Etxebarriko Udal Euskara Zerbitzuak Negu Kulturala programaren barruan Gipuzkoara irteera antolatu du: parte hartzaileek Donostiako Tabakalera berritua bisitatuko dute eta ondoren Hernani-Errenteriako sagardotegi batean egingo dute bazkaria.
Interesatuek izena eman behar dute martxoaren 9a baino lehen Euskara Zerbitzuan (CIME eraikineko bigarren solairuan). Etxebarrikoek 22 euro ordaindu behar dituzte eta kanpokoek 30 euro.
NEGU KULTURALA – IRTEERA SAGARDOTEGIRA
Martxoak 12, larunbata
09:30 Irteera udaletxe ondoko autobus geltokian
11:00 Bisita gidatua Tabakalerara
14:00 Bazkaria Egi-Luze Sagardotegian (Errenteria-Hernani)
21:00 Itzulera Hernanitik
