→Basauri

Cristian Ganea basauriarrak Panathinaikos taldean jokatuko du datozen bi urteetan

Cristian Ganea Panathinaikosekin entranatzen // Panathinaikos

Cristian Ganea futbolari basauriarrak (Bistrița, Errumania, 1992) Grezian jokatzen jarraituko du. Izan ere, Panathinaikos taldeak fitxatu du datozen bi urteetarako. “Oso pozik nago klub handi honekin sinatzegatik. Aukera oso ona da niretzat nire maila erakusteko. Oso momentu onean nago”, adierazi du Ganeak bere aurkezpen egunean Panathinaikosen.

Ekainean aurkeztu zuten Ganea Panathinaikoseko jokalari berri bezala // Panathinaikos

2020an iritsi zen Greziara Ganea. Athleticek bere kontratua eten ondoren, Aris Tesalonika talde greziarrarekin kontratua sinatu zuen. Azken talde horretan 59 partidu jokatu ditu eta gol bakarra sartu du ezker atzelariak.

Basaurin hazia

Errumanian jaioa, 9 urterekin heldu zen Basaurira Ganea eta CD Basconian hasi zen futbolean (2005-2008). Ondoren jokatu zuen Indartsun (2008-2010), Mallorcan (2010-2011) eta Santanyín (2011-2012). Errumaniara berriro itzuli zen 21 urterekin eta Targu Mures (2013), Craiova (2013-2014), Sageata Navodari (2014), SR Brașov (2015) eta Viitorul Constanța (2015-2018) jokatu ostean, Athleticek fitxatu zuen (2018-2020).

Talde bizkaitarrean ez zuen aukerarik izan eta 2019an eta 2020an lagatuta jokatu zuen Numancian (2019) eta Viitorul Constanța (2020). 2020ko abuztuan, Athleticek bere kontratua eten ondoren, Aris Tesalonika taldeak fitxatu zuen bi denboraldirako. Orain Panathinaikosen jokatuko du 2024ra arte.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak