→Ugao

Zerga-hobariak mantendu eta tasa batzuk igoko ditu Ugaoko Udalak

Udaleko Osoko Bilkurak urrian onartu zuen datorren urtean indarrean egongo diren zergak eta tasak arautzeko ordenantza. Gauzak horrela, zenbait zerga eta tasa bere horretan mantenduko dituzte eta beste batzuek aldaketak izango dituzte: “Hala ere, 2017ko ordenantza fiskalerako pentsatu ditugun aldaketak gutxi dira”, dio Ekaitz Mentxaka alkateak.

Aipaturiko aldaketak hurrengoak izango dira: kiroldegiko urteko abonamentua 1 eta 3 euro artean areagotzea; Udalak antolatutako hiruhileko jardueretan 2 euro gehitzea; eta, estalita ez dauden terraza nkoetarako hilero 1,25 euro metro karratuko eta estalita dauden terraza finkoetarako hilero 1,75 euro metro karratuko zerga gehigarriak ezartzea. Gainontzeko terrazentzako tasa izoztuta geratuko da (hilero 0,9 euro metro karratuko).

Era berean, izoztuta geratuko dira ondorengoak ere: umeei zuzendutako jardueren prezioak; gainbalioa ordaintzen dutenek, gaur egungo kopuru bera ordainduko dute datorren urtean; eta bestelako zergak eta tasak.

Zerga-hobariak mantenduz

Aurreko urteetako eta aurtengo zerga-hobariekin egin izan duen bezala, datorren urtean ere Udalak mantenduko ditu hobariak. Esate baterako: OHZ-Katastroa (adibidez, %50eko hobaria Babes Ofizialeko edo antzeko etxebizitzetan); etxebizitza-aurrealdeak zaharberritzeko %80ko hobaria; hesi arkitektonikoak ezabatzeagatik %80ko hobaria; putzu septikoak baliogabetzeagatik %50eko hobaria; eta, oinordeko zuzenek jarduera ekonomiko bat mantentzeagatik %33ko hobaria.

Gainera, Eraikin, Instalazio eta Lanen gaineko Zergan (EILZ) %2,5eko ezarpena; merkatari eta ostalarien erakuslehioak birgaitzeagatik EILZren %80ko hobaria; eta, Eusko Jaurlaritzaren alokairuko programa publikoetara etxebizitza-alokairua dinamizatzeko asmoz zuzentzen diren etxebizitzetako birgaitzeko EILZren ordainketaren kasuetarako % 95en hobaria.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak