Basauriko sanfaustoetako lehen igandean ospatzen ohi da koadrilen arteko 3×3 saskibaloi txapelketa. Hasierako urteetan gutxi batzuk izena eman zuten, baina urtetik urtera parte hartzeak gora egin du nabarmen.
Aurtengoa bederatzigarren urtea da txapelketa jokatzen dutela Bizkotxalde parkean. Bertan denetarik ikus daiteke: gazte-gazteak, garai batean saskibaloian ibilitakoak, egun saskibaloian aritzen direnak eta publikoa bete-betean animatzen.
Gainera, aurtengo sanfaustoetako pregoilaria Juan Carlos Garcia da, saskibaloian epaile lanetan aritzen dena. Ibilbide luzea du Garciak nazioarteko saskibaloi partiduak arbitratzen. Hala nola, 18 urte bete ditu ACB Ligan, iaz Ameriketako FIBA Txapelketako finala eta 2014an Munduko Kopa arbitratu zituen eta aurten Rio de Janeiron ospatutako Joko Olinpikoetan izan da.
