“Klima aldaketaren inpaktua murrizteko eta jasangarraitasuna sustatzeko” asmoz, trantsizio energetikorako plan berria diseinatuko du Arrigorriagako Udalak. Helburua energia garbi eta autosufizienteak erabiltzea ahalbidetuko duen modeloa martxan jartzea da. Horretarako, eredu zaharretik berrira modu ordenatuan igarotzeko aldaketak eta jarduerak zehaztuko dituzte planean.
Nerbioi-Ibaizabal mankomunitateak eskualderako prestatu duen ibilbide-orri orokorra izango da diseinuaren oinarri. Halere, Arrigorriagarentzako plana “indibidualizatua” izango dela iragarri dute: beren beharrizanetara egokitzeko, Udalak herritarren ekarpenak, gomendioak eta kezkak biltzeko saio irekia egingo du irailean (data aurrerago zehaztuko dute). Herri galdeketaren ondoren, diagnostiko-prozesua hilabete horretan itxiko dute.
2023ko apirila
Trantsizio energetikorako neurriak onartzea gobernu-taldearen Arrigorriagan hobeto bizitzeko 100 neurrien planaren 72. puntuan biltzen da. Herritarren saio irekia eta gero, aurreikusten da plan osoa 2023ko apirilerako egongo dela prest.
