz gero, jarduketa nagusiak aurrera eramatea: Industria Plana garatzea, gazteen formakuntza bultzatzea eta udal pilotalekua eta medikuaren zentroa berritzea dira egin nahi dituzte esku hartzeetako batzuk. Hemen, 2023-2027 urteetarako EAJk proposatu dituen neurrien laburpena:

Erantzuten duen eta ezkutatzen ez duen ezinbesteko kudeaketa esperientzia

  • Udal izapideetarako arreta presentziala eta online formatua konbinatzea
  • Alkatearekin eta zinegotziekin tratu pertsonala Arkotxan eta Elexalden

Inbertsio plan bat, udal ekonomia urratzen ez jarraitzeko

  • Auzoen onurarako diru laguntzak lortzeko, instituzioekin eta administrazioekin harremanak optimizatzea

Sustapen ekonomikoa eta kalitatezko enplegua

  • Herritarren parte hartze prozesuetatik datorren aurrekontua egitea
  • Merkataritza, ostalaritza, industria, ekintzailetza eta autoenplegua bultzatzea
  • Industrialdeetako ETE operatiboen jarduera bultzatzea, sektore ekonomiko publiko eta pribatuekin lankidetzan
  • Landa-eremuaren garapena

Trakzio udalerri bihurtzeko azpiegiturak eta irisgarritasuna

  • Bide-azpiegiturak eta ekipamenduak hobetu
  • Irisgarritasuna hobetzeko proiektuak
  • Udal pilotalekua berritzea
  • Medikuaren Etxea birmoldatzea

Kalitatezko eta hurbileko gizarte zerbitzua eta zerbitzu publikoak

  • Udalbatzak ematen dituen laguntzen gaineko kontrola
  • Diru laguntza guztiak mantendu eta berriak gehitu

Neurrira egindako neurriak dituzten auzoak eta biztanle-gune berriak

  • Arkotxan proiektu espezifikoak: industrialgunera sartzeko biribilgunea eraikitzea, adibidez
  • Industria Plana garatu
  • Santa Barbara eta Upomendi eremuak berrurbanizatzea
  • Landa bideak konpontzea eta mantentzea
  • Auzo taxi zerbitzua
  • Wifi sarea
  • Igogailuak jartzeko laguntzak
  • Segurtasuna hobetzea eta puntu beltzak kentzea

Berdintasuna gizarte konpromisoengatik eta udal konbikzioagatik

  • Udal protokoloa, genero-indarkeriaren biktima diren emakumeei eta beren seme-alabei laguntzeko

Kultura, kirola eta euskara, gure nortasuna bizirik mantentzeko

  • Kalitatezko eta euskarazko kultura eta kirol programen aldeko apustua
  • Euskara Plana bultzatzea
  • Agenda kulturala bultzatzea
  • Futbol zelaiaren erabilera berriak aztertzea
  • Kirol instalazioak eta haurrentzako guneak hobetzea

Gazteria, gure etorkizuna eta aktibo onena, gure apustua

  • Gazteen artean prestakuntza kualifikatua hobetzeko proiektua
  • Gazteen alokairu programaren jarraipena
  • Etxebizitza berrien sustapena

Ingurumena eta energia berriztagarriak, iraunkortasunaren giltzarri

  • Udal eraikinetan energia berriztagarriak
  • Elektrolinerak jartzea eta aparkaleku berriak egitea aztertzea
  • Bidegorriak hobetzea
  • Kartelen eta pintaden aurkako ordenantza
  • Makina bio osasungarriak eta kalistenia ekipoak
  • Hiri-altzariak hobetzea
  • Kale-katuen kolonien kontrola

Elkarteak, gizarte-ehun biziaren zaindariak

  • Tokiko elkarteekin lan egitea
Osorik irakurri

☉ Zaratamo

#M28 | Arkotxako sarreran biribilgunea egitea eta Etxerreko hezegunea berreskuratzea proposatu du EH Bilduk Zatatamon

Koalizio ezkertiarrak planteatu dituen gainontzeko neurrien artean, beste sei esku hartze nabarmendu dituzte datozen udal hauteskundeetarako

|

Etxerreko presa 2021ean // Geuria

Zaratamoko EH Bilduk zabaldu du maiatzeko hauteskundeetarako aurkeztu duen programa. “Garai gogorretan eta gutxiengoan gobernatu behar izan dugu”, gogoratu dute, azken legegintzaldian Udalean egindako lanaz: “Baina argi utzi dugu gobernantza eredu irekiak modu egokian erantzun diola herritarren beharrei”. Alberto Ugarriza alkategaia izango da, beste behin, eta datorren legegintzaldian lau urte hauetan egindako proiektuekin aurrera jarraitzea izango du helburu.

2023-2027 planean, Arkotxan eta Etxerreko ingurune naturalean jarriko dute fokua. Auzora sartzeko bidean, irisgarritasuna hobetu eta biribilgunea eraikitzeko pausoak emango dituzte koaliziotik: “Errotondak istripuak gutxituko ditu, ibilgailu motordunen sarrerak eta irteerak erraztuz, eta, aldi berean, oinezko mugikortasunari ere erantzungo dio: espaloi bat izango du, Ibaizabalgo ertzetatik pasealekuari lotuta”. Azaldu dutenez, aurreproiektua bukatuta dago eta Bizkaiko Foru Aldundiarekin eta Euskal Trenbide Sarearekin adostuta. “Orain, elkarrizketatik ekintzara igarotzeko garaia da”.

Obra horrek Outukumpeko lursailen birkalifikazio erreala egiteko aukera emango du, eta, beraz, gunean dagoen Etxerreko eta Garaiko hezeguneak berreskuratzeko proiektua martxan jartzeko bidea izango da. “Proiektu honek Basauriko eta Zaratamoko oinezkoen ibilbideak Ibaizabalen erriberako pasealekuarekin lotzeko balioko du, eta naturarekin konektatutako elkarguneak sortuko ditu”.

Sei neurri

Koalizio ezkertiarrak proposatu dituen gainontzeko neurrien artean, beste sei esku hartze nabarmendu dituzte. Hezkuntzari, zaintzari, berdintasunari, mugikortasunari, enpleguari eta gazteentzako dinamikei lotutakoak izango dira:

  • Gure ametsetako eskola publikoa
    a. Eraikinean jasangarritasun energetikoa bermatzea
    b. Euskal kurrikuluma eta kulturaren transmisioa garatzeko lan taldea
    c. Eskola Bidea bultzatzea
  • Zaintzen ekosistema sortzeko mahaia eratzea (profesionalek, elkarteek, mugimendu feministek, herritarrek eta familiako kideek osatuta) eta udal txokoak belaunaldien arteko elkarbizitzarako gune bihurtzea
  • Berdintasun foroa indartzea
  • Arrigorriaga – Elexalde – Arkotxa – Ospitalea autobus linea sortzea
  • Zaratamoko lanaren inguruko mahaia eratzea (langabeziaren aurka egiteko, enpresen eskaintzari eta langabetuen eskariari erantzutea izango da xedea)
  • Herriko gazteekin dinamikak eta planak
Osorik irakurri

☉ Zaratamo

#M28 | Arkotxako Kultur Etxearen diseinua eta alokairu sozialerako etxebizitzak nahi ditu Zaratamoko Gure Herriak

Jon Ibon Izaguirre alkategai, zazpi ildo biltzen dituen proposamena burutu nahi dute Zaratamoko plataforma independentetik

|

Arkotxa auzoa // Geuria

Gure Herria plataformak puntuz puntuko hauteskunde-programa prestatu du datorren legegintzaldirako. Jon Ibon Izaguirre alkategai, zazpi ildo biltzen dituen proposamena burutu nahi dute Zaratamon: auzoetan birgaitzeak egitea, irisgarritasuna eta mugikortasuna hobetzea eta gazteei eta herritar zaurgarrienei etxebizitzarako aukerak erraztea dira jarduketetako batzuk. Hemen, programa laburtua:

AUZOAK
Arkotxa

  • Trenbideko zubia eta sarrerako aldapa handitzea eta Eliza eta Santa Barbara birgaitzea
  • Erdigunea birgaitzea: irisgarri egitea eta peatonalizazio lanak (Santa Barbaratik okindengira)
  • Ibaizabalen areatzan, parkea eta Olaganeko parkea estaltzea eta instalazioak hobetzea
  • Arkotxako frontoiko aldagelak
  • Kultur Etxearen diseinurako prozesu parte hartzailea
  • Bilbondora oinezkoentzako bidea

Elexalde

  • Elexoste plaza birgaitzea, erdi peatonalizatzea hiri-altzariak jartzea eta elizako etxebizitzetatik Arkotxako errepidera bidea
  • Udaletxe osteko parkea estaltzea eta Gurutzalden makina bio osasungarriak eta aparkalekuetako zorua berritzea

Moiordin

  • Makina bio osasungarriak eta umeentzako jolasak berritu eta kalearen erdiguneko zorua aldatu
  • Liburutegia astean baten zabaldu

Burbustu

  • Auzoa birgaitzeko plan integrala

Mendieta

  • Oinezkoen ibilbidearen bigarren fasea

Ur hornidurako sarea berritzea gainontzeko auzoetan eta saneamenduaren arazoa konpontzea

BERDINTASUNA ETA ONGIZATEA

  • Baliabide ekonomiko eta materialez hornitzea: etxeko laguntza, gizarte larrialdietarako laguntzak, Zaratamoko Elikagaien Bankua
  • Adineko pertsonei laguntzeko programak: Zainduz programa, adibidez
  • Umeei arreta emateko programak
  • Kulturen Arteko Bizikidetza Plana

UDAL TXOKOAK

  • Elexalde eta Moiordin txokoetako afarien ordutegiak berreskuratu
  • Omenaldi-monumentuak: baserritarren omenezko eskultura, Elexoste plazan eta industria-langilearen omenezko eskultura, Olagane parkean

ETXEBIZITZA

  • 15 etxebizitza alokairu sozialean jartzea, herriko gazteentzat: eraikuntza berria Gurutzalden. 150-350 euro arteko errentarekin, diru-sarreren arabera
  • 35 udal etxebizitza tasatu: eraikuntza berria, Gurutzalden. Lehentasun osoa izango dute herrian jaio edo bizi direnek

INGURUMENA

  • Udal instalazioetako energia iturri berriztagarriak berritzea, kanpoko argiteria publikoa LED argiengatik ordezkatzea, elektrolinerak Arkotxan eta Elexalden eta auzoetan bizikleten aparkalekuak
  • Etxerre eta Garai urmaelak (Arkotxa): parkea sortzea
  • Korridore berdea: Iragorri-Urdinbide basoa baso publiko bihurtzeko gestioa eta Makatza baserria jarduerak egiteko zentro gisa egokitzea
  • Iturriak lehengoratzea
  • Ingurumeneko udal ordenantza onestea

KULTUR ETXEAK

  • Ludoteka: Kultur Etxeetan espazio bat egokitzea
  • Liburutegiak: umeentzako urteko programazioa
  • Fardel-aldagailuak
  • Zaratamoko ondare historiko, kultural eta erlijiosoari balioa ematea
  • Kultur agenda: lauhileko programazioa. Zineman, Zaratalabur film laburren saioak sortzea

HEZKUNTZA ETA KULTURA

  • Jolasguneak irizpide osasungarrien arabera egokitzea: eskolako sarbideak irisgarritasun parametroetara egokitzea eta jolas gunearen zati bat Haur Hezkuntzarako egokitzea
  • Haurreskolako jolastokia estaltzea
  • Aparkalekua txukuntzea eta oinezkoentzako bidea egokitzea: Elexaldeko plazatik eskolara
  • Umeentzako eta gazteentzako udalekua eta egonaldiak atzerrian (ingelesa hobetzeko, 16-18 urte bitartekoentzako, diruz laguntzea)
  • Guraso Eskola sustatzea
Osorik irakurri

☉ Zaratamo

IX. Upo Mendi Eskupilota Txapelketaren finalak jokatuko dituzte ostiralean Zaratamon

Ekitaldia 18:30ean hasiko da eta hiru kategoriako lau partida bilduko ditu

|

Esku pilota partidak Usansoloko jaietan // Geuria

Zaratamoko esku pilota taldeak antolatutako txapelketaren finalak ostiral honetan (maiatzak 26) jokatuko dituzte herrian. Upo Mendik lehiaketaren IX. edizioa egingo du aurten, ekitaldia 18:30ean hasiko da eta hiru kategoriako lau partida bilduko ditu. Hauek dira norgehiagokak.

Umeen kategoria
Ibai Otaola (Arguia) – Inhar S. (Zeberio)

Umetxoak
Beñat E. (Igorre) eta Oier M. (Sopela) – Peio I. (Lagun Onak) eta Paul A. (Iurreta)

Gaztetxoak
Aketza H. (Upo Mendi) – Oier E. (Arguia)
Ander R. (Upo Mendi) – Ekain M. (Upo Mendi)

Osorik irakurri