→Basauri

Grafikoak | Basaurik 400 biztanle galdu ditu azken urtean, azkenaldiko jaitsieratik handiena

Basauri da Hego Uribe eskualdean biztanle gehien dituen udalerria. 2021eko datuen arabera, 40.546 lagun bizi dira Basaurin. Biztanleriaren bilakaerari erreparatuta, urtetik urtera gero eta biztanle gutxiago ditu erroldatuta. Azken urteari dagokionez, 2020tik 2021era bitartean 400 biztanle galdu ditu Basaurik, azkenaldiko jaitsierarik handiena.

Jazotako heriotzak eta Basauritik kanpo bizitzera joandako herritarrak zerikusia du beherakada horretan: 2020. eta 2021. urteen artean 1.030 herritar hil ziren (2020an, Covid-19aren pandemian 553 heriotza jazo ziren Basaurin), eta 2.807 lagun beste herri, autonomia erkidego edo atzerrira joan ziren bizitzera. Hala ere, 2.908 herritar Basaurin erroldatu dira 2020an eta 2021ean: EAEtik, Espainiatik eta Espainiatik kanpo etorritakoak. Hogei urteko bilakaerari begira, Basaurik 5.000 biztanle inguru galdu ditu azken 20 urtetan.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak