→Arrigorriaga

Marko Makako umeentzako euskarazko filma igandean, Arrigorriagan

zinema euskaraz marko makako eta karibeko primateak

Haurrentzako zinema euskaraz Arrigorriagara itzuliko da maiatzaren 14an. Marko Makako eta Karibeko primateak filmaren emanaldia doakoa izango da.

Haurrentzako zinema euskaraz Arrigorriagara itzuliko da maiatzaren 14an. Marko Makako eta Karibeko primateak filmaren emanaldia doakoa izango da

Maiatzaren 14an, igandez, haurrentzako Marko Makako filma iritsiko da Lonbo Aretora. Pelikula euskaraz proiektatuko dute 12:30etik aurrera eta sarrera doakoa izango da. Jan Rahbek da filmaren zuzendaria, Thomas Borch Nielse eta Rahbek-ek berak egindako gidoia oinarritzat hartuta. 80 minutuko iraupena du pelikulak.


Marko Makakok polizia-kasu garrantzitsu bat argitzearekin egiten du amets, baina, bien bitartean, uharte tropikal bateko hondartza bateko ofiziala baino ez da. Txiki-txikitatik dago Lulurekin maiteminduta, eta horixe da gailendu nahi izateko arrazoia. Alabaina, Carlo uhartera iristen denean, Markoren itxaropenak zapuztu egiten dira. Carlo kasino bat eraikitzeko asmoarekin etorri da, baina baita Luluren bihotza bereganatzeko asmoarekin ere.
Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak