Hitz-Erdiko Kontaketak txapelketaren bigarren deialdian ipuinak aurkezteko epea ekainaren 9an bukatuko da. Ehun hitzeko euskarazko kontakizunak jasoko dira.
Basauriko EAJk 2019ko udal hauteskundeetarako alkategaia aurkeztu berri du. Asier Iragorri basauriarra izango da zerrenda-buru Basaurin.
Herriko Taldeak-ek sanfaustoen 50. urteurreneko batzordea eratu du. Basauriko jaiei buruzko liburua eta dokumentala argitaratuko dituzte irailean.
Basaurin 14 urte daramatzan sahararra da Ibra. Lagun baten bidez heldu zen gurera eta hemen bere negozioa eraiki eta familia osatu du.
Ekainaren 8tik 10era bitartean ospatuko dira Bidebietako jaiak. Aurten bigarren urtea da Bidebieta Auzo Elkarteak jaiak antolatzen dituena.
Ekainaren 2an eta 3an jokatu da Basauriko Soloarteko futbol zelaian XX. Piru Gainza torneoa. Aurten txapeldun izan da Real Sociedad, Real Madrid penaltietan irabazita (0-0; 2-4).
Piru Gainza torneoaren 20. edizioa martxan da. Lehen partidua jokatu dute Basauriko Selekzioak eta Athletic Clubek. Partiduaren emaitza izan da 2-1 Basauriko Selekzioaren alde.
Caritas Basauri erakundeak Bizi-Bete proiektua aurkeztuko du ekainaren 2an. Hartu-emanik eta gizarte edota familia babesik ez daukaten nagusiei dago zuzenduta programa eta euren gaitasunak suspertzea eta...
Maiatzaren 29an bere 25. urteurrena bete du Social Antzokiak. Benito Lertxundi kantautore euskaldunaren kontzertua eta gero kale-ikuskizun sorpresa izan da Deabru Beltzak taldearen eskutik.
Txikientzako jaia izango da ekainaren 16an Artunduagako kanpoko igerilekuetan: puzgarriak eta jolasak izango dira. Irailaren 16ra arte egongo dira zabalik.