Sareak

☉ Etxebarri

Etxebarrik 13,7 milioi euroko aurrekontua proposatu du 2023rako, 2022an baino %2 handiagoa

Datorren urteari begira 13.740.250 euroko aurrekontuaren proposamena egin du Etxebarriko Udalak eta iaz baino 281.393 euro gehiago izango ditu

|

Etxebarriko udaletxearen sarrera // Geuria

Datorren urteari begira 13.740.250 euroko aurrekontuaren proposamena egin du Etxebarriko Udalak eta iaz baino 281.393 euro gehiago izango ditu (%2ko hazkundea) izango du joan den urtekoarekin alderatuta (13.458.857 euro). Gainera, aurrekontu parte-hartzaileetako prozesuaren bigarren fasea martxan jarri du. Datorren abenduaren 20ra arte kontsultatu daiteke proposamena Etxebarriko Udalaren webgunean ekarpenak eta iradokizunak egin ahal izateko.

Etxebarriko Udalak 8.803.911 euro jasoko ditu Udalkutxatik 2023ko aurrekonturako eta kopuru horri 2022ko 167.079 euroko aurrelikidazio positiboa gehitu behar zaio: “Kontu Batzordearen arabera, itxiera positiboa izango da eta Etxebarriko Udalari zenbateko hori egokituko litzaioke, baina 2023ko otsailera arte ez da behin betikoa izango“, jakinarazi dute udal ordezkariek.

Datorren urterako inbertsioetan, aurreko ariketakoak leudeke: “Aurreko ariketetako gerakineko proiektuak martxan daude orandik”, azaldu digu Loren Oliva Etxebarriko alkateak Lezama Legizamoneko igogailua, San Antonio eta Kukullagako Bizikleta Plana edo Etxebarriko kiroldegiko igerileku berria. 2023ra begira “inbertsioak” atala agertzen ez bada ere, aurrekontuetan inbertsio bezala har daitezkeen “zerbitzu bereziak” ageri direla azpimarratu du Etxebarriko alkatateak.

Zerbitzu horiek Jubilatuen etxeetako ‘Partekatu’ proiektua (30.000 euro), gazte eta enpresentzako Enplegu Plana (18.000 euro) eta Legizamoneko irin fabrikako jarduketak leudeke (30.000 euro) garrantzitsuenen artean.

2023ra begira eta Gastuei dagokienez, honakoak dira aipagarrienak:

– Lehen mailako ekintza soziala: 1.6 milioi euro

– Segurtasuna eta orden publikoa: 1.3 milioi euro

– Errepideen garbiketa: 1.090.000 euro

– Administrazio orokorra: 1 milioi euro

– Haur hezkuntza eta lehen hezkuntzako irakaskuntza zentroak: 718.000 euro

– Gazteria zerbitzua: 669.770 euro

– Kirol azpiegiturak (kiroldegia): 495.000 euro

– EtxebarriBus: 476.500 euro

– Parkeak eta lorategiak: 439.000 euro

– Urbanismoa: lan brigada: 438.190 euro

– Etxebizitza eta urbanismoa: 402.000 euro

– Argiteria publikoa: 385.096 euro

– Euskara: 382.000 euro

Iker López eta Loren Oliva, Begiratoki proiektuaren prentsaurrekoan // Geuria

Aurkeztu berri duten aurrekontuaren proposamenaren ildo nagusiak Hirigintza, obrak eta zerbitzuak, Batzorde Soziokulturala, Gizarte Ongizate eta Enplegu Batzordea eta Nerbioi-Ibaizabal Mankomunitatea ataletan banatu dituzte.

Hirigintza, obrak eta zerbitzuak

– Energia Planaren ekintzak: 30.000 euro

– Ibai paisaiaren ekintza plana: 20.000 euro

– Legizamon irin-fabrikako jarduketak: 30.000 euro

– Argiztapen sareko inbertsioa: 40.000 euro

– Ikerketak, azterlanak eta proiektuak: 50.000 euro

– Bide publikoak zolatzea: 20.000 euro

Energia gastuak “nabarmen” handituko direla aurreratu dute Udaletik 2023ra begira: 241.086,40 euro gehiago elektrizitate, gas eta argiteria publikoan 2022an baino.

Halaber, eraikin eta instalazioen energia-gastuek %55eko igoera izango dutela zehaztu du Aldundiaren Erosketa Zentralak 2022koekin alderatuta. 2023ko aurrekontuan islatutako kostu osoa 448.980 eurokoa izango da energia eta gasean, 2022an baino 160.980 euro gehiago.

Argiteria publikoak %30eko igoera jasango du datorren urtean eta 345.096,40 euroko aurrekontua prestatu dute, 2022koa baino 80.106 euro gehiago.

2023an ere EtxebarriBus bidaiarien garraio zerbitzuaren kostua 50.000 euro handitzea aurreikusi du Udalak eta aurrekontua 475.000 eurokoa izango da guztira.

Udaltzaingoen gastuen barruan 12.000 euro bideratuko dituzte bideozaintza kamerak mantentzeko eta beste 12.000 europolizia-kudeaketa erraztuko duen programa informatiko baterako.

Batzorde Soziokulturala

– Jardueretarako anbulantzia zerbitzua: 20.000 euro

– Funts bibliografiko orokorrak Bekosolo eta San Antonio liburutegian:10.100 euro liburutegi bakoitzean

– Gazteentzako kontzertu berezia: 17.000 euro

Hezkuntzaren alorrean, udal eraikinak garbitzeko eta atezaintza lanetarako partidak handitu dira kontratuaren esleipen berriagatik. 2023an 511.897 euroko aurrekontua aurreikusi dute, 2022an baino 90.697 euro gehiago.

Jaietako aurrekontuak ere gora egin du urte berriari begira eta 45.500 euroko aurrekontua aurreikusi dute guztira Kuadrilla Eguna eta San Antonioko, Etxebarriko eta Kukullagako Jaietako elkartearentzat, 2022an baino 4.600 euro gehiago.

Kukullagako jaiak, aurten // Geuria

Gizarte Ongizate eta Enplegu Batzordea

Gizarte zerbitzuetan aldaketak egon dira eta datorren urteari begira langile gehiago aurreikusi dute Udaletik. Horrela, esku-hartze psikosozialeko zerbitzuaren aurrekontua 110.250 eurokoa izango da. Esku-hartze komunitarioaren aurrekontua 154.500 eurokoa izango da (lanaldiaren %50 gehiago kontratau nahi da) eta berdintasun-zerbitzuko lanaldia %70 handituko denez, kostua 30.000 eurotik 46.000ra igoko da.

Adinekoen diru-laguntzek gora egingo dute ere:

– Jubilatuen egoitza bakoitzarentzako diru-laguntza: 3.000 euro

– ‘Partekatu’ proiektua: 30.000 euro

Enpleguaren alorrean, Behargintza Basauri-Etxebarriren ekarpena %7,81 euro handitu da eta 179.133 euroko aurrekontua egongo da.

Hondakin zerbitzuko kamioi bat, zaborra biltzen // Geuria

Nerbioi – Ibaizabal Mankomunitatea

Hondakinen bilketa, Hiri-hondakin solidoak ezabatzea, Nerbioi – Ibaizabal Mankomunitatearen transferentzia, Mankomunitateko inbertsioak eta udal gazteriarentzat BFAren hitzarmenari bideratutako aurrekontua 841.700 eurokoa izango da.

Datorren urtean zergak eta udal tasak izoztu dituzte eta EtxebarriBusen hobaria luzatzeak diru-sarrera gutxiago eragingo duela gehitu dute Udaletik, gastua handituz ondorioz. Aparteko diru-sarrerei dagokienez eta Begiratoki proiektuari lotutako etxebizitzak eraikitzen hasteko aurreikuspenaren aurrean aparteko 250.000 euro sartu dira Eraikuntza eta Obren gaineko Zergan.

☉ Etxebarri

#A21 / Emaitzak / Etxebarri / EAJren igoera eta garaipen nabarmena, EH Bildu bigarren aurrenekoz

#A21 / Etxebarri / Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak 2024 / Emaitzak

|

Osorik irakurri

☉ Etxebarri

Etxebarriko Udalak 6,3 milioi euroko gerakina pilatu du azken urteetan

|

Soberakin horren zati bat dagoeneko konprometituta dago hainbat proiektu egiteko: zehazki, 2,3 milioi euro // Geuria

Etxebarriko Udalak 2023ko kontabilitate ekitaldia itxi du. Datuak datu, 455.000 euroko aurrekontu-emaitza positiboarekin (superabita) itxi du iazko ekitaldia Udalak.

“Kopuru hori aurreko 2022ko ekitaldikoen oso antzekoa da, eta horrek aukera ematen du Etxebarriko aurrekontu-maila finkatzeko, eta jauzi kuantitatiboa da aurreko ekitaldietako aurrekontuen aldean”, diote udal ordezkariek.

Iazko aurrekontu-emaitza positiboa gehituta, Etxebarrik 6,3 milioi euroko gerakina pilatu du azken urteetan.

“Hala ere, garrantzitsua da ohartaraztea soberakin horren zati bat konprometituta dagoela dagoeneko hainbat proiektu gauzatzeko”, diote udal arduradunek. Zehazki, 2,3 milioi euro kenduko dituzte diruzaintzako gerakinetik hainbat proiektu egiteko.

Martxan dauden edo administrazio-izapideak hasi dituzten obrak eta proiektu horiek dira:

  • Plan Ziklagarriaren lehenengo fasea
  • San Esteban eta Barrondo kaleen ingurua berrurbanizatzea
  • Futbol zelaiko sarbideak eraberritzea
  • Europako Go! Etxemarket diru-laguntzatik eratorritako merkataritzari lotutako proiektuak
  • Polizia-etxe berriaren proiektua
  • Oinezkoentzako pasabideak argiztatzea
  • Udalerriko hainbat puntutan Mupi berriak jartzea (publizitaterako oinarriak)
  • Kiroldegirako karpa berria
  • Kiroldegiko kanpoko pistako zorua egokitzea
  • Enplegu Planak

Gauzak horrela, gastu orokorretarako Etxebarriko Udalak erabilgarri izango duen gerakina 4 milioi eurokoa izango da.

“Udalerriaren beharren epe ertain eta luzeko plangintzan oinarritutako kudeaketa arduratsua da, etorkizuneko proiektu estrategikoak arriskuan jarri gabe beharrezkoak diren hobekuntza-ekintzei ekiteko aukera ematen duena”, dio Iker Lopez alkateak.

“Sortutako aurrezkiei eta zorrik ezari esker, Udalak kontu onbideratuak ditu eta etorkizunari baikortasunez begiratzen dio, etorkizun hurbilean asmo handieneko ekintzetako batzuk garatu ahal izateko”, azaldu du Lopezek.

Osorik irakurri

☉ Etxebarri

Etxebarrin aurkitutako Gerra Zibileko lehergailu militar bat suntsitu du Ertzaintzak

|

Ertzaintzak Etxebarrin topatutako lehergailu militarra // Ertzaintza

Gerra Zibileko itsas artilleriako lehergailu militar bat aurkitu zuten Etxebarrin astelehenean. Herriko lursail batzuetan makina astunekin garbiketa lanak egiten ari zirela topatu zuten lehergailua.

Ertzaintzaren Lehergailuak Indargabetzeko Unitateak (LIU) astelehenean bertan suntsitu zuen lehergailua Berroziko (Araba) instalazioetan.

Lehergailua 385 kilogramokoa zen eta ia metro bateko luzerakoa. Segurtasun Sailetik adierazi dutenez, “ez da ohikoa izaten horrelako jaurtigailu bat topatzea kostaldetik kanpoko eremu batean”.

Osorik irakurri

☉ Etxebarri

Etxebarriko Pumptrack zirkuituan herritarrentzako erronkak prestatu dituzte

Erronkak Wellk aplikazioan daude zehaztuta. Erabiltzaileen artean hainbat sari banatuko dituzte

|

Etxebarriko Pumptrack pista 2018an zabaldu zuten eta Euskadiko handienetarikoa da // Geuria

Pumptrack Bizkaia ekimenarekin bat egin du Etxebarrik. Asmoa da lurraldeko pumptrack zirkuituak erabiltzea eta erabiltzaileek beren trebetasunak probatzea eta erakustea.

“Parkearen inguruan hainbat erronka sortu dira eta parte-hartzaileek gainditu egin beharko dituzte”, diote udal ordezkariek.

Erronkak Wellk aplikazioan daude zehaztuta (Aritz Guinea galdakoztarra da Wellk app-aren sortzaileetako bat).

Aplikazio honek aukeratutako udalerriko kirol eskaintza osoa erakusten dio erabiltzaileari, eta jarduera eta erronka bereziak proposatzen ditu, gazteengan jarduera fisikoa sustatzeko hainbat sari eskainiz. Proiektua uztailaren 31ra arte egongo da martxan.

Aritz Guinea Paños: «Ekintzailetzan maila handia dago Euskal Herrian, bai berrikuntzak hemen sortzeko eta bai talentua erakartzeko»

Bizkaiko Foru Aldundiak abiarazi du proiektua GovTech programaren barruan, hainbat udalerrirekin lankidetzan. Proiektu horren helburua da kirol-instalazioak espazio irekietan erabiltzeko informazioaren kudeaketa hobetzea, bereziki Pumptrackak.

Ildo horretan, egitasmoaren helburua da herritarren parte-hartzea sustatzea, komunitatea sortzea eta gazteen artean kirola sustatzea.

Hego Uribe eskualdean hiru pumptrack zirkuitu daude: Etxebarrin, Ugaon eta Zeberion. Etxebarrikoa 2018an ireki zuten eta asfalto gaineko Euskadiko lehen pista izan zen; 900 metro karratuko azalera eta 170 metroko luzera du eta Euskadiko handienetarikoa da.

Osorik irakurri

☉ Etxebarri

Aida López Valvarce: «Bigarren mailan jokatzea esperientzia ikaragarria izango litzateke, eta asko gustatuko litzaiguke hori bizitzea»

Etxebarritarrak hamar urte baino gehiago darama areto futbolari eta Kukuiagari lotutam senior talde jokalaria eta klubeko entrenatzailea baita

|

Emakumezko seniorren Kukuiaga Areto Futbola zorioneko dago: Ligako txapeldun dira. Etxebarritarren zenbakiak ikusgarriak izan dira, garaipen gehien eta porrot gutxien pilatu dituen taldea ere izan baitira. Fran Rodriguez entrenatzailearen arabera “poz izugarria” eta “aurrerapauso handia” da klubarentzat aurten lortu dutena. Lortutako uzta ez da hor bukatzen Kukuiagarentzat, ordea, oraindik beste bi sari potolo lortzeko aukera baitute: Gipuzkoako eta Arabako txapeldunen kontra jokatu beharko dute, estatu mailako faserako txartela lortu nahian. Helburu hori erdietsiz gero, estatu mailako fasean bigarren mailarako igoera legoke jokoan. Rodriguezen ustez, baina, “egindakoaz gozatzeko eta pausoz pauso” joateko momentua da.

Aida López Valcarce (Etxebarri, 1995) taldeko kapitaina da. Etxebarritarrak hamar urte baino gehiago darama areto futbolari eta Kukuiagari lotuta: senior taldeko jokalaria izateaz gain, haur mailako emakumezkoak eta kadete B mailako jokalari federatuak entrenatzen ditu, eta klubeko fisioterapeuta ere bada. Berarekin solasaldia izan dugu.

Lehenik eta behin, zorionak! Ligako txapeldunak zarete!
Eskerrik asko! Egia esan zirraragarria izan da, ez genuen sinesten, batzuek urte asko daramatzagu areto futbolean jokatzen eta inoiz ez dugu horrelakorik bizi izan. Eta talde honekin bizitzea ikaragarria izan da! Pertsonalki sinestezina izan zen, eta are gehiago etxean, gure jendearen aurrean. Senideak eta lagunak etorri ziren pankarta handi batzuekin gu animatzera. Oso polita izan zen. Beti gogoratuko dugun eguna izango da, baita gure aurreko jokalari guztiei eskerrak emateko eguna ere, zuzendaritzaren babesarekin Kukuiaga FS taldean emakumezkoen talde bat egon zedin borrokatu baitzuten.

Nolakoa izan da denboraldia pertsonalki eta taldearentzat?
Pertsonalki hasieran pixka bat kostatu zitzaidan, lau urtez beste entrenatzaile batekin egon ginelako, Hurrekin, eta joko eta anbizio aldetik erabateko aldaketa ekarri zuen horrek. Eta, azkenean, beti daude desberdinak diren gauzak, eta horiek barneratzea kosta egiten da. Baina denboraldiak aurrera egin ahala, dena hobera joan da, eta entrenatzailea zein jokalariok ondo egokitu gara. Oso talde ona dugu, eta izan ditugun lesio guztien ondorioz gorabeherak izan ditugun arren, beti eman dugu gure onena. Daukagun taldea, egia esan, gakoa izan da, jende beteranoaren eta jende gaztearen arteko nahasteko baita. Gazteak dira belaunaldi-erreleborako klubaren itxaropena, emakumezkoen haur-taldearekin batera.

Gol gehien sartu duen taldea izan zarete, golegile gehien dituena eta gol gutxien jaso duena. Emaitza bikainak, ezta?
Egia esan, beti kostatu izan zaigu golak sartzea, baina aurtengo errefortzuekin hori askoz errazagoa izan da. Eta gol gutxien jaso dituen taldea izateari dagokionez, Franek ezarri duen aurtengo joko-sistemak hori posible egiten lagundu du, taldean ditugun bi atezain zoragarriak ahaztu gabe, noski.

Denboraldia martxoan bukatu duzue. Zergatik hain goiz? Konta iezaguzu nola garatzen den areto futboleko denboraldi bat.
Aurtengoa da hain goiz amaitu den lehen aldia. Lehen fasea egiteko liga bi multzotan banatu zenez, beste denboraldi batzuekin alderatuta jokatzen ez dituzun 7-8 partida daude, eta partida horiek eragin dute hain goiz amaitu izana. Beste urte batzuetan, aldiz, fase erregular eta azkarra izan zen. Baina aurten hasierako bi taldetan banatu da lehen fasea, eta hortik multzo bakoitzeko lehen lau taldeek jokatu dugu txapelketako azken fasea.

Denboraldia amaitu bada ere, ez zaudete oporretan: Arabako eta Gipuzkoako txapeldunen aurka jokatu beharko duzue estatuko faserako txartela bilatzeko.
Oraindik ez dugu informaziorik orain datorrenari buruz, ezta noren aurka edo noiz jokatuko dugun ere. Guretzat hori amets bat da, eta zailtasunaz jabetzen bagara ere, une hori iristeko irrikan gaude. Momentuz entrenamenduekin jarraitzen dugu.

Estatuko faserako txartela irabaziz gero, bigarren mailara igotzea izango zenukete jokoan.
Esperientzia ikaragarria izango litzateke, eta asko gustatuko litzaiguke hori bizitzea. Badakigu oso sakrifikatua eta gogorra izango litzatekeela, baina gogo handiz gaude, eta are gehiago gure ahaleginarekin guk irabazi dugun zerbait bada.

Fran Rodriguezen arabera, zuen entrenatzailea izatea “esperientzia aberasgarria izan da”. Nolakoa izan da Franekin eta gainerako talde teknikoarekin lan egitea?
Lehen esan dudan bezala, lau urte eman genituen aurretik talde tekniko berarekin. Oso giro ona genuen, eta ez genekien nola eramango genuen aldaketa. Askotan, zoritxarrez, emakumezkoen areto futbolean entrenatzaile ez hain trebatuak jartzen dituzte, eta hori ez zen guk nahi genuena. Baina Franek zuzenduko gintuela esan zigunean, bagenekien horrek aldaketa ekarriko zuela. Hasieran pixka bat kostatu zitzaigun egokitzea, baina egia esan, gero sinestezina izan da, oso ondo egokitu gara gu haiengana eta haiek guregana, eta familia handi bat sortu dugu.

Nola eta noiz hasi zinen areto futbolean?
15 urte nituenetik jokatzen dut areto futbolean. Kasualitatez hasi nintzen, nahiz eta beti ibili naizen baloi bat besapean parkeko umeekin jolasean. Nire lehen asmoa futbol 11n jokatzea zen, telebistan gehien ikusten dena, baina egun batean kiroldegiko kanpoko zelaian jokatzen ari nintzela, klubeko kide batek areto futboleko emakumezko talde bat zegoela esan zidan eta izena ematera gonbidatu ninduen. Eta etxe ondoan nengoenez, apuntatu egi nintzen. Eta erabat asmatu nuen!

Kukuiagaz gain, izan al zara beste klub batzuetan?
Bi klubetan bakarrik jokatu dut: Kukuiagan eta Galdakaoko Peña Kalimotxon. Garai batean, Kukuiagako emakumezkoen taldea desagertu zen jokalaririk ez zegoelako, eta orduan beste talde bat bilatu behar izan nuen, eta beste taldekide batekin Peña Kalimotxora joan ginen jokatzera. Garai hartan gauza asko ikasi nituen kirol honi buruz.

Nola definituko zenuke Kukuiaga FS? Zein dira bere balioak?
Herriko klub bat da: jokalari eta entrenatzaile gehienak Etxebarrin bizi gara eta elkar ezagutzen dugu. Sakrifizioa eta laguntasuna izango lirateke klubak ordezkatzen dituen balioetako bi. Eta oinarrizko kategorietan ere jokalari asko entrenatzaileak garenez, errazagoa da balio horiek irakastea. Eta kirolaren bidez ekitatea, talde-lana, inklusioa, errespetua eta diziplina transmititzen saiatzen gara.

Senior taldeko jokalaria izateaz gain, haur mailako neskak eta kadete mailako B federatua entrenatzen dituzu, eta, gainera, klubeko fisioterapeuta zara.
Egia esan ez dakit nola ateratzen dudan denbora taldearekin entrenatzeko, besteak entrenatzeko eta, gainera, klub osoaren fisioa izateko. Nahiko sakrifikatua da, denbora asko eskatzen duelako eta azkenean nire denbora libretik kentzen dudalako. Baina egiten dudana gustatzen zait. Asko gustatzen zait. Eta ahalegina bada ere, pozarren egiten dut. Eta ahal dudan guztietan partidak ikustera joaten naiz, asko gustatzen zaidalako eta ikasten dudalako.

“Etxebarrin zaletasun handia dago areto futbolean, eta hori klubak urteetan zehar egin duen lanari esker izan da”

Entrenatzaile bezala nolakoa zaren galdetuko banizu.
Jokatzen ari naizenean ez bezala, nahiko lasaia naiz besteak entrenatzen ditudanean. Gertukoa izaten saiatzen naiz, jokalariek lotsaraz ditzaketen gauzak edo zalantzak niri esateko konfiantza izan dezaten.

Jokatzeko orduan, ahaleginaren eta, batez ere, laguntasunaren garrantzia irakastea gustatzen zait; izan ere, oso kirol dinamikoa denez, korrika egiten ez badugu, kalte handia egiten diogu taldeari. Partidaren aurretik beti eskatzen diedana esfortzua eta sakrifizioa da, eta nire lagunak korrika egiten badu korrika egingo dut eta ez naiz begira egongo zer egiten duen ikusteko. Talde gisa ahalegintzen eta funtzionatzen badute pozik nago, eta emaitzak laguntzen badu, hobeto. Eta ez da ahaztu behar beste taldeekiko errespetua, irabazten jakitea eta galtzen jakitea. Eta mundu guztia dela baliozkoa eta denok garela desberdinak baina berdinak aldi berean, eta horrek aberasten duela taldea. Beste talde batzuk ikustera joatera ere animatzen ditut nire jokalariak, hor ere gauzak ikasten baitira. 

Zein da zure ametsa areto futbolean?
Ez dut amets berezirik. Beti nahi izan dut tituluren bat irabazi zer sentitzen den ikusteko. Eta, gainera, mailaz igo eta urtebete goragoko maila batean joka badezakegu, sekulako saria izango litzateke.

Estatu mailako fasea jokatuko dute orain / Geuria

Non ikusten duzu zeure burua etorkizunean areto-futbolaren barruan: entrenatzaile edo fisioterapeuta gisa?
Entrenatzaile gisa ikusten dut gehien nire burua. Asko gustatzen zait jendeari irakastea, eta gero ikasi duten hori zelaian islatzea. Oso aberasgarria da maila pertsonalean, eta primeran pasatzen dut. Baina fisioterapia alde batera utzi gabe, pertsona bat behar duen edozein unetan laguntzea ere oso aberasgarria baita.

Zertan bereizten dira areto futbola eta futbol 11?
Areto futbola askoz dinamikoagoa eta biziagoa da. Korrika eta presaka zabiltza etengabe, baloia askoz gehiago ukitzen duzu, eta hori asko baloratzen dut nik. Futbolean baino gehiago esku hartzen duzu jokoan. Arauei dagokienez, futbolaren arauen oso bestelakoak dira.

Zerk egiten du areto futbola futbol 11 baino zirraragarriagoa?
Bada, horrexek: hain bizia eta dinamikoa izateak. Beti daude edozein atetan arriskua sor dezaketen ekintza asko. Tentsioa beti dago eta edozer gerta daiteke. Jokoa azkarragoa da eta aurkariaren ate ingurura gehiagotan iristen da. Ezin zara inoiz erlaxatu, minutu batean markagailua irauli daitekeelako talde baten edo bestearen alde edo kontra.

Ba al dago areto futbolarekiko zaletasunik Etxebarrin eta inguruetan?
Etxebarrin kirol honekiko zaletasun handia dago, eta hori klubak egin duen lanari esker da. Beheko maila guztietan eta kategoria bakoitzaren barruan talde bat edo bi ditu Kukiagak; eta horrek haur asko egotea dakar eta hori klubaren ahaleginari esker da. Gero, futbolaren handicap-a dago eta ume asko joaten dira, baina, hala ere, maila federatuetan talde bat egotea lortu dute, eta hori asko da. Partidak daudenean gero eta jende gehiago ikusten da harmailetan eta gero eta jende gehiagori interesatzen zaio partidak noiz dauden eta partiden emaitza zein izan den. Emakumezkoen partidak ikustera jende gehiago joan dadin lortzea falta da, horixe landu beharko litzateke.

Nola animatuko zenituzke neskak eta mutilak areto futbolean aritzeko izena ematera?
Kirol honetan oso ongi pasatuko dute, eta hori da garrantzitsuena. Laguntasuna bezalako balioak ikasiko dituzte, taldeko kirola baita, eta zuk onerako zein txarrerako egiten duzunak eragin zuzena izango du taldean. Horrez gain, auzoko klubean izena emateak herrian integratzen zaitu, zure herriko jendearekin harremana izatea eta bizitza osorako lagunak sortzea eragiten dizu. Hori oso garrantzitsua iruditzen zait. 

Osorik irakurri