→Etxebarri

Bi elkarretaratze eta performance-a egingo dituzte gaur Etxebarrin, A25ean

Udalak iragarri du ostiral honetan publikatuko duela, baita, emakumeenganako indarkeriaren aurkako borrokari buruzko bideo komunitarioa

Manifestazioa Etxebarrin, 2019an // Inurtxi elkartea

Emakumearen aurkako Indarkeria Ezabatzeko Nazioarteko Egunean (azaroak 25), bi elkarretaratze egingo dituzte Etxebarrin. Udal-taldea 12:00etan bilduko da udaletxean, eta 19:30ean, berriz, herritarrek egingo dute elkarretaratzea, kiroldegiko zabalgunean. Manifestua irakurri eta ondoren, arratsaldean, performance-a egingo dute bertaratzen direnentzako.

Bestalde, Udalak iragarri du ostiral honetan publikatuko duela, baita, emakumeenganako indarkeriaren aurkako borrokari buruzko bideo komunitarioa. Herritarrek egindako ekarpenekin sortutako ikus-entzunezkoa da, eta instituzioaren sare sozialetara igoko dute.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak