Sareak

☉ Ugao

Arropa pertsonalizatzeko tailerra antolatu dute Ugaoko Gaztelekuan

Arropa pertsonalizatzeko tailerra prestatu dute Truca Rec Kolektibokoek Ugaoko Udala, AEK eta Bizkaiko Foru Aldundiaren babesagaz datorren ekainaren 15ean, Ugaoko Gaztelekuan, 18:00etatik 20:00ak arte

|

Stencil metodoagaz eraldatutako soinekoa // ohyaystudio.com

Arropa pertsonalizatzeko tailerra prestatu dute Truca Rec Kolektibokoek Ugaoko Udala, AEK eta Bizkaiko Foru Aldundiaren babesagaz datorren ekainaren 15ean, Ugaoko Gaztelekuan, 18:00etatik 20:00ak arte. Tailerra arropa ehun birziklatuarekin eta stencil metodoekin eraldatzean datza, elaborazio-prozesu errazekin.

Truca Rec Kolektibotik azaldu dute parte-hartzaile bakoitzak bere jantziak kustomizatu ahal izango dituela eta horretarako, parte-hartzaile bakoitzak arropa etxetik ekarri beharko du.

Parte-hartzeko izena eman beharko dute interesdunek 663 040 035 telefono zenbakira deituz.

☉ Ugao

Ugaoko haurreskolan 2024-25eko matrikula egiteko epea zabaldu dute maiatzaren 10era arte

Haurreskolak ate irekien eguna prestatu zuen joan den apirilaren 17ko arratsaldean, ikasle berrien gurasoek edo tutoreek zentroa ezagutu ahal izateko

|

ugao haurreskola 2016 obrak
Ugaoko haurreskola // Artxiboko irudia

Ikasturte berriaren matrikula egiteko epea zabaldu dute Ugaoko haurreskolan. Interesdunek maiatzaren 10era arte eman dezakete izena. Haurreskolak ate irekien eguna prestatu zuen joan den apirilaren 17ko arratsaldean, ikasle berrien gurasoek edo tutoreek zentroa ezagutu ahal izateko.

Informazioa handitu nahi duten pertsonentzako telefono zenbaki bi ahalbidetu dituzte: 944 043 985 eta 946 854 485. E-posta bidaltzeko aukera ere luzatu dute Ugaoko haurreskolatik: ugaomiraballes@haurreskolak.eus

Osorik irakurri

☉ Ugao

Ugaoko Aste Berdeak Leitzako Peru-Harri museora eramango ditu herritarrak maiatzean

Nafarroako museora antolatutako ekoirteera doakoa izango da eta izena emateko azken eguna maiatzaren 10a izango da, Ugaoko Jane jauregian

|

Peru-Harri parke eskultorikoa // Turismo Vasco

Maiatzaren 6tik 12ra Aste Berdea ospatuko dute Ugaon eta doako jarduera ugari prestatu ditu Historia Ezagutzeko Zentroak Ugaoko Udalaren Ingurumen sailaren babesarekin.

Asteko jarduera nagusia maiatzaren 11n Leitzako (Nafarroa) Peru-Harri museora antolatu duten ekoirteera da (Perurena museoa). Iñaki Perurena harri-jasotzaileak diseinatutako parke eskultorikoa da Peru-Harri, herri kirolaren historia eta Iñaki eta haren seme Iñaxioren Kirol markak ezagutzeko. Goiko aldean, harri-jasotzailearen irudia gailentzen da. Beherago, Pedro I.aren omenez egindako irudia ikus dezakete bisitariek.

Gainera, zurtarri bat, forma megalitiko desberdinak, beso erraldoi bat edo trikuharri antzeko bat ere ikusteko aukera dago. Parke eskultorikoan Gorritenea izeneko baserri familiarraren bisita egin dezakete bisitariek: etxearen hiru solairuetan herri kirolaren historia ezagutzeko aukera dago.

Herritar guztiei zuzendutako egun osoko irteera hau doakoa izango da baina udal ordezkariek azaldu dute izena ematea beharrezkoa dela, edukiera mugatua izango delako. Horretarako, Jane jauregira jo beharko dute interesdunek maiatzaren 10a baino lehen edo 946 480 704 telefono zenbakira deitu. Autobusa 09:30ean irtengo da Ugaotik Leitzarantz.

Maiatzaren 6tik 12ra Ekotailerrak antolatu dituzte ume eta gazteentzako zerbitzuetan, eta hilaren 9an, material birziklatuekin egindako jolasak prestatu dituzte bost urtetik gorako haurrentzat 18:00etan, Herriaren enparantzan.

Ingurumen hezitzaile bik Ugao bisitatuko dute herriaren birziklapen ohiturak ikertzeko

Osorik irakurri

☉ Ugao

Ingurumen hezitzaile bik Ugao bisitatuko dute herriaren birziklapen ohiturak ikertzeko

Arrigorriaga, Zaratamo eta Zeberiotik igaro ostean, ingurumen-hezitzaileek apirilaren 29tik maiatzaren 8ra bitartean bisitatuko dute Ugao

|

Udalekoko kamioi bat, hondakinak biltzen // Geuria

Arrigorriaga, Zaratamo eta Zeberiotik igaro ostean, Nerbioi-Ibaizabal Mankomunitateak martxan jarritako eta Bizkaiko Foru Aldundiak babestutako ingurumen hezkuntza kanpainako hezitzaile bi Ugaora iritsiko dira herrian birziklatzeko dagoen ohitura aztertzeko eta sentsibilizatzeko. Ingurumen-hezitzaileen bisitak apirilaren 29tik maiatzaren 8ra izango dira.

Birziklapena oinarri nagusia izango da eta beste gai batzuk ere landuko dituzte horren inguruan: hala nola zer frakzio birziklatzen duten eta zein ez, birziklatzeko zer zailtasun dituzten edo zer deritzoten hondakinak biltzeko zerbitzuei buruz…

Momentu honetan kanpaina prozesuaren erdian dagoela azaldu dute Ugaoko udal ordezkariek eta Arakaldo, Zaratamo, Zeberio, Arrankudiaga-Zollo, Arrigorriaga eta Urduñako 668 pertsona informatu direla azaldu dute: “Horietako 516 laguni inkesta egin diete”.

Hondakin ezberdinak bereizten dituen Nerbioi-Ibaizabaleko edukiontzia, Zaratamon // Geuria

Horia eta marroia

Inkestatuen artean, Ugaoko udal ordezkariek adierazi bezala, zalantza gehienak edukiontzi horiak sortzen ditu: “Galdetutako pertsonen zalantza ohikoenen artean, ontzi arinen frakzioarekin lotutakoak nabarmentzen dira. Edukiontzi horretan plastikozko ontziak, brikak eta latak utzi daitezke”, eta egoera argitzearren, edukiontzi horietan plastikozko zein metalezko ontziak eta bestelako ontziak sar daitezkela argitu dute: tetrabrikak, porexpanezko erretiluak, aluminio-papera, film gardena…

“Aldiz, ezin dira honako hauek utzi: Pertxak, plastikozko ostailuak, sukaldeko tresnak, biberoiak eta txupeteak, kafetegietako paperezko edalontziak, harategi eta arrandegietan erabilitako paper plastifikatua, tuperrak, aluminiozko kafe-kapsulak, plastikozko loreontziak, CD eta DVD kaxak, boligrafoak, zorrozkailuak, metxeroak…”.

Beste zalantza batzuk edukiontzi berdearen ingurukoak dira, eta galdera ohikoenak botilen kortxoak zein edukiontzira bota behar diren izaten da: “Hondakin organikoa da, eta edukiontzi marroira bota behar da”, izan dira udal ordezkarien berbak.

Ugao bisitatuko duten ingurumen-hezitzaileek hondakin desegokien maila erregistratuko dute ere. Honek esan nahi du edukiontzietan oker utzitako hondakin kopurua zein edukioentzien beraien erabilera txarra aztertuko dutela. Ugaoko udal ordezkariek adierazi bezala, erabiltzaileek gorabehera bi izan ohi dituzte erabiltzaileek birziklatzeko orduan: “Alde batetik frakzio organikoko hondakinak plastikozko poltsetan uztea, poltsa konpostagarrietan utzi ordez, edota poltsarik gabe uztea. Beste alde batetik, paperezko edo kartoizko hondakinak
plastikozko poltsetan uztea, edukiontzi horretan ez baita utzi behar papera edo kartoia ez den beste osagairik”.

Osorik irakurri

☉ Ugao

#A21 / Emaitzak / Ugao / EAJrentzat garaipena, eta EH Bildurentzat igoera handiena

#A21 / Ugao / Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak 2024 / Emaitzak

|

Osorik irakurri

☉ Ugao

Bi orduko lanuztea eta manifestazioa egingo dute gaur Ugaon Envaseseko langileen alde

Herri mailako ordu biko lanuztea eta manifestazioa deitu dute gaurko Ugaon, atzo hasitako dinamikari jarraipena emanez

|

Martxoaren 16an egin zuten lehen manifestazioa Ugaon / Utzitakoa

Joan den apirilaren 8an aste biko grebari hasiera eman zioten Ugaoko Envases Universales multinazionaleko langileek, Aldi Baterako Lan Espedientearen kontsulta-aldia enpresa batzordearekin akordiorik lortu gabe amaitu ostean.

Gaur, eta atzo hasitako dinamikari jarraipena emanez, herri mailako ordu biko lanuztea eta manifestazioa deitu dute. LAB sindikatutik azaldu dutenaren arabera, “langileak zaurgarritasun-egoera larrian daude inolako eskrupulurik ez duen multinazional baten aurrean, aberastasun gehiago metatzeko irrika nola ase besterik ez duena buruan, aberastasun hori beren ahaleginaren bidez sortzen ari diren pertsonen bizitzari erreparatu gabe”.

Envases Universaleseko langileek Gaubela egin zuten atzo / Utzitakoa

Egoera hori salatzeko hainbat ekintza egin dituzte herrian atzotik hona, besteak beste pankarteoa, elkartasun kontzertuak, afari kolektiboa edo gaubela.

Denak bere horretan jarraituko balu mobilizazio berriak iragarri dituzte langileek, eta LAB sindikatuak kanpainan dauden alderdiei eskatu die “hauteskunde-kanpainaren amaierako mitinak ematen ariko diren pertsona horiei, arduradun politiko horiei, langileak babesteko politikak ezar ditzaten, deslokalizazio eta eraispen industrialeko prozesuak zailtzen dituzten legeak sor ditzaten eta errotuta dagoen industria baten alde egin dezaten”

Osorik irakurri