→Etxebarri

Mozorro lehiaketa “dinamikoagoa” eta Gazte Inauteriak antolatu dituzte Etxebarrin

Bi asteburutan ospatuko dituzte Etxebarrin Inauteriak // Etxebarriko Udala

Inauteriak antolatuko dituzte Etxebarrin bi asteburutan, otsailaren 26an eta martxoaren 5ean. Dantzaldia, mozorro lehiaketa eta Disneyren musika ikuskizuna antolatu ditu Udalak, eta Etxebarriko gazte talde batek Gazte Ihauteriak prestatu ditu, bazkaria eta jolasak barne: “Gazteek eta gazteentzat antolatutako ihauteriak”, diote antolatzaileek.

Inauteriak | Etxebarri

2022

Otsailak 26, larunbata
19:00-21:00 Mozorro lehiaketa frontoian
19:00-22:30 Dantzaldia frontoian
Arratsaldean Tarrastan: Inauterietako Scape Room (Tarrastako gazteentzat soilik)

Martxoak 4, ostirala
17:00-19:00 Haur Inauteriak Kultur Etxean (Ludotekako kideentzat soilik)

Martxoak 5, larunbatean
19:00 Disneyren ikuskizun musikala frontoian. Sarrerak otsailaren 28tik www.etxebarri.eus webgunean; martxoaren 5ean ordainduko dira frontoiaren sarreran (3 euro)

Gazte Ihauteriak – Martxoak 5, larunbata
12:00 Topaketa
14:30 Herri bazkaria
16:00 Gazte ekintzak
18:30 Txaranga herritik
21:00 Erromeria Zintururi plazan
00:00 Musika autogestionatua

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak